Euskalherrigintza, euskal errepublikagintza


2020ko azaroaren 30an - 13:42

Euskal Herriaren jatorriari buruz zerbait gehiago jakin nahi izatekotan egin daitekeen saiakerarik antzuena Alberto Santana historialariak egindako telesaioa ikustea da. Haatik, gizon honek modu traketsean egin duen ahalegina egitea guztiz beharrezkoa dugu garai historiko hauetan. Aro berrian, alegia.

Europako beste herri askotan gertatu zen bezala, hemen ere, XIX. mendearen bigarren zatian kulturari balio handia ematen hasi zitzaion. Desagertzear zeuden ohiturak, janzkerak, portaerak, hizkuntzak, hizkerak, ipuinak, sinesmenak...berreskuratzen saiatu ziren, eta sarritan, egindakoa, interpretazio bat baino ez zen izan. Gauzak horrela, egun, euskal tradizioaren ikur preziatu asko, berez, lauzpabost belaunaldietan besterik ez ziren egin. Hau da, modernoak ziren XIX. mendearen hasieran eta tradizionaltzat hartu ziren XX. mendearen bukaeran.

Euskal Herrian, inguruko beste herri askotan lez, autoestimua indartzeko beharra genuen. Hori gabe modernitateak zekartzan aldaketa sakonek herri sentimendua eta jendarte kohesioa birrinduko zituzten eta saiakera horretan, gure herri-epika eraiki genuen, garai hartarako egokitua.

"Ziuraski historia osoan lehengo aldiz lurralde hauetan “kanpotik” etorritakoak gehiago dira “aspalditik” etorritakoen ondorengoak baino. Beldur naiz ez ote diogun gaizki erantzungo egoera honi"

XIX.mendean eta hurrengoaren hasieran hauspotutako hainbat erreferente, ziur asko ez ziren zuzenak. Garai hartan “betiko euskalduntzat” hartzen zena ez zen guztiz zuzena. Jakina da, ehun bat urte lehenagoko euskalherritarren gehiengoa Nafarroako lurraldeetan bizi zela. Ezaguna da ere, zerbait lehentxeago euskaldun gehiago zeudela Mediterraneo isurialdean Kantauri isurialdean baino. Baina kulturei garrantzia ematen hasi zitzaionerako, mende luzeetako panorama aldatzen hasita zegoen, eskualde batzuetan zeuden adierazpen batzuk nagusitu zirelarik.

Urrunago joango bagina ere, litekeena da ere duela gutxi arte gure herri-nortasunaren zutabe batzuk zuzenak ez izatea. Litekeena da XIX. mendeko begiradaz, euskaldun, basque ala vasconavarrotzat hartzen zena behin baino gehiagotan errotik aldatu izana. Nire ustez, egun, “Euskal Herria” izenaz ezagutzen dugun herriaren etnogenesi zaharrena Burdin Aroan sortutako aldaketa izan zen. Aldaketa teknokulturala, non hiru osagarrik egin zuten kultur-eremu berria. Hala nola, Paleolitotik zetorren populazioak, Neolito garaian iritsitako hainbat taldek eta Burdin Aroan iritsitako beste batzuek. Hiru osagarri horiek modu ezberdinetan konbinatuz eskualdeka, mendetako hartu-emana eta gero, osatu zuten, nire ustez, erromatarren garaietan eta ondorengo mendeetan Baskonia izenaz izendatu zutena, geroan egitura juridikoa ere hartuko zuen eremua.

Ikerlan polita dago egiteke. Hainbat ikerlariak txundituta uzten duen fenomenoak, indoeuropar aurretik zegoen populazioaren ondorengo batzuek berezko kultur-ezaugarriak bizirik egoteak, salbuespena izaten jarraitzen du eta nola ez, autoestimurako lanabes indartsua.

Hala eta guztiz ere, erronka hori baino askoz beharrezkoa dugu orain, Euskal Herria deitzen diogun herri honentzat, etorkizuna eraikitzen hastea gozatzen eta pairatzen dugun Aro Planetarioan.

Ziuraski historia osoan lehengo aldiz lurralde hauetan “kanpotik” etorritakoak gehiago dira “aspalditik” etorritakoen ondorengoak baino. Horrek isla du hainbat eta hainbat adierazpenetan. Beldur naiz ez ote diogun gaizki erantzungo egoera honi. Ez ote dugu amore emango, konplexuek jota, eta uholdeak eramanda; ala berriz, ez ote dugu gure burua museo batean sartuko, gara berrien beldurrez.

Egoera berri honi gehitu behar zaio Antropozenoak sortu duen eraldaketa masiboa. XX. mendean eraikitako oinarriak erori dira, hemen eta lur osoan. Gure espeziearen bizi-iraupena kolokan dago. Arrisku horren aurrean, gizakiaren batasuna eta aniztasuna dira aldi berean, jardun paradoxikoan, sendabidea. Kultur jakintsuenen ondareaz baliatzea eta konpartitzea, unibertsalak izan daitezkeen baloreak bilatzea eta tokian tokiko baloreak eta ondareak zaindu eta garatzea.

"Euskalherritar berrien laguntzarik gabe, herri hau geriatriko kudea ezina izango litzateke jadanik; lur honetan sakonki sustraituta dauden lagunen laguntzarik gabe, lur eremu hau neoliberalismoak eta globalizazioak birrinduko lukeen 'Ez-Toki' bilakatuko litzake"

Lurraren txoko honetatik dagokigu ekarpen bat egitea, beste “epika” txiki bati ekitea. Aldakorra, dinamikoa, baina autoestimu berreskuratzen lagun dezakeena, herria saretzeko lagungarri izan daitekeena, indibidualismoaren morrontzak gainditzen lagundu ahal duena. Erronka horri “Euskalherrigintza” deituko nioke, Euskal Herriko eskualde guztietako herritarrei zuzenduta, iragana ezberdina dugulako, baina etorkizuna komunean dugulako. Jaso ditugun altxor eta lanabes preziatuenak eskainiz, bestelako jendarte-eredua gorpuzteko, elkar zaintza erdigunean kokatuko duen eredua

Aniztasunaren izenean aniztasun ukatzen dutenek, nazionalismo kolonialek, etnizitatera muga gaitezen nahi lukete. Lehen herri izaera ukatzen ziguten moduan, orain naziogintza eskubidea ukatu nahi digutelako.

Euskalherrigintza, euskal errepublikagintzaren ehuna josteari ekiteko, bi jostorratzak behar ditugu: bat egonkorragoa, sendoa, euskara, kultura, nortasun kolektiboak, belaunaldi gaindiko egitasmoak garatzeko gaitasuna duena, lurralde honetan tinko errotuta; bestea, arina, mugikorra, hari ezberdinak uztartzeko gaitasuna duena, eskubide kolektiboak behin betiko bermatzeko gaitasuna izango duena.

Euskalherritar berrien laguntzarik gabe, herri hau geriatriko kudea ezina izango litzateke jadanik; lur honetan sakonki sustraituta dauden lagunen laguntzarik gabe, lur eremu hau neoliberalismoak eta globalizazioak birrinduko lukeen “Ez-Toki” bilakatuko litzake. Lan honi ekin ahal izateko autoestimua bezain garrantzitsua, egitasmo autozentratua garatzea da, hori egin ezean, menpeko egoeratik ateratzea ezinezkoa izango da. Bi jostorratzak erabili behar ditugu une orotan, bata bestearen gainetik lehenetsi gabe, Horrela lortuko dugu lan honek behar duen koherentzia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude