Euskalgintza eta ekonomia soziala: #ElkarEkin!


2021eko ekainaren 22an - 07:08
Azken eguneraketa: 09:11

Euskarak eta euskal kulturak gure gizarteko esparru desberdinetan (hedabideak, hezkuntza, aisia...) pairatzen dituzten gutxiagotze prozesuari eta jazarpen egoerei aurre egiteko sortu izan dira euskalgintzako esperientziak. Gizarte zibiletik, hau da, herritik hasi eta hazitako esperientziak dira denak. Beraz, euskalgintza gehienetan lotu izan da herrigintzarekin eta kulturgintzarekin. Oso gutxitan, ordea, ekonomiarekin. Eta are gutxiago, ekonomia sozialaren errealitatearekin.

Publiko-pribatu dikotomiaz harago kokatzen da ekonomia sozialaren proposamena, eta esperientzia ekonomikoen dimentsio kolektibo eta komunitarioan egin nahi du indar: kideen interes kolektiboa, jendartearen beharrizanak edo aipatutako bi dimentsio horiek (kolektiboa zein jendartearena) aldi berean uztartzen dituzten jarduera ekonomikoek osatzen dute ekonomia soziala.

GEZKIk, Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak (UPV/EHU), ekonomia sozialaren inguruan aritzea du helburu nagusitzat, ikerketan, prestakuntzan zein hedapenean. Duela bi urte, GEZKIk UEU izan zuen bidelagun “Ikastolak eta Kooperatibismoa (I. Topaketak)” saioaren antolakuntzan. Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, Euskal Herriko erreferente diren ikastolen izaera kooperatiboan sakontzea izan zen topaketa horien asmoa, erronkak identifikatuz eta erantzunak proposatuz.

"Kooperatibismotik ekonomia sozialera zabaldu eta ikastoletatik euskalgintza osora egin nahi genuke jauzi"

Bi urte igarota, topaketa horien bigarren urratsari helduz, proposamen berri batekin gatoz: kooperatibismotik ekonomia sozialera zabaldu eta ikastoletatik euskalgintza osora egin nahi genuke jauzi oraingoan. Erronka ez da makala: zelan lotu horren plurala den euskalgintza, askotariko egitasmoz osatzen den ekonomia sozialarekin? Zer beregana lezakete euskalgintzako eragileek ekonomia sozialaren proposamenetik? Ekonomia sozialean ohikoak diren zein tresna edo elkartasun mekanismo izan litezke baliagarri euskalgintzaren etorkizuneko erronkei begira? Eta baita alde erantzira ere: zer ikas lezake ekonomia sozialaren proposamenak, euskalgintzan martxan jartzen ari diren egitasmo eta ekimen ezberdinetatik?

Esan bezala, topaketa hauekin mahai gainean jarri nahi den erronka ez da makala, eta hargatik dihardugu Kontseiluarekin elkarlanean topaketaren diseinu eta antolakuntzan. Topaketa hauen helburu nagusia baita jendarteari begiratzea baino areago, euskalgintzan barruranzko begirada bat lantzea, euskalgintzako eragileen antolaketa ereduen inguruan gogoeta egitea eta praktikak partekatzea, aurrerantzean sor litezkeen ekimen bateratuetarako ernamuinak ereitea.

Euskal Herria oso aberatsa da euskalgintzari loturiko esperientzia komunitarioei dagokienez eta horietako asko eta asko dira Iruñeko Katakrak-era ekarri nahi izan ditugunak: Berria eta Argia, hedabideen sektorean; Errigora eta Aiaraldeko Ekintzen Faktoria, eskualde garapenean; Elhuyar eta Emun, berrikuntza sozialean; materialgintzan eta hezkuntzaren alorrean berriz, Elkar eta Ikastolen Elkartea. Eta azkenik, AEK, Bertsozaleen Elkartea, Topagunea eta Kontseilua bera jardungo dira lanaren antolaketaren, interkooperazioaren eta izaera komunitarioaren inguruko gogoetan, Lanki Institutuko (Mondragon Unibertsitatea) eta Olatukoopeko (Euskal Herriko ekonomia sozial eraldatzaileare sarea) lagunen moderaziopean.

Kide ugari bertaratuko gara hortaz ekainaren 28an Euskal Herriko hiriburura; izan ere, herri honetan ditugun esperientzi komunitarioez badugu zer kontatu eta partekatua ugari, baita horiek sendotzeko zer ikasi eta zer hobetua ere. Gaiak interesa piztu dizuen oro zaudete, nola ez, gonbidatuak ekimen honetara!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


2025-02-26 | Roser Espelt Alba
Trumpen ispilua

Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Teknologia
Suaren inguruan

Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.

Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]


2025-02-26 | June Fernández
Meloi saltzailea
Kongo askatu!

Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eguneraketa berriak daude