Euskal Selekzioak Tunisia izango du aurkari urtero gabonetan jokatzen duen partidan. Abenduaren 26, astelehenean izango da norgehiagoka, seguraski San Mamesen, oraindik baieztatu ez den arren.
Atzo ezagutarazi zenez, Jose Mari Amorrortuk Javier Iruretaren lekua hartuko du hautatzaile lanetan, Mikel Etxarri mantenduta. Amorrortuk Athletic-eko behe mailetako arduradun lana Euskal Selekzioarekin uztartu beharko du beraz.
Zalaparta sortu du Libia eta Tunisiako mugako basamortuan hilik ikus zitezkeen ama alaba batzuen argazkiak. Migratzaileak zenbaki gisa tratatu arren, Fati eta Marie izena zuten pertsonak ziren.
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
22 testigantzetan oinarriturik, Tunisiako Poliziak etorkinen aurka bideratu gehiegikeriak biltzen dituen txostena plazaratu du Human Rights Watch Gobernuz Kanpoko Erakundeak. Egoera ikusita, uztailaren 16an Tunisiarekin izenpetu migrazio-politikaren akordioa etetea galdetu dio... [+]
Igandean sinatu zuten akordioa, baina Tunisiako agintariek argitu dute herrialdea ez dela Europatik itzularazten dituzten Saharaz hegoaldeko migratzaileen “harrera gune” bihurtuko, eta soilik Tunisiakoak hartuko dituela bueltan.
Gutxienez hamazazpi pertsona hil dira igandean Tunisiako kostaldean, Saharaz hegoaldeko 25 migratzaile eta errefuxiatu zeramatzan ontzi bat hondoratu ostean.
Tunisiako gobernuburuak murrizketak egingo dituela adierazi eta urtea hastearekin batera milaka herritar kalera atera dira austeritate politiken aurka. Istilu handiak izan dira eta pertsona bat hil da.
Errefuxiatuak laguntzeko GKEek itsasoan dituzten barkuak oztopatzea da C-Star itsasontzi faxistaren helburua beraiek adierazi izan dutenez. Protesta eta oztopoak jartzen ari dira hainbat ekintzaile Mediterraneo osoan zehar. Tunisiako arrantzale talde batek portura sartzea... [+]
Marokoko gobernuak Argeliako mugarekin daukan hesia luzatzen ari den bitartean, Tunisia immigranteei Europarako bidea oztopatuko dien langa berria eraikitzen hasiko da Libiako mugarrian.
Michael Hardtek hitzaldia eskaini zuen atzo Iruñean La Hormiga Atómica Liburuakek eta Komunen Fundazioak gonbidatuta. 86 lagun bertaratu ziren, Declaration liburuko gaiak landu ziren bereziki.