"Sentitu al duzu inoiz konplexurik euskaraz hitz egiterakoan?" galdetu nien Euskal Herri luze eta zabaleko lagunei. Erantzunek serie baterako eman dute: "Euskalduntasunaren gaineko zergak", "Euskaldun intermitenteak", "Inoiz ez aski euskalduna" eta gaurkoa, azkena.
Albertok erantzun zidan, euriak bustitzen duen galdetu izan banio bezala: "Bai, eta askotan! Txikitatik nire ama hizkuntza gaztelania izan da, baina eskolan txikitatik euskaraz ikasi dut. Gero DBHn eta unibertsitatean jarraitu nuen ikasketak euskaraz egiten eta poliki-poliki giro euskaldunean egoten. Giro horretan mugitzen hasi nintzenean, batez ere 18 urtetik 24ra edo, hasiera batean bai sentitu nintzen apur bat txarto hitz egiterakoan. Ulertu, azkenean, ohitu egiten zara eta ulertu egiten duzu, baina besteen aurren hitz egin behar duzunean bai, momentu horretan txarto, deseroso edo ez nintzen seguru sentitzen, nahiz eta jakin era egoki batean egiten nuela euskaraz. (...) Beti gutxiago sentitu naiz besteen aldean. Gaur egun, 38 urte ditut eta denbora dezente eman dut euskaldun giro honetan, jada ez naiz sentitzen "diferente". Nahiz eta nire txikitako ama hizkuntza gaztelera izan, gaur egun euskaldun sentitzen naiz, euskaldun berria bai, baina nire hizkuntza euskara da eta esan dezaket harro sentitzen naizela, konplexu hori gainditu dudala. Ez dakit guztiz, baina hein batean bai".
Haur eskolatik euskaraz ari den 38 urteko Alberto "diferente" sentiarazten zuten euskaldun giroan duela gutxi arte eta berak, ukondokadaka, tokia egin behar izan du eroso sentitzeraino. Edo akaso "euskaldun giroa" da diferentea dena. Euskaraz bizi nahi dugunon artean nor bizi daiteke euskaraz eroso? Eta euskaraz eroso bizi denak zer egiten du ingurukoak euskaraz eroso bizi daitezen?
Euskaraz bizi nahi dugunon artean nor bizi daiteke euskaraz eroso? Eta euskaraz eroso bizi denak zer egiten du ingurukoak euskaraz eroso bizi daitezen?
Kasu, ez da adierazpenotan 18-24 urte arteko aldiari erreferentzia egiten diodan lehendabiziko aldia. Hori bai adin tarte gakoa bizitzan! Oraintxe ezpainetan irriño bat baduzu, segur aski, zeu ere ados zaude. Afera da: adin tarte horretan euskara sustatzeko ekimenak aski babesten ditugu? Plaza publikoan badugu erreferenterik adin horretako euskaldunen artean? Faborez, ez dezatela jarraitu zaharrek "gazte" kategoria definitzen, ezta "dena gazteentzat, baina gazterik gabe" memea elikatzen ere.
Bai, baina zer egin? Inguruan ongi egiten dena kopiatu, adibidez. Horren harira, Leok erran zidan: "Euskarazko gauzak ez nituen ezagutzen, eskolakoak bakarrik". Ez dakit zeri buruz ari zen zehazki, baina ziur mesede eginen liokeela "euskarazko gauzak ezagutzeari" –euskal sorkuntza edo kultura, garai batekoa eta bertzekoa, hemengoa eta ekarria, funtsean ona den guztia– nonahi eta arras merke ez bada debalde izateak. Alegia, ez erakarri, baizik eta joan. Aldiz, Txerra Rodriguezek "bizitza euskaraz ospatzen duten 100 proiektu" izendatu zituen horiei buruz ari bazen Leo "euskarazko gauzak" erraterakoan, bai, ezagutu ez ezik babestu beharko genituzke puskaz gehiago.
Taktika eta estrategia uztartu behar ditugu, urgentziaren eta garrantziaren behatxulotik begiak altxatu, tarteka, egingarria denari ekiteko. Gogoa zorroztu eta egin, jakinik ez dugula beti edo hasieratik ongi eginen, bidean ikasiko dugula oinez. Akatsik gabe ez goaz aitzina. Hona Landerren irakaspena: "Duela urte batzuk euskaltegira joan nintzen urte oso batez, primeran etorri zitzaidan, uste nuena baino askoz gehiago nekiela konturatu nintzen. Etxean euskara jaso ez duzunez, uste duzu ez dakizula ezer, baina ez. Euskaltegian ez nintzen kikiltzen, hitz egiten nuen, nahiz eta noizean behin hanka sartu. Hala ere, kalera atera eta ez nintzen ausartzen hori egiten, euskaraz galdetzen zidaten zerbait eta konplexu horrek harrapatzen ninduen erabat. Kalean, gaur egun ere, justu-justu esango ditut lau gauza, euskaraz % 100ean kontrolatzen ditudanak soilik esaten ditut: zein ordu den, bai, ez eta txakurrak kanpora!".
Zenbat komunikazio egoeratan ateratzen da galtzaile euskara? Arduradunak ez duelako aurrez pentsatu hizkuntzak nola kudeatu, erresistentziak egoten direlako eta haiei erantzuteko argudioak prest ez daudelako… Soziolinguistika Klusterrak jendaurrean.eus gida ipini du... [+]
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran... [+]
Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte... [+]