“Euskal punk mugimendua oso eredu maskulino eta heterosexualean errotua dago”

  • Musika Errebolta Feminista jardunaldiak izango dira maiatzaren 17 eta 18an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, Bilgune Feministak eta gaztetxeak berak antolatuta. Euskal Herriko punk eta hardrock eszenaren egoera genero ikuspegitik aztertzeko aukera izango da bertan. Miren Aranguren Bilgune Feministako kidearekin elkarrizketa egin dugu.


2013ko maiatzaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jardunaldiaren kartela

Lehenengo aldia al da horrelako zerbait antolatzen duzuena? Nondik etorri da ideia?

Lehenengo aldia da gaia jardunaldi formatuan jorratzen dugula. Ideia betidanik eduki ditugun bi kezka edo beharretatik etorri da. Batetik, Bilgune Feministan diziplina kultural ezberdinekiko eta emakumeak bertan saretzeko interesa dugu. Bestetik, Zarautzen asanblada feminista indartsua dago, eta herrian ere kultura musikal handia egon da. Honez gain, berriki Euskal Herrian musika munduan emakumeen presentzia indartzeko egon diren iniziatibek –Zuloak dokumentala tartean– egoerari konponbidea emateko ez dutela balio izan uste dugu. Kezka horiek uztartuz, modu espontaneoan sortu zen proiektuaren ideia.

Ideia zuek garatu duzue beraz…

Hasiera batean bai. Gero, antolatzen hasi garenean ikusi dugu Euskal Herritik kanpo horrelako proiektuak egon direla. Adibidez Kantabrian duela zenbait hilabete bertako talde batek Bombas para desayunar editorial feminista antolatu zuen, eta Bartzelona bezalako hirietan mugimendu hau gehiago garatu da. Uste genuena baino gehiago hausnartu da Euskal Herrian ere gaiari buruz bakarkako lanetan; zenbait neskek ikerketak egin dituzte.

Jardunaldia antolatzeko, material guzti hori gure gain hartzeko ahalegina hartu dugu: dokumentalak, ikerlanak eta egin diren iniziatibak aztertuz. Orokorrean, Euskal Herrian gaiaren inguruko hausnarketa bateratu bat ez dela egin ikusi dugu, eta interesgarria iruditu zitzaigun punk-rock eszenari ikuspegi berri horretatik begiratzea.

Ostiralean zer antolatu duzue?

Arratsaldean bi bideoren proiekzioa egingo dugu: Sex+Pop eta From the back of the room. Lehenak pop-rock munduan emakumeen papera zein izan den aztertzen du, emakumeei ahotsa emanez. Bigarrena Riot grrrl mugimenduaren ingurukoa da, musikan egon den protesta mugimendu feminista. Azken gai hori jorratzeko interesgarria zela iruditu zitzaigun, Euskal Herrikoa bezalako gizarte aldarrikatzaile batean ez delako Riot grrrl mugimendurik garatu. Horren inguruan hausnartu nahi dugu, zergatiak aurkitu. Ostera, solasaldi bat izango dugu proiekzioen inguruan.

Eta larunbatean?

Goizean umeentzako jam sessiona egingo dugu. Mixtoa izango da, umeek txikitatik izan dezaten musikaren munduan parekidetasuna jorratzeko eredua. Emakumeek gestionatutako espazio batean erreferentzia hori eduki dezaten da asmoa. Arratsaldean emakumeentzako jam sessiona egingo dugu: instrumentuak hartu, probatu, jotzen ikasi eta kantaren bat ateratzeko asmoz; baina batez ere, oholtza gainean emakumeok dauzkagun beldur eta muga horiek gainditzeko intentzioarekin. Ostera, mahai-ingurua edukiko dugu. Gaiaz ikuspegi ezberdina eman dezaketen hainbat pertsona eta talde gonbidatuko ditugu: Bombas para desayunar taldea, Kafea eta galletak iniziatibako kide bat, punka genero ikuspegitik aztertu duen bartzelonar bat, bertako disko etxe bat gestionatzen duen lagun bat eta bertan emakumezkoen musika jarri ohi duen irrati batean parte hartzen duen beste bat. Bestalde, Maialen Altunak Euskal Herriko punk-rockaren inguruan egin duen tesina ere presente izango dugu, nahiz berak ezin duen bertaratu. Ikuspegi ezberdinak eta kontrapuntuak emango dizkiote gonbidatuek gaiari, baina batez ere gure arteko eztabaidari emango diogu garrantzia, gure iritziak eta haienak bilduz ondorio batzuetara iristeko.

Gauean, azkenik, afaria egingo dugu, eta ostera kontzertuak: Conejillas Vill, Shockasalto, Pottors eta Klito; eta DJ Korta y Pega.

Gaiak azken aldian interesa piztu du, hainbat ekitaldi egingo baitira honez gain.

Hala da. Gure jardunaldien asteburu berean beste antzeko iniziatiba bat izango da Bilbon: Emarock gaua. Interesgarria izango da asteburu berean bi iniziatiba feminista egotea, nahiz publikoa kendu batak besteari. Egoerari buelta emateko modu bat da: astebururo agertoki gainean dagoen nagusitasun maskulinoaren aurrean asteburu batez leku ezberdinetan emakumeak gailentzea. Mediatikoki inpaktua izan dezakeela uste dut.

Bestalde, ondorengo astean, hilak 22, Donostian ere mahai-ingurua egongo da rock eszena eta emakumearen inguruan. Sortzen ari diren iniziatiba txiki berriek etorkizunean gauza batzuk mugi ditzakete.

Zein da publiko potentziala?

Musikarekiko interesa eta berdintasunaren aldeko jarrera duen jendea. Musikaren eremua aztertuko dugu azken finean, horren funtzioaz mintzatu, eta horrek musikaren munduan dabilen orori interesa piztu diezaioke. Oraingoz eremu feministan sortu du interes gehien proiektuak, baina denentzat dago irekita.

Zein iritzi duzu Euskal Herriko punk-rock eszenan emakumeek izan duten presentzia eskasaren inguruan?

Zaila egiten zait ulertzea beste eremu batzuetan horren urratzailea izan den punk eszenak ikuspegi feminista zergatik ez duen sartu. Iruditzen zait horren arrazoia dela begi horietatik ez dela inoiz begiratu eta ez duela inoiz interes berezirik sortu saiakera egiteko. Orain arte egindakoa emakumeen iniziatibaz egin da nagusiki. Emakumeoi ez bakarrik parte-hartze soziala, baizik eta hainbat diziplina ere, horien artean musika, oztopatu izan zaigu askotan. Nola sozializatu garen eta gaituzten ikusteak ere eragin handia eduki du oholtza gainean daukagun mugatze horretan.

Bestalde, kosta egiten zait ulertzea zergatik Euskal Herrian ez den Riot grrrl mugimendua garatu, mugimendu feminista, rock eszena eta protesta-tradizioa oso indartsuak izan direnean bakoitza bere aldetik. Euskal punk mugimendua oso eredu maskulino eta heterosexualean errotua dago. Emakumezkoen punk taldeak oso gutxi izan dira, eta hori behintzat 80. hamarkadan; gaur egun ez da apenas horrelako talderik ikusten. Jardunaldi hauek, beraz, denon iritziak plazaratuz emakumeok egoera hau zergatik  bizi dugun ulertzeko asmoz antolatu ditugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-10-02 | Leire Ibar
Emakumeenganako diskriminazio sexista %18,5 igo da azken bi urteetan

Honakoa dio Arartekoak argitaratu duen ikerlanak. Jarrera matxisten inguruko azterketak Euskadiko nerabe eta gazteetan jarri du fokua. Diskriminazio gehien gertatzen diren espazioak kalea eta sare sozialak dira.

 

 


Enarak beti itzultzen dira

Maule, 1892. Zaraitzu ibarreko zortzi emakume espartingile Zuberoako hiriburutik etxera abiatu ziren, baina bidean, Larrainen, elurteak harrapatuta, hotzak hil omen zituen denak. Zortzietatik zazpiren izenak iritsi zaizkigu: Felicia Juanko, Felipce Landa, Dolores Arbe, Justa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


“Esplorazio martxak” egingo dira Amurrion ikuspegi feministatik, hiri segurtasuna hobetzeko

Hainbat saio zuzenduko ditu Col·lectiu kooperatibak urriaren 1, 2 eta 3an, eta espazio publikoetako segurtasun-pertzepzioan eragina duten elementu fisikoak eta sozialak identifikatzea izango dute helburu.


Victoria Woodhull, lehen hautagaia

New York, 1870eko apirilaren 2a. New York Herald egunkariak Victoria Woodhull (1838-1927) ekintzaile eta brokerraren eskutitz bat argitaratu zuen, 1872ko AEBetako presidente hauteskundeetarako hautagaitzaren berri emanez. Inoizko hautagai gazteena zen; 34 urte izango zituen... [+]


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


2024-09-24 | ARGIA
Musika munduko emakumeen erantzuna Alex Sarduiri: “Ikusi nahi ez duena baino itsuagorik ez dago”

Musikan inoiz ez dela diskriminaziorik egon adierazi du Alex Sardui abeslariak, eta haserre erantzun diote Euskal Herriko musikagintzako emakumeek*, 150 lagunek sinaturiko komunikatuan: “Denbora asko daramagu tankera honetako egoerekin nazkatuta”. Barkamena eskatu du... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
Analisia
“Nahi duena izango da”

“Hankartean hau dauka baina berak erabakiko du neska edo mutila den” –guraso aurrerakoien modako esaldia–. Elkarrizketarik ez da sortzen plazan, ea bakoitzaren ustez “neska” edo “mutila” izatea zer ote den hankartean genital bat... [+]


“Migratzaileak autoan hartu eta Polizia egon zitekeen errepideak saihestuta eramaten nituen”

Pertsona migratzaile asko eraman ditu Aritzek bere autoan, Poliziak ez ditzan harrapatu, gaueko iluntasunean ez daitezen galdu eta batetik bestera seguru ibili daitezen. Bereziki gogoan ditu Irundik Hendaiara muga gurutzatzen lagundu eta etxean lotan izan zituen emakumea eta... [+]


2024-09-16 | ARGIA
Emakumeek gose greba hasi dute Irango espetxeetan, Aminiren hilketaren bigarren urteurrenean

Narges Mohammadi Bakearen Nobel Saridunak eta beste 33 preso politikok gose greba hasi dute irailaren 15ean. Gaur, irailak 16, bi urte dira Mahsa Amini emakume kurdua Irango Poliziaren jipoiaren ondorioz hil zela. Buruko zapia gaizki jarrita eramateagatik atxilotu zuten.


Ugalkortasunarentzat sendabelarrik ez

"Kaixo Garbiñe! Asko gustatzen zait egiten duzuna. Ugalkortasunarentzat sendabelar baten bila ari naiz baina zure liburuan ez dut aurkitu. Bizi naizen lekuan inork ez daki horri buruz”. Mezu hori jaso nuen hilabete dela Instagrameko pribatutik eta eragin... [+]


Eguneraketa berriak daude