Jaurlaritzak herri ekimeneko euskaltegietara bideratzen duen dirulaguntza handituko du datozen lau ikasturteetan. Helburutzat du irakasleen lan baldintzak hobetzea eta helduen euskalduntzean jardutea erakargarriago egitea. Euskaltegiek "pozgarritzat" jo dute lorturiko akordioa.
Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro gehiago bideratuko ditu datozen lau ikasturteetan herri ekimeneko euskaltegietara, irakasleen lan baldintzak hobetzeko. Lau urtean, irakasleen soldata %36 hobetu behar luke eta %26,5 jaitsiko da urteko eskola-orduen kopurua.
Akordio honen helburua irakasleen lan baldintzak hobetzea da, helduen euskalduntzean jardutea erakargarria izateko. Izan ere, herri ekimenekoen lan baldintzak udal euskaltegietakoekin alderatuta eskasagoak dira: soldatari dagokionez, aldea %40koa da eta ematen dituzten eskola-orduetan %26koa aldea dago, herri ekimenetakoek 1.000 ordu ematen baitituzte eta udaletakoek 735. Azkeen urteetan, helduen euskalduntzean lan egiten duten irakasleen kopurua jaitsi egin da eta aurreko ikasturtean hamar irakasletik batek lanpostua uztea erabaki zuen. Gainera, herri ekimenetako irakasleen profila asko zahartu da –langileen herenak 50 urte baino gehiago ditu– eta euskaltegiek zailtasunak dituzte gazteak erakartzeko.
Gaur egun egiten den moduan, HABEk bideratuko ditu dirulaguntzak eta euskaltegien finantzaketa publikoa %63koa izatetik %70koa izatera iritsiko da. Modu honetan, euskaltegi pribatuetan diharduten 1.300 irakasle ingururen baldintzak sare publikoko irakasleenekin berdindu nahi dira. Lau urteko epean, irakasleek jasotzen duten 25.000 euroko soldata 34.000 eurora igoko litzateke eta 1.000 eskola orduak 809 ordura jaitsiko lirateke.
Herri ekimenetako euskaltegientzat "pozgarria" izan da egindako akordioa, azken 40 urtean egindako lanaren aitortza gisa sentitu baitute. Hala ere, abiapuntua besterik ez dela gogorarazi dute, oraindik lantzeko dauden zenbait ildo mahaigaineratuz. Horien artean, matrikulen prezioekin eta doakotasunarekin lotutako auzia eta administrazioekin lankidetzan aritu direnean jasotako ordainsarien auzia aipatu dituzte, prezioak marko berrira egokitzeko beharra aldarrikatuz.
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Urtarrilaren 4an hil zen Robert Hirigoien euskaltzalea (Larresoro, Lapurdi, 1944). Ostegunean eskainiko diote azken agurra, jaioterrian (10:00etan). Herri Urrats festaren sortzaileetako bat izan zen, baita Lapurtarren Biltzarrarena, Kanboko ikastolarena eta euskara eta euskal... [+]
Herriko elkarte eta eragileek antolatzen dute Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Irunen, sorreratik. Goizetik gauera jakin dute udalak hartu duela ekitaldiaren jabetza eta beraz, ekitaldiaren inguruko azken erabakiak haren gain geratu direla: “Udalari eskatzen diogu... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez,... [+]
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Irungo Udalak barkamena eskatu eta asteazken honetarako bilerara deitu ditu hiriko elkarte euskaltzaleak, baina beste norabide bat hartu du aferak eta gaia ez du berehalakoan itxiko. Gabonetako ekitaldian euskara baztertzeagatik udala salatu duten elkarteak zeuden deituta... [+]
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]