"Sentitu al duzu inoiz konplexurik euskaraz hitz egiterakoan?" hori izan zen lagun mordoxka bati luzatu nion galdera, konfiantzakeriaz. Bueltan erauntsia etorri zitzaidan eta gaur hasiko den seriean aletuko ditut erantzunak. Ondorio bat eta bakarra —hasieratik aitortzen dut esku hutsik heldu naizela—: gaiaz aritzeko beharra badugula.
Hitzez hitz dakartzat aipuak eta, izanak ez bezala, izenak asmatu ditut badaezpada. Badaezpadak behar ditugula uste dut beraz, egin kontu. Hemendik aitzin irudikatu, faborez, nork gorpuzten dituen zuen inguru hurbilean aipuok.
Aurorak bota zidan: "Orain ez dut inolako konplexurik izaten, baina txikitan hainbat iseka jasaten genuen baserritar euskaldunok eta txarto sentitzen ginen". Horra 35 urtez azpiko euskaldun gehienok aurrez-aurre aditu ez dugun gure historia hurbilaren zati bat.
Gaztaroaren ildoari jarraiki, hauxe da Garaziren kontakizuna: "Gogoratzen naiz karreran, adibidez, hemengoak bost ginela, gehienak giputzak ziren, bizkaitar asko ere bazeuden, herrietakoak, eta konplexua sentitu nuen nire euskara pobreagoa zelako: jariotasun eskasagoarekin sentitzen nintzen, lotsa ematen zidan klase aurrean hitz egiteak... bai, sentitzen nuen nire euskararen kalitatea, besteenarekin alderatuta, txikiagoa zela. Juergan eta Ibilaldira joaten nintzenean edo Kilometroak batera, segun eta norekin, euskalkian egiten bazidaten, adibidez, bigarren mailako euskalduna sentitzen nintzen. Gaztaroan sentitu nuen konplexua, batez ere. Gero, adinean gora egin eta, beste konplexu asko bezala, baretzen joan zen. Egia da euskara gaitasuna lortu ahala batzuetan ateratzen zaizkidala horrelako hitzak, nik zer dakit, "egikaritu" edo "hezurmamitu", eta konturatzen naiz integratu ditudala nire hiztegian. Batzuetan lotsa sentitzen dut botatzeagatik, pedanteegia izango balitz bezala, baina halere erabiltzen ditut. Agian ez da lotsa, besterik gabe pentsatzen dut aurrekoak hori sentitu duela". Garazi batzuk Auroren bilobak dira; bigarren mailako herritar izatetik bigarren mailako euskaldun izatera egin dugu bi belaunalditan. Eta, ez dezagun atzendu: Garaziak dira gehiengo gaur egungo eta, batez ere, etorkizuneko euskaldunen artean. Aduana-zerga garestiegia da, nire ustez, baina erruak, ardurak eta barkamenak banatzeaz harago, badugu eragiterik, ekiterik. Hots, berandu da, baina ez beranduegi Garazientzat.
Azken ahotsa Irenerena da: "Noski sentitu dudala konplexua euskaraz hitz egiterakoan! Baina euskaldunen artean sentitu dut, ez ditudalako hizkuntzak ondo menderatzen, oro har, horretaz kontziente naiz. Eta lanean bertan konplexurik handiena, non edukiko dut nik bestela konplexua? Batzuetan badakit akatsak egiten ditudala eta lan egiten dudan erakundean hori ez dela onargarria, horregatik nahiko akonplejatuta bizi naiz alde horretatik". Euskararen biziberritzerako funtsezkoa da lan arloan eragitea, ezbairik gabe. Horregatik, preseski, da bereziki kezkagarria euskara hegemonikoa den lantoki urrietan halakoak pasatzea, bertan ere gai ez izatea denok euskaraz lasai aritzeko guneak sortzeko. Akaso pareko mekanismo batekin errazago ulertuko da. Badakigu egungo eta hemengo edertasun-kanonak diseinatuta daudela ezinezkoa izan dadin nahi bezain eder izatea, eta frustrazio horren eraginpean eros ditzagun mila produktu. Ezinezko edertasuna lortzen saiatzeak oinarrian du, zer eta kanonak berak sortzen duen autogorrotoa edo, gutxienez, konplexua. Ez ote gara ari halatsu eraikitzen euskalduntasun-kanona? Ez ote gara ari milaka Garazi eta Irene bultzatzen ezinezko euskalduntasuna lortzen saiatzera?
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran... [+]
Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte... [+]
Saltsa guztietan egon ohi dira eta Lekeitioko Ikastolak proposatutako erronkari ere ez diote iskin egin espeja-gartziatarrek. Alina Diadoma ukrainarrak prestutasun hori baliatu eta gogoz hartu du aste betez familia euskaldun batean bizitzeko erronka. Ikasleek eta familiek... [+]