Ekainaren 26 eta 27ko “ez jaietan” euskaraz hitz egiteagatik hainbat lagunek jasandako erasoak salatu dituzte. Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute Ziburuko Gaztetxeak antolatutako elkarretaratzean.
Protesta astearte arratsaldeko 19:00etan egin da Donibane Lohizuneko Luis XIV. plazan. Donibane Ziburuko Gaztetxeak antolatu du elkarretaratzea, eta Euskal Konfederazioak, EAJ-k eta EH Bai-k babestu dute. Ehunka pertsona hurbildu dira ekainaren 26 eta 27ko asteburuan herrian ospatu ziren “ez jaietan” euskaldunek jasan zituzten erasoak salatzeko.
Donibane Ziburuko Gaztetxeak euskal kulturak eta hizkuntzak jasaten dituzten “erasoak eta mespretxuak” salatzeko deia zabaldu du sare sozialetan. Protestan bertan, ekitaldiaren amaierako mezuan, euskaldunen aurkako indarkeria horri aurre egingo diotela adierazi dute: “Ez gara isilik egongo. Erantzunik hoberena: euskaraz hitz egitea, euskara ikastea, euskara normaltasun osoz ahal bezainbat erabiltzea. Hemen Euskal Herrian gara, euskara da gure hizkuntza eta euskaraz hitz egiten segituko dugu”.
Alderdi politikoetatik ere zabaldu dituzte babes mezuak. Jean François Hirigoien Errepublikanoetako auzapezak agiri batean salatu du asteburuan egondako erasoak “intolerantziaren igoera orokor baten isla” direla, eta euskaldunen eskubideak bete egin behar direla azpimarratu du: “Oinarrizkoa da, gure kaleetan, nahi dutenek euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izatea. Hori negoziaezina da”. EH Baik sare sozialen bidez esan du mota horietako erasoak ez dituztela onartzen. Koldo Etcheverria Donibane Lohizuneko EAJko Herri Biltzar buruak ere antzeko mezua zabaldu du sarean: euskarari eta bere hiztunei “errespetua” zor zaiela adierazi du, eta euskara “denon ondarea izanik”, bere erabilera bultzatu eta indartu egin behar dela.
Euskal Konfederazioak agiri baten bidez salatu du gertatutakoa. Frantziako Kontseilu Konstituzionalak euskarazko murgiltze eredua antikonstituzionaltzat jo zuen maiatzean. Agirian, horren eraginei egiten die erreferentzia Euskal Konfederazioak. Berria hedabideak bildu ditu elkartearen esanak: “Gertakari hau Kontseilu Konstituzionalak erabakia hartu eta hilabetera izan denez, iduri du nolazpait batzuk babesturik sentitzen direla beren gorrotoa inpunitate osoz adierazteko. Baina erasoek, mehatxuek, irainek... ez gaituzte isilaraziko! Karrikan, etxean, eskolan, lanean, administrazioan, saltegietan... euskaraz bizi gira eta euskaraz bizitzen segituko dugu!”.
Jean Louis Iratzoki donibandarrak asteburuan jasotako jipoiaren harira zabaldu da protestarako deia. Jaietatik etxera bidean zihoala, anaiaren bizilekuaren parean gelditu zen Iratzoki, eta balkoian zegoen ilobarekin euskaraz hitz egiten hasi zen. Kalean zeuden hiru gizonezkok entzun egin zuten, eta Frantzian zeudela-eta, zein dialekto erabiltzen zebilen galdegin zioten Iratzokiri. Honek euskaraz erantzun zien, eta gizonek kolpatu egin zuten, hankan zaurituz. Donibandarrak gaua ospitalean igaro zuen.
Asteburuan, euskararen aurkako beste hainbat eraso ere egon ziren, bi emakumek euskaraz hitz egiteagatik jasan behar izan zituztenak eta euskal musika jartzeagatik Kaia tabernako Jon Garmendiak pairatu zituenak kasu.
Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]
"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]
Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]
Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]
ELA, LAB eta Kontseiluak elkarretaratzea egin dute, Administrazioarekiko Auzietarako epaitegi batek Kabia organismoari emandako ebazpenaren aurka protestatzeko. Euskara maila bermatzeko ahalegina “hutsaren hurrengoa” bilakatzeko arriskua dagoela salatu dute.
Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege... [+]
Kabia organismoaren zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi du Donostiako epaile Gonzalo Pérez Sanzek. Gipuzkoako Aldundiaren erakundeak jarritako hizkuntza eskakizuna gehiegizkoa eta baztertzailea dela dio epaileak.
Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]
Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).
Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]
Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]
Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]
Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]
Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]