2020ko urtea ere ez da euskaldunontzat erraza izan. Hiru eremutan zatituta eta bost Administrazioren menpe (EAE eta Nafarroako gobernuak, Gaztelakoa Trebiñun, Espainiakoa eta Frantziakoa) egoteak ezin onurarik ekarri, areago bost horietatik lauk euskaldunak baztertzen jarraitzeko neurriak hartzen tematzen direlarik, hainbat eta hainbat udalekin batera, hedabide nagusien laguntzaz sarri.
Pandemiak gainera, agerian utzi du Jaurlaritzako goi karguen euskara gaitasun motza eta begirune kaskarra euskaldunon alderako, hilabeteotan garatu duen komunikazio politikak erakutsi bezala.
EAEn ere larri
EAEko hizkuntza politikaren ahulguneak ere, agerian geratu dira gordin. Telebista, internet edota mugikor bidezko euskarazko eskaintza nahikorik/duinik ezean, familia erdaldunetako haur askok nekez izan dute euskararekin harremanik. Topaguneko buru Amonarrizek oraintsu adierazi bezala, “pandemiak agerian utzi du ikasle askok ez duela harremanik euskararekin eskolatik kanpo, ikus-entzunezko eskaintzaren ahuldadea eta kultur-sektorearen egoera prekarioa zein kezkagarriak diren, edo erakunde askok euskaldunon hizkuntza-eskubideak zein erraz baztertzen dituzten”.
"Euskaltzaleak antolatzea eta euskaldunon eskubideak aldarrikatzeko adorea berreskuratzea ezinbestekoak izango ditugu aurrerantzean ere; kontzientziazio lanari ekitea, euskararen herria jardun politikoaren ardatzera ekartzea… eta astirik galdu gabe"
Nola liteke 2020an ere ez izatea telebista eta bestelako ikus-entzunezkoen eskaintza oso eta erakargarri bat eskura? Hori ez baita euskararen ahulezia, hizkuntza politikarena baizik.
Hezkuntzan ere argi gorriak piztu dira, D eredutik bertatik hasita. Euskarazko Lanbide Heziketaren eskaintza barregarria beste egun baterako utziko dugu.
Herri ekimena ezinbestekoa
Euskaraldia, Durangoko Azoka, Errigora, eta euskal sortzaileek era batera edo bestera eskainitako kultur eskaintza izan dira euskararen pultsuari eusteko oinarri, euskal (euskarazko) hedabideekin batera. Herri-ekimenak eman digu arnasa berriz ere, agintari eta alderdi abertzaleen geldoaldia eta espainolisten aurkako ekimena tarteko.
Alabaina, egungoa baino askoz aktibazio handiagoa erakutsi beharko genuke euskaltzaleok, EAEko erakunde nagusiek euren ardurei egokiago erantzun diezaieten (EiTBren bilakaera kezkagarria lekuko) batetik, eta eraso egiten diguten Nafarroako, Espainiako edota Frantziako erakundeei aurre egiteko.
Botere politikoaren erantzukizuna
Euskaltzaleen aktibazioa ez da nahikoa baina. Euskarriak eta babes politikoa ezinbestekoak ditugu, tresna egokiak eta nahikoak, aktibazio horri denboran eutsi ahal izateko. Bestela esanda, euskaldunak euskaraz jardutera adoretzea oso ondo dago, baina euskarazko jardunari eusteko ezinbestekoak ditugu hizkuntza gaitasun nahikoa, hizkuntza elikatzeko euskarazko tresna egokiak (irratia, telebista, internet- eta mugikor-bidezkoak, liburuak eta komikiak…); inguru euskalduna, inguruko ez-euskaldunen konplizitatea, lan- eta merkataritza-alorreko eragileen begirunea… Hizkuntza politika askoz osatuago eta eraginkorrago bat, bestela esanda. Adoretze hutsak, bere soilean, erabilera areagotu ordez, epe ertain edo luzera etsipena areagotzea ekar lezake eta.
EAEn bertan ere, ez dauzkagu horretarako tresna guztiak eskura (Espainiar gobernuaren menpe gaudenez), baina 2016tik aurrera onartutako udal-legeria eta araudi berriekin aukera berriak zabaldu dira udaletan euskaldunon hizkuntz eskubideak bermatze aldera. Udaletan ere, aukera izango dugu alderdi batzuen eta besteen borondate politikoa zein den neurtzeko.
Nafarroan eta Iparraldean berri txarrak datozkigu aginte-organoetatik oro har, erasoak eta euskaldunak baztertzen jarraitzeko ekimen antolatuak. EAEn baino areago, elkarlana, indar-metaketa eta herri gisa jokatzea ezinbestekoa izango da aurrera egiteko. Nafarroako eta Iparraldeko euskaldunei, EAEko era guztietako erakundeetatik, orain arte baino laguntza eta babes handiagoak ematea premiazkoa da.
Joko-eremua, euskal nazioa
Nazio mailako hedabide eta erakundeek sekulako garrantzia dute ekinbide horretan; hots, Euskal Herrian nonahi kokatuak egonagatik, zazpi lurraldeetako euskal herritar guztiei zuzentzen zaizkionak; hortaz, babestu eta sustatu beharko genituzke orain baino askoz gehiago.
EiTB askoz euskaldunago bat premiazkoa da. ETB1eko programazioa asko hobetu beharra dago, haur eta gazteentzako eskaintza erakargarria sortu, euskarazko fikzioa eta bikoiztutako filmak… Tira, edozein kate erakargarrik egiten duena, baina euskaraz, badaezpadako saioak ordezkatu, euskal sortzaileen ekoizpenei lehentasuna eman, beste herri zapaldu batzuetako hedabide eta sortzaileekin elkarlana garatu...
Euskal gizarteari aldarria
Euskaltzaleak antolatzea eta euskaldunon eskubideak aldarrikatzeko adorea berreskuratzea ezinbestekoak izango ditugu aurrerantzean ere; kontzientziazio lanari ekitea, euskararen herria jardun politikoaren ardatzera ekartzea… eta astirik galdu gabe, gauzak gero eta abiada handiagoan aldatzen baitira.
Hizkuntza Politika berritua behar dugu, Espainian eta Frantzian gaztelaniak edo frantsesak daukaten tratamendu bera, eskubide eta betebehar berberak euskararentzat Euskal Herri osoan, eta horretarako Burujabetzara bidean jartzea ere, ezinbestekoa da.
Helduko diogu erronkari?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]
Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]
Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]
Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]