Euskal presoen eskubideen alde manifestatzera deitu du Sarek U14an Bilbon

  • Bilbo mobilizazio “erraldoi” bat bihurtzeko deialdia luzatu du Sarek. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko manifestazioa izango dela azaldu du, eta dei egin diote jendarte guztiari bertan parte hartzeko.


2016ko azaroaren 2an - 12:21
Manifestaldia aurkezteko agerraldia egin zuen Sarek urriaren 29an Bilbon (Arg: Argazki Press)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilboko urteroko mobilizazioa aurkeztu du Sarek. Urtarrilaren 14an ospatuko da, 17:30ean La Casillatik abiatuta. Manifestazioa “inflexio puntu garrantzitsua” izatea nahi duela azaldu du, lehena eta geroaren artekoa markatuko duena. Erabakigarria izan behar duela ere esan du euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko erakundeak, “bai espainiar eta frantziar kartzeletan giza eskubideen errespetua lortzera begira, nahiz gatazkaren eta bere ondorioen konponbidean aurrera egitera begira ere”.

Alde anitzeko konpromisoak piztu nahi ditu Sarek mobilizazioaren bidez, eta jendarte guztiari egin dio deia bertan parte hartzeko: eragile sozial, politiko eta sindikal guztiei, instituzioei, eta oro har, pertsona orori.

Hiru koloretako ‘Salatzen dut’ bereizgarriak erabiliko ditu sinbolo modura. Berdeak euskal presoen giza eskubideen urraketak salatzeko, horiak gaitz larriak dituzten hamar euskal presoen askapena aldarrikatzeko, eta arrosak preso direnen senideengan “hainbeste sufrikario” eragiten duen urruntze politika salatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude