Dakigunez, Hego Euskal Herriko Independentismo Instituzionalak ibilbide-orri jakin bati ekin dio. Espainiako Estatuarekin itun berri bat sinatzea. Bide horrek zenbait aldagai ala premisa nagusi erabiltzen ditu. Hala nola: PSOE ezkerreko alderdia da; Espainiako Estatua birziklagarria da eta independentistoi dagokigu laguntzea ultraeskuina gobernuetara iritsi ez dadin; ziurgabetasunaren aurrean, paradigma-malgutasuna; eta pazientzia estrategikoa, denbora gure alde doalakoan.
Esan gabe doa ez natorrela bat premisa horiekin, baina aurreko artikulu batean horretaz aritu nintzenez, oraingoan beste urrats bat eman nahi nuke.
Bistan da oinarri independentistak jarrera pasiboa hartu duela. Hamaika arrazoi daude, eta ziurki eragin handiena ukan duena ez da izan Independentismo Instituzionalak berea egin duen estrategia berria. Badira beste arrazoi franko, estrukturalagoak, sakonagoak, gertuko historian erroak dituztenak, egoera demografikoan sorrera dutenak, osagai antropolitikoak dituztenak, globalizazio neoliberalak ekarritakoak. Hortaz, ez da batere arina eskuartean dugun erronka, independentismoa berraktibatzea, alegia.
Herritarrok gure lan boluntarioa eskain dezagun helburu ukigarriak behar ditugu, epe laburreko garaipen txikiak. Sarritan taldean lan egitea, elkarrekin borroka egitea berezko garaipen txiki gisa sentitzen badugu ere.
Bizimodu berriak denbora ostu digu. Orain, herri-militantziak lehiakide zorrotzak ditu; indartsuena, aisialdiaren beharra. Bestalde, bere denbora ematen duen ekintzaileak bere buruaren jabe sentitu behar du, protagonista dela sentitu, eta gertuko eremutik bere ekarpena egiteko aukera izan behar du. Erabakiak politikari profesionalek hartzen badituzte, tokian tokiko jarduna, ulertzen eta ikusten ez den balizko estrategia zoragarri baten apaingarria baino ez bada, ekintzaileek ospa egiten dute.
Bistan da oinarri independentistak jarrera pasiboa hartu duela. Hamaika arrazoi daude, eta ziurki eragin handiena ukan duena ez da izan Independentismo Instituzionalak berea egin duen estrategia berria
Tokian tokiko eremu hurbilean eta ekintzaileen protagonismoan oinarritzen den estrategia independentista berri baten premia dugu, ostera, desmobilizatutako herrikideak ez dira berriro militantzia aktibora itzuliko. Hauteskunde emaitza onek ezkuta dezakete epe luzera begirako erabateko porrota.
XXI. mendeko Euskal Herriak prozesu konstituziogile bat behar du; euskalherrigintzaren ardatz nagusiena izan daitekeena eta eraldaketa soziopolitiko eta kulturala ekar litzakeena.
Estatuekiko menpetasuna psikologikoarekin eten egiten, euskal herritar independentistok ibilbide-orri askatzailea jorratu behar dugu. Horretarako, gure konstituzioa egiteari ekin behar diogula uste dut, komuneko konstituzio bat baita nazio-subjektu politikoen antolatzaile nagusia.
Hastapenean, konstituzio horren zutabeak baino ezin izango lirateke definitu, haustura prozesu dinamiko baten ildo nagusiak, alegia. Ildo horietan nazio eskubideak eta eskubide sozial nagusiak ezarri beharko genituzke. Hau da, naziotasun eskubidea, juridikoki arautua nazioarteko araudiaren arabera; hizkuntza eta kultur eskubideak; oinarrizko eskubide sozialak: lana, etxebizitza, doako osasun-zerbitzu publikoa eta unibertsala, doako hezkuntza publikoa eta unibertsala, sektore estrategikoen kontrol demokratikoa...
Prozesu hori ezin da historia lineala ala epeetako garapen moduko estrategia batean kokatu. Izan ere, hori izan ohi da, eta egun nabarmenago, egin daitekeen akats metodologikorik handiena. Nolabait, prozesuaren hastapena Euskal Errepublikaren eraikuntzaren hasiera eguna litzateke, herritarrok aldebakartasunetik aldarrikatzen duguna, bestelako prozesuekin lehian arituko dena. Nagusiki Frantziako eta Espainiako Estatuen eredu supremazisten aurka arituko dena. Herriz herri, ahal dela gertuko erakundeen babesaz, arduratsuak izaten, kementsuak izaten, duinak, eskuzabalak.
Ez naiz epe laburrean "hegemonia" ekarriko ligukeen estrategia bati buruz ari; ezta akordio autonomiko berriez ere. Indar-korrelazioa zein den garbi dago, independentismoak ez du gehiengo soziala, aldiz, modu berean, independentziaren aurkakoen multzoa txikiagoa da gurea baino. Ez naiz hegemoniaz ari, proiektuen arteko talka demokratikoaz baizik.
Ziurgabetasuna nagusitu den aroan (litekeena denak horrelakoak izatea) arriskutsuena da itsasontziaren belak lau haizetara zabaltzea. Olatuek nondik joko duten ez dakigularik, edozein unetan enbata berri batek joko duela jakin arren, lemari gogor eutsi behar zaio. Belak jaso; arraunak jaitsi eta gogoz eman, bestela ontzia irauliko da eta ezin izango diogu bueltarik eman.
Patxi Azparren, Euskaria elkarteko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]