@euskaltelegram: Telegram euskaraz

  • Telegram Whatsapp aplikazioarekin alderatzen du jendeak maiz, baina Telegramek mezularitza aplikazio eta gizarte-sareen arteko mugak hautsi ditu, besteak beste telefono zenbakia jakin gabe ere hala nahi duenarekin hitz egitea baimentzen dizu.


2016ko azaroaren 16an - 09:12
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hori eta dituen beste berezitasunak ondo baino hobeto aprobetxatzen dabiltza euskaldunak taldeak, kanalak, eranskailuak eta denetarik sortuz, begira begira:

Talde irekiak

Edonoren parte-hartzea baimentzen duten taldeak sor daitezke, adibidez @hackinbadakigu beteranoen software, hardware eta jakintza eta kultura askearen eztabaidagunea, oso indartsu datorren @gamerauntsia euskal bideo-jokalari euskaldunen elkargunea, eta jakina gure @librezale super-taldea.

Kanalak

Kanalak ez dira eztabaidarako, baizik eta informazioa jaso nahi duen orori banatzeko, eta kanal euskaldun mordo bat agertzen hasiak dira, Argia aldizkariaren @argiaeus kanala denetariko berriak euskaraz jasotzeko, Talaios kooperatibaren @talaios blog mugikorra teknologia eta burujabetzaren inguruan, helduak euskalduntzen eta alfabetatzen burugogor dirauen AEK aitzindariaren @aekeus kanala, Sopelako @sopelanet@buiakainfo ikasle mugimenduaren kanala, Mugarik gabeko Ingeniaritza taldearen @isfeuskadi kanala, Gazteizko irrati libre ikonikoak ezin zuen falta @halabedi kanalarekin, LAB sindikatuaren irakaskuntza arloko @labzpf eta Telegram bera euskaraz erraz erraz jartzea baimenduko dizkizuten fitxategien eguneraketak banatzeko lehen aipatutako @euskaltelegram noski!

Botak

Telegramen botak ez dira oinetan janzteko, erabiltzailerekin txat bidezko interakzioa baimentzen duten programak dira eta beta bertsioan bada ere baditugu euskaldunak ere, adibidez Asier Iturraldek sortutako @wikidosiabot Wikipediako ausazko eta nabarmendutako artikuluak entregatuko gaituen esaneko robota, edo ELA sindikatuko teknozaleek sortutako @murgilbot bota kezkak, irakurketak, hausnarketak eta iritziak jasotzeko. Game Erauntsiak ere badu bot bat bere taldean.

Eranskailuak

Baina jendeak nagusiki kalakarako eta barreak egiteko erabiltzen du Telegram, eta oso lagungarriak dira horretan eranskailuak, gurean baditugu adibidez eusticker eranskailu multzoa xelebrea, edo kontzientziadun GipuzkoaZutik eranskailu multzoa.

Nork itzuli du Telegram?

Transifex bitartez elkartutako lagun batzuk aspaldi itzuli zuten Android bezeroa, Gisa elkarteko lagunak, Gaueko Koop, Bitarlan… baina hizkuntza ofizialen artean sartu ez zenez oso jende gutxik zekien Telegram euskaraz erabili zezakeela, instalazioa zaila zen, eta proiektua hoztu egin zen 2014 geroztik.

Azken hilabeteetan zehar Android bertsioaren itzulpena Librezaletik berpiztu dugu eta iOS bertsioa osotasunera eraman dugu, eta denbora batez gure taldean fitxategiak banatu eta frogatu ondoren, hizkuntza fitxategien banaketa errazteko aipatutako @euskaltelegram kanala sortu dugu.

Librea al da Telegram?

Zerbitzariak pribatuak dira baina APIa irekia da eta bezeroak libreak dira. Android, iOS, Windows Phone, MacOS, Windows eta Linux sistema eragileetarako bezero ofizialak daude, eta baita web bidezko bezero ofizial bat.

Artikulu hau Librezalek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Software librea
Jaurlaritzak baztertu egin du ikastetxeei software libreko sistema eragileak eskaintzea

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea, ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


Gazteak teknologiaren ikuspuntu kritiko eta arduratsuan hezteko proiektuaren alde bozkatzeko azken eguna

Gazteen artean teknologia libreen ezagutza zabaltzeko “Digitalizazio arduratsua” proiektua prestatzen ari dira Baionako Etxepare Lizeoa eta Iametza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Ideiak2024” aurrekontu parte-hartzaileetara aurkeztu dute egitasmoa. Gaur da [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


TxikiLinux Txokoa Herri Urratsen, sistema eragile libre eta euskalduna ezagutzera emateko

Igande honetan, maiatzak 12, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko dute Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, TxikiLinux Txokoa egongo da Xiberoa gunean. 9:00etatik 17:00etara haurrentzako tailerrak prestatu dituzte, sistema eragile libre eta... [+]


Software librearen aldeko apustua Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalean

Software jabeduna utzi eta librera jauzia emateko helburua du Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federalak. Hasteko, proba pilotu arrakastatsu baten ondoren, Microsoft Office baztertu eta LibreOffice erabiltzen hasiko dira administrazioan. Aurrera begira aldaketarekin jarraitu... [+]


AntennaPod: entzun podcast guztiak aplikazio bakarrean

Martxoaren 15ean RSSak (Really Simple Syndication) 25 urte bete ditu. Gehienek ez dakite zer den eta beste batzuk hiltzat jotzen dute, baina teknologia burujabetza ikuspuntutik oso interesgarria izaten jarraitzen du eta bizi-bizirik dago. Bitartekaririk gabe gure intereseko... [+]


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Software librea erabiltzen duten ikastetxeek beraien esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarrean

Software librea erabiltzen duten Lezo BHI, Irungo Hirubide BHI eta Donostiako Antigua-Luberri BHI ikastetxeek beren esperientzia azaldu dute Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, EH Bilduko Lore Martinez Axpek eskatuta. Institutuetako ordezkarien aurkezpenen bideoak [+]


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude