Euskalgintzako hainbat eragilek “Euskara aurrera” manifestaziora deitu dute

  • Euskalgintzako hainbat eragiletako ordezkariak bildu dira "Euskara aurrera" ekimenarekin bat egiteko eta Gazte Euskaltzaleen Sareak maiatzaren 21ean Donostian deitu duen manifestazioan parte hartzera herritarrei dei egiteko.


2022ko maiatzaren 11n - 11:43
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskalgintzako hainbat eragile elkartu dira Donostian, maiatzaren 10ean. Egoerari parez pare begiratu behar zaiola adierazi zuten: "XXI. mendean bete-betean sartuta gauden honetan euskarak nahi baino zailtasun eta erronka gehiago ditu: euskararen aurkako epai juridikoak areagotu egin dira azken garaiotan, egungo hizkuntza politikak aski-ezak dira euskarak esku artean dituen erronkei erantzuteko, ezagutzaren unibertsalizazioa egia bilakatzeko urrats erabakigarriak faltan dira, eremu digitalean euskarak presentzia duina izan dezan neurri berriak behar dira... Are gehiago, gaur gaurkoz ezin dezakegu esan euskararen etorkizuna bermatuta dagoenik".

"Euskarak behar duen herri bultzada berria martxan jartzeko"

Euskara XXI.mendera bizirik heldu bada, milaka euskaltzaleren konpromisoari esker izan dela adierazi dute eta "etorkizunean euskarak aurrera egingo badu milaka euskaltzaleren konpromisoari esker" izango dela. Bide horretan "argi izpiak" ikusten dituztela adierazi dute: "Euskalgintzak bere eguneroko jardunean herri hau euskaratik eta euskaraz eraikitzen jarraitzen du; inoizko Korrika jendetsuena eta indartsuena izan da igaro berri dena; Gazte Euskaltzaleen Sarea sortu da, gazte belaunaldi berri bat euskararen aldeko borrokara batzeko asmoz...".

"Euskarak behar duen herri bultzada berria martxan jartzeko" herri gogo eta energia badagoela adierazi dute, eta euskaltzale guztiei "aurrera urratsa" emateko eskatu diete: "Aurrera urratsa euskaldun gisa bizitzeko eskubidea eta nahia betetzeko; euskara normalizatzeko; hizkuntzen, hizkuntza-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko; guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko, justizia eta demokrazia auzia delako hau; euskara herri kohesiorako zuntza izateko; finean, Euskal Herri euskalduna izateko".

Aurrera urrats hori elkarrekin emateko dei egin dute maiatzaren 21ean 17:30ean Donostiako Antiguako tuneletik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko. Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatu du manifestazioa.

"Euskara aurrera" deialdiarekin bat egin duten eragileetako ordezkariak

Paul Bilbao (Euskalgintzaren Kontseilua), Kike Amonarriz (Euskaltzaleen Topagunea), Urko Aierbe eta Koldo Zarate (Euskal Herrian Euskaraz), Lorea Agirre (Jakin), Jon Abril (Elhuyar), Alex Aginagalde (Pantailak Euskaraz), Rober Gutierrez (Bai euskarari), Laida Begiristain (Maizpide euskaldegia), Koldo Tellitu (Ikastolen Elkartea), Alizia Iribarren (AEK) eta Joan Mari Larrarte (Elkar). UEMAk ere atxikimendua adierazi die.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Sustatu
Claude, euskaraz oso txukun egiten duen beste adimen artifizial bat

Ekainean kaleratu zuen Anthropic enpresak Claude adimen artifizialaren (AA) Claude 3.5 Sonnet izeneko bertsioa.  Eta joan den asteko nobedadea, Android aplikazioa. AA inbento hauek jada ohituta gauzkaten bezala, euskaraz oso txukun aritzen da. Beñat... [+]


Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


2024-07-16 | Euskal Irratiak
Sébastien Castet
“Euskaldun gehiago bada, baina euskaldunak gero eta giro frantsesdunago batean bizi dira”

Mugaz gaindiko uda ikastaroak abiatu dira astelehen honetan ostiralera arte irauteko Baionan eta Hizkuntza Politika berrirako urratsak Ipar Euskal Herrian aztertuko da.


Euskarabentura Araban barrena dabil, Zuberoa, Behe Nafarroa eta Nafarroan ibili ostean

Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]


Nola erabili da adimen artifiziala euskara zabaltzeko?

Asko dira teknologia euskaratik lantzen ari diren ikerlariak; horien artean, Naiara Perez EHUko HiTZ Hizkuntza Teknologiako Zentroko ikerlaria, Itziar Cortes Elhuyarreko ikerlaria eta Eli Pombo Iametzako kudeatzailea. Euskarak adimen artifizialean daukan lekuaz, aukerez,... [+]


2024-07-09 | Sustatu
PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.


2024-07-05 | Sustatu
Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara

Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek [+]


Eguneraketa berriak daude