“Euskaldunontzat guztiz estrategikoa da elebitasuna zientifikoki ulertzea”

  • Hizkuntzak izaki sozial bihurtzen gaitu, eta batzuek diote hizkuntzarako gaitasuna ezinbestekoa izan dela gure espezieak arrakasta izateko. Gizatasunaren esentzia bera erakusten digula hizkuntzak. Baina zientziak erakutsi du aurreiritziak eta ezjakintasuna daudela egiatzat jo izan diren sinesmen askoren atzean. Horren lekuko, Itziar Laka Mugarza EHUko hizkuntzalari eta ikertzailearen hausnarketak. Hizkuntzaz, kognizioaz eta elebitasunaz hitz egin du, luze eta zabal.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 16an - 15:26
Azken eguneraketa: 17:37
Argazkia: @laka_itziar
Zientzian oso ohikoa izan da gizakiok beste animalietatik bereizten gaituzten ezaugarrien bila aritzea. Irudimena eta hizkuntza bera aipatu dira askotan. Zein da zure iritzia?

Ni pertsonalki ez naiz aritzen bereizten gaituzten ezaugarrien bila, inondik inora. Esango nuke gainditu egin beharko genukeela pentsatzeko modu hori: zerk egiten gaituen berezi. Gu bezain bereziak dira bizidun guztiak. Tardigradoek ere badituzte hainbat berezitasun oso harrigarri.

Egozentrikoa da pentsatzea irudimena eta hizkuntza guk bakarrik ditugula. Erratua da, ikerketarik egin gabe egiatzat hartzea horietarako beharrezko diren gaitasunak gizakionak bakarrik direla. Kognizio konparatuaren alorra argi uzten ari da uste genuena baino askoz ere bizitza kognitibo aberatsagoa dutela primateek, txoriek, olagarroek, baleek… Badakigu hizkuntza oso zaharra dela, eta hizkuntzaren parte batzuk oso-oso zaharrak dira, beste animaliekin partekatzen ditugunak.

Adibide erradikal bat ematearren: gizakion historian ere oso arrunta izan da pentsatzea giza talde berri bat ikusi izan denean “horiek ez zuten hitz egiten, horiek ez zuten pentsatzen, horiek ez zuten sufritzen, ez zuten arimarik, ez ziren pertsonak”. Eta ikusi dugu baietz, bestelako janzkera zutela, baina gu bezalakoxeak zirela.

Hain zuzen ere, duela gutxi argitaratu da neandertalen entzumena gurea bezalakoa zela. Hitz egiten zutela iradokitzen duen beste datu bat…

Litekeena da neandertalek hitz egitea, zalantzarik gabe. Etorri den azken albiste horrek ebidentzia bat gehiago ekarri du. Lehendik bagenekien bazituztela hitz egiteko beharrezkoak diren baldintza batzuk: gaitasun sinbolikoa zutela, hioide hezurraren antzekoa bazutela eztarrian, guk bezalaxe FOXP2 genea ere mutatua zutela…

Kantuarena ere interesgarria da. Steven Mithen antropologoak proposatzen zuen kantua eta musika hizkuntzaren aurretik azaldu zirela gure espeziean; litekeena da hizkuntzaren aurrekariak izatea. Eta gure espeziearen ezaugarri badira horiek ere: elkartzen gaituzte, funtzio soziala dute, beste espezie askotan bezala. Beraz, oso posible da neandertalek eta gure arbaso komun guztiek ere abestea.

Zer dakizue orain hizkuntzaren sorreraz eta eboluzioaz?

Oraindik oso ebidentzia zientifiko gutxi ditugu ulertzeko nola joan diren garatzen eboluzioan hizkuntzarako behar diren gaitasunak. Gure hizkuntzak zer ezaugarri dauzka? Adibidez, forma. Zu eta biok elkarrekin partekatzen ari garen hau, oso konplexua dena. Formaren bitartez, esanahiak partekatzen ditugu, egiazki, zu eta ni pentsamenduak konpartitzen ari gara hitz egiten dugunean.

Giza hizkuntzaren beste ezaugarri garrantzitsu bat errekurtsibitatea da. Gure hizkuntzak Errusiako matrioxka panpinen egitura du. Sintagmak bata bestearen barruan ager daitezke, mugarik gabe. Hala, teorikoki hasi zaitezke perpaus bat egiten eta sekula amaitu ez. Adibidez: Mariak esan du Patxik uste duela Pakitok sinesten duela… Horrek infinitutasuna ematen dio gure hizkuntzari. Pentsalari batzuen iritziz, hori da giza hizkuntzaren ezaugarri berezietako bat, beste animalien hizkuntzek ez dutena. Ezaugarri horrek gizakioi pentsatzeko modu berezi bat ematen digula uste dute, beste espezieek ez dutena. Horregatik, hizkuntzaren eboluzioa planteatzen dutenean, pentsalari horiek esango dizute hizkuntza sortu zela, hain zuzen, errekurtsibitatea sortu zenean.

Hizkuntzaren ikuspegi murritzegia iruditzen zait. Eta uste dut ez dugula nahikoa ikertu oraindik. Gaur egun, giza eboluzioan lan egiten duen jende gehienak esango dizuna da hizkuntzaren sorrera uste zena baino askoz ere zaharragoa dela;  hizkuntzaren pieza gako horietako asko beste animaliekin partekatzen ditugula. Hasten garenean esaten “hori gizakiok bakarrik dakigu”, askotan ezjakintasunetik hitz egiten dugula.

Hizkuntzaren sorrera azaltzeko ipuinak sortu izan dira intuitiboki gertagarriak iruditzen zitzaizkigun kontuekin: suarekin, gizakien burmuina geroz eta handiagoa egin zen —matrailak txikiagoak egin ziren heinean—, ehiztari bihurtu ginen eta elkarrekin komunikatu behar genuen. Beraz, hasieran, txilio batzuk sortuko genituen komunikatzeko, eta hortik sortuko ziren hitzak. Hasieran izango genituen hitz gutxi batzuk, eta horiek solte erabiliko genituen: zu, ni, bai, ez… eta, poliki-poliki, hortik sortuko ziren gramatikak. Alegia, badago ideia bat non protohizkuntza fase bat dagoen, non baziren hitz handiak (mendia, emakumea, begia…) eta ez ziren existituko gramatika eraikitzeko erabiltzen diren hitz txikiak (kasu-markak, aditz-komunztadurak...). Eta neandertalek izango zutela protohizkuntza moduko bat, baina ez gurea bezalako hizkuntza gramatikal, errekurtsibo, konbinatorial hau. Baina frogak non daude? Ez daude. Beraz, momentuz, ez dakigu.

Ebidentzian oinarritu behar dugu hizkuntzari buruzko ezagutza guztia. Azken urteotan lortu den ezagutza oso interesgarria da. Zenbat eta gehiago ikertu beste espezieen kognizioa, are konplexuagoa da haien bizitza mentala. Niretzat, behintzat, dagoeneko ez du lekurik pentsatzen ibiltzea ea non dagoen koroaren altxorra, gizatasunaren harribitxi hori.

Eztabaida luzea dago hizkuntza eta pentsamenduaren inguruan ere: hizkuntza pentsamendua adierazteko baliabidea ote den bakarrik, edo pentsamenduaren eta kognizioaren motorra bera ote den. Zer iritzi duzu?

Ez dakit, hizkuntza eta pentsamenduaren arteko harremana oso konplexua da. Hipotesiak daude, baina ez dago argi. Hizkuntzalari batzuek esango dizute hizkuntza dela guk dugun pentsatzeko makina. Pentsatzeko, nahitaezkoa dela hizkuntza. Baina oraindik ez dago argi zer esan nahi duen “pentsatu” horrek. Ebidentzia oso gutxi ditugu esateko beste animaliek ez dutela pentsatzen.

Kognizioa hizkuntza baino askoz zaharragoa da; animaliek kognizioa daukate, hizkuntzarik izan gabe ere. Kilker batek ez du kilker hitza buruan, baina badaki kilker bat zer den, bizirik egotea zer den.

Gertatzen dena da hizkuntzatik pentsamendurako bidea egin dugula; hizkuntzatik ulertu nahi izan dugu pentsamendua. Baina ez da egia hitzek kontzeptuak ematen dizkigutenik. Hizkuntza eta pentsamenduaren arteko harremana ulertzeko falta zaiguna da, hain zuzen, pentsamendua zer den ulertzea. Hizkuntzari buruz asko dakigu, baina oso gutxi kognizioari buruz. Hori argitzen erronka handia dugu.

Zure ustez, zein dira neurolinguistikaren hemendik aurrerako erronka nagusiak?

Niri ez zait gustatzen neurolinguistika deitzea, hizkuntzaren ikerketa deitzen diot. Eta erronka asko daude: batetik, pentsamendua eta kognizioa zer den ondo ulertzea. Baina, agian, hori ez da etorriko hizkuntzaren ikerketatik, baizik eta beste alor batetik. Eta, bestetik, asko ikasi behar dugu elebitasunari buruz. Hamaika mila galdera ditugu oraindik erantzuteko.

Hain zuzen hori da zure ikerketa-esparrua, elebitasuna. Zertan lagunduko digu elebitasunak garunean zer oinarri duen ulertzeak?

Euskaldunontzat guztiz estrategikoa den ezagutza bat da. Argi hitz egin behar dugu: herri honetan elebitasunaz ari garenean jokoan duguna da euskarak aurrera egingo duen edo ez. Guk izan beharko genuke elebitasunari buruz munduan gehien dakigunak. Guztiz estrategikoa da argitzea nola ikasten den ondo gure lehenengo hizkuntza ez den beste hizkuntza bat. Zientifikoki, esan nahi dut. Egiazki, zer gertatzen da gure burmuinean? Zer harreman dauka lehendik daukagun ezagutzak ikasi behar dugun ezagutza berriarekin? Hori pil-pilean dagoen alor bat da, eta gauza asko argitzen ari gara.

Adibide bat, ikusteko zer inportantea den ikertzea eta ebidentziak dituzunean bakarrik hitz egitea. Urte asko eta asko eman ditugu entzuten euskarak duen zailtasun nagusia aditz laguntzaileak direla. Eta hizkuntza-ingeniaritzan sinesten dutenek, zorakeriaren mugetan, proposatu izan dute aditz laguntzaileak sinplifikatu beharko genituzkeela euskaran, erdaldunek errazago ikas dezaten.

Gure ikerketan, ordea, ikusi dugu gaztelaniadunek euskara ikasten dutenean —baita oso gazterik egiten dutenean ere—, ergatiboarekin dutela zailtasun handiena. Izan ere, euskara hizkuntza ergatiboa da, gaztelania ez bezela: “ni joan naiz”, baina “nik ikusi dut”. Horiek bereiztea kostatu egiten zaie, akats gehiago egiten dituzte eta burmuinean egiten duten haren itxurapena berezia da. Berezitasunak aurkitzen ditugu euskara lehen edo bigarren hizkuntza dutenek ergatiboaren aurrean ematen dituzten erantzun elektrofisikoen artean.

Beraz, zailtasuna ergatiboan baldin badago, eta jakinda burmuina frekuentzia-makina bat dela eta behin eta berriz entzunez gainditzen duela zaila egiten zaion hori, eman diezaiogun jaten ergatiboa euskara ikasten ari direnen burmuinari. Behintzat, gaztelaniadunei eta frantsesdunei. Hindi hizkuntza dakien batek euskara ikasten duenean beharbada ez du zailtasun hori edukiko, hindia ere hizkuntza ergatiboa baita. Beste zerbaitetan izango du zailtasuna, gure lehengo hizkuntzaren antolamenduaren araberakoa baita bigarren hizkuntzaren ikasketa. Hizkuntzak ebidentzia zientifikoetan oinarrituta irakatsi behar ditugu. Estrategikoa da, jendeak gure hizkuntza ikastea nahi badugu.

Zer gehiago erakutsi du elebitasunaren ikerketak, euskaldunontzat gakoa dena?

Euskararen irakaskuntzan ez ezik, hizkuntza-politikan ere oso inportantea da emaitza enpirikoak kontuan hartzea. Inportantea da ulertzea gure burmuinean hizkuntza bakoitzak ez duela eremu berezi bat, eta, beraz, hizketan hasten garenean, ez dela hizkuntza bakarra pizten. “Hizkuntzak” pizten dira, denak batera. Zu eta biok hitz egiten ari garenean, euskaraz gain, dakizkigun beste hizkuntzak ere baditugu piztuta, eta burmuinak ahalegina egin behar du erabiliko ez ditugunak isilik mantentzeko.

Beraz, adibide bat: kaleetako kartelak. Kaletik goazela kartel elebidun bat ikusten dugunean, gure burmuinean hizkuntzak pizten dira —denak—, baina gure begiek lehenengo gaztelania jotzen badute, gure burmuinak, konturatu gabe eta milisegundo batzuetako abiadan, beste hizkuntzak amatatzeko ahalegina egingo du. Hau da, nahiz eta beherago zure begiek euskara ikusi berehala, ordurako, milisegundo horretan, jada euskara isilduta dago, eta asko kostatuko zaizu euskara berraktibatzea. Beraz, ez da gauza sinboliko bat karteletan, bertikalki antolatuta badaude, lehenengo euskara eta azpian gaztelania jartzea, edo horizontalki antolatuta badaude, ezkerrean euskara eta eskuinean gaztelania jartzea. Badu arrazoi zientifiko bat.

Gure buruetako diglosia gaindituko badugu, euskaldunok ziurtatu behar dugu gure gizartean egiazki beteko dela euskara izatea begiak lehenengo jotzen duen hizkuntza, gure burmuinak egunaren zati esanguratsu bat igaro ahal izan dezan euskara aktibatua duela. Horregatik da hain garrantzitsua gure paisaiak egiazki euskaldunak izatea. Baina gure paisaia geroz eta digitalagoa da, eta errealitatean gertatzen zaiguna da gure makinek eta testuek gaztelaniaz hitz egiten digutela…


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


2024-11-29 | Euskal Irratiak
Eguberriko merkatu solidario, etiko eta euskaltzale bat Baionan

Lau egunez idekia izanen den merkatu bat antolatzen du Plazara kooperatibak euskararen aldeko beste hamar bat eragilerekin –horien artean ARGIA–.


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


Bileretan hizkuntzak nola kudeatu ez badakizu, gida honek lagunduko dizu

Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Eguneraketa berriak daude