Euskalgintza: ziklo berri baten behar larria


2019ko ekainaren 27an - 09:49
Argazkia: euskaraldia.eus

Ainara Santamaria Barinagarrementeria EHUko ikertzaileak alor horri dagozkion ikerketaren emaitzak azaldu zituen. Gipuzkoako euskalgintzaren herri mugimenduak eta ekimenak aztertuz osatu da ikerketa. Ekimenen behaketa zuzena eginaz eta mugimenduetako kideak elkarrizketatuz, batipat. Euskalgintzako eragileek testuinguruaren aldakortasuna azpimarratu dute ikerketan. Mapa linguistikoa aldatu egin da azken urteetan: bi koloretako paletatik (euskara-gaztelera/frantsesa) paleta koloreanitzera igaro gara. Donostia edo Oreretan esaterako, euskararen ezagutzan belaunaldien artean dagoen haustura nabarmendu zuen. Frankismo ostean luze iraun zuen euskararen inguruko polarizazioa ere nabarmen desaktibatu da euskaltzaleen arabera, nazio-gatazkaren bilakaerarekin zerikusia izan dezakeena. Euskararen aldeko lana gatazkarekin erlazionatzen jarraitzen da, ordea, mugatzaile bezala bizi da askotan, eta kontraesanak itogarriak suertatzen dira batzuetan. Instituzioei dagokionez, testuinguru linguistiko berriak ez du ekarri aldaketa esanguratsurik hizkuntz politiketan: konpromiso eza nagusi izaten jarraitzen du. Orokorra omen da euskara erdigunean jarriko duen estrategia eta aniztasunari helduko dion ziklo berri baten beharra, larritasunez bizi den beharra.

Aldaketa soziodemografikoei lotuta, migratzaile askorentzako lingua franca gaztelania izatea erronka handi bezala bizi du euskalgintzak, Santamariaren esanetan. Euskara ikastea ez da guztientzako behar bat gure artean bizitzeko, premiazkoagoak zaizkien beste behar batzuk asetzea lehenesten dute ondorioz. Batzuetan sentsibilitaterik eza salatzen da, baina badago ere euskarari “errespetua eta garrantzia” aitortzen dion asko. Gainera, migratutako pertsona asko gutxiagotutako hizkuntzen hiztunak dira, eta horrek enpatiak eta konplizitateak eraikitzeko aukerak ematen ditu. Begirada, migratzaile berrietankokatzea, ordea, jendartearen gutxiengoari begiratzea da,. Ez baita kontuan hartzen euskara dakitenen artean erabilerak ez duela gora egin, edota oraindik jende andana dagoela guztiz euskaldundu gabea.

Euskalgintza zertan dago praktikan? Bota zuen galdera Santamariak. Euskara inklusiorako bide gisa kokatu nahian. Espazio eta harreman eleanitzetan euskararen lehentasun sinbolikoa bermatzeko teknikak garatzen. Agurrak euskaraz egin daitezela, esaterako. Horrez gain, espazio publikoan euskarak etengabeko galtzaile izaten jarraitu ez dezan teknikak eta egiteko moduak lantzen, besteak beste: xuxurlatzea, laburpenak edo itzulpengintza zerbitzua.

Euskalgintzaren herri mugimenduetan eztabaida asko eta iritzi oso ezberdinak sortzen dituen gaia nabarmendu zuen Santamariak amaiera aldera: Euskarak baldintza izan behar du, edo ez?

Mahai inguruaren une bat.

Arrasatetik begirada

Arrasate Euskaldundu Dezagun (AED) elkarteko teknikari Itxaro Artola Lizarralde aritu zen ostean euskararen erronkez. Arrasateko talaiatik hitz egin zuen Artolak, eta herri horretako mapa linguistikoa azalduz ekin zion mintzaldiari. 2015-2019 urte arteko biztanleriaren bilakaeran zentratu zen. Urtearen arabera biztanleria orokorraren kopuruak gora eta behera egin duen artean, migratzaileen kopuruak hazkunde etengabea izan duela azpimarratu zuen. Egun, herritarren %7a da migratzailea.

Irudikatutako mapak arriskuak eta aukerak dakartzala esan zuen Artolak. Arriskuen artean, ezagutzak behera egitekoa eskasa omen da Arrasaten, hezkuntza sisteman D eredua baita bakarra. Kezka handiagoa agertu zuen gaztelera lingua francatzat dutenen herritarren kopurua handitzeaz. Ahulezi esanguratsuenen artean, euskararekiko oraindik ere agertzen diren zenbait erresistentzia, diglosia egoera, eta gaztelera-euskara harremana klabe dikotomikoetan mantentzea aipatu zituen. Aukeren artean, aliatu berriak topatzeko egokiera, bereziki hizkuntz gutxiagotutako hiztunen artean, eta herri mugimenduen agendan euskarak egoten jarraitzen duela.

Euskara eta euskaldunak maite zituen atzerriko hizkuntzalari ospetsu batek behin esan zuena gogoratu zuen Artolak: Euskalgintza “txori burua duen elefante” bat begitantzen zitzaiola. Gaitasun mobilizatzaile handikoa, baina pentsatzen gutxi jartzen dena. Horren aurrean, estrategiak berritzeko abagunean gaudela defendatu zuen AEDko kideak, eta hori egiteko deslotu beharreko zenbait korapilo bota zituen galdera formatuan. Baga: euskalgintza, zer da hori? Biga: eragile, erreztaile... zer izan behar dute erakunde publikoek? (“Lehendabizikoz ‘Euskalgintza instituzionala’ entzun nuenean, hotzikara batek hartu ninduen” esan zuen). Higa: non jarri behar dute fokua xede taldeek? Helburuak, bakarra edo hamaika? Laga: Herrigintza moduan urrats berri bat emateko garaia al da?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


Erramun Baxok hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina zendu da

Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertu, eta Kultur Erakundeko lehendakaria eta Eusko Batasuna alderdiko kide izan zen. Astelehenean zendu zen 96 urterekin.


Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiaraldea Komunikabideari

Aiara eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso... [+]


Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


2024-05-09 | Hala Bedi
Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu dute

Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
“Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu”

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude