Euskal portuetan “sarraskian” ari diren arrasteontzien presentziaz ohartarazi du Eguzkik

  • Espainiako Estatuko uretan sare pelagikoen erabilera debekatua dagoen arren arrantza mota hori egiten duten ontziak lanean ari direla eta urtez urte gehiago direla salatu du antolakunde ekologistak. Iragan astean, Ondarroako portuan mota horretako hamabi itsasontzi identifikatu zituen.


2021eko abuztuaren 11n - 07:41
Azken eguneraketa: 09:51
Ondarroako portua abuztuaren 5ean. Ontzi guztiak pelagikoak dira, ezker-ezkerrean partzialki ikusten den ontzi txiki urdina izan ezik. Argazkia: Eguzki
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hegaluzearen kanpainaren testuinguruan, Eguzkik arrasteontzien jarduera salatu du: “Hau onartezina da, urtetik urtera marka hautsi nahi dutela dirudi. Den-dena suntsitzen ari dira”. Espainian eta EAEn sare pelagikoen bidez arrantzatzea zergatik dagoen debekatuta gogoratu du: “Den-dena harrapatzen duelako eta, ondorioz, deskarte [saltzen ez diren arrain eta bestela itsas animaliak] handia sortzen duelako. Beraz, ez da jasangarria, arrantzalekuak eta ekosistemak agortzen ditu”

Arrasteontziek binaka arrantzatzen dute erdian inbutu erraldoia sortuz, eta bertan preso geratzen diren izaki bizidunetako asko hil bai, baina uretara botatzen da berriz, “komertziala ez delako, sareetan denbora gehiegi pasatu delako edo azpian egonda zanpa-zanpa eginda geratu delako”. Kantauriko arrantzaleek, kontrara, hegaluzeak banan-banan arrantzatzen dituzte Eguzkiren esanetan, kanaberaz edo xaxian, “deskartea saihestuz”.

Abuztuaren 5ean, 12 arrasteontzi zenbatu zituen Eguzkik Ondarroako portuan. Arrantzarako bikote horietako batek portura 90.000 kilo hegaluze baino gehiago eraman zituela salatu du ere: “Pieza gehienak birrinduta zeuden. Kiloa 2-3 euroan salduko zieten Urlapesca eta Ondarroa19 elkartea bezalako handizkariei. Ondoren, Kofradiatik igaro ere egin gabe, merkataritza-gune ezagunetara eta “gure” kontserba-fabrika gehienetara joango ziren. Fabriketan latetan sartu eta dendetan kiloa 16-21 euroan salduko dute, kanaberaz banan-banan arrantzatutako hegaluzea balitz bezala, noski”.

Euskal portuetan dauden arrasteontzi gehienak frantsesak eta irlandesak direla dio Eguzkik. “Teorian, nazioarteko uretan jarduten dira, europar legediaren anparoan, nahiz eta batzuetan kostatik 12 miliatako muga ere gainditzen duten, hau da, legea urratzen duten”.

 

 

 

Ondarroako portua. Sare pelagikoarekin arrantzatutako hegaluzeak, sareak eragindako kalteak agerian. Argazkia: Eguzki, baxurako arrantzale batek igorria.

 

 

 

Administrazioari eta kontsumitzaileei deia

Hori ekiditeko, deskarteeekin, kuotekin edo lonja-pasatzeekin “zorrotzago” eskatu die talde ekologistak Espainiako eta EAEko administrazioei. EAEko administrazioari zuzendu zaio propio: “Eskatzen diogu trazabilitatea bermatzeko, hegaluzea non arrantzatu den, nola, zein ontzik arrantzatu duen eta zein portutatik datorren argi eta garbi identifikatuz. Bai freskoan, bai latetan, eta laten kasuan arrain freskoa edo izoztua erabili den zehaztuz. Eta informazio hori kontuan izanda, kontsumitzaileak aukeratu dezan nolako arraina erosi nahi duen”. Kontsumitzaileei dei egin die Eguzkik azkenik, arduraz eta kontzientziaz kontsumitu dezaten.

Hegaluze kanpaina amaitzear

Dagokien arrantza kuotaren %100 betetzetik hurbil, euskal arrantzaleentzat hegaluze kanpaina amaitzear dago, iragan igandean Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak berak jakinarazi zuen moduan. Eguzkik etorriko denaz ohartarazi du: “Hortik aurrera, pelagikoek bakarrik jarraitu ahal izango dute arrantzan. Beraz, gure etxeetan eta ostalaritzan kontsumituko den hegaluze freskoa pelagikoa izango da, ez euskal arrantzaleek banan-banan arrantzatutakoa. Ulertezina”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrantza
2025-02-17 | Nagore Zaldua
Amorrotxa, odol urdineko ameslaria?

Trebea, burutsua eta iheskorra; olagarro arruntak, izenak hala adierazten ez badu ere, aparteko trebetasunak ditu. Itsas molusku zefalopodo haragijale honek txundituta gauzka, bere ezaugarri eta ahalmen bitxiekin. Ornogabe guztien artean adimentsuena da, besteak beste.


Handiak txikia jaten du

Arrantza handi eta industriala defizitarioagoa da sozialki, ekonomikoki eta ekologikoki arrantza txikiaren alboan; arrantza txikiak baino dirulaguntza publiko dezente gehiago jasotzen ditu; eta are, soilik laguntza horiei esker bizirauten du. Horixe erakutsi du Frantziako... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-11 | Eli Pagola
Euskal Herriko lehen itsas zabaleko haztegia
Etorkizuneko arrantza kaiola batean

Getarian (Gipuzkoa) itsasoratu berri dute Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera duten bi kaiola jarri dituzte, eta itsasoko baldintzetara ongi egokitzen badira, aurtengo udan 50 hegalabur (atun gorri gisa ere ezaguna,... [+]


2024-12-04 | Leire Artola Arin
Kapitalismo berdearen izenean, lurraren defendatzaileak kriminalizatuta

2023an ezagutu genuen Solway Investment Group multinazional suitzar-errusiarraren boterea noraino iristen den. Guatemalan duen Fenix meategiaren gehiegikeriak agerian uzten zituen ikerketa baten berri eman zigun Prensa Comunitariako kazetari batek, eta elkarrizketa hori [+]


Tunagate: merkurio pixka bat nahi entsaladarekin?

Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]


2024-11-07 | Estitxu Eizagirre
Getarian jartzera doazen lehen hegalabur haztegiak zer ekarriko du?

Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


“Azken dantza hau” bisiguarena izan ez dadin

Txikitan kaian arrantzatu ohi genituen ‘pantxito’ gehienak ziurrenik bisiguak izango ziren, baina nekez ikusten genituen bisigu handiak. Izatekotan, jatetxe ezagunetan izango zen, arraindegietako bisigu gehienak kanpotik ekarriak ziren bitartean. Egun, kostaldeko... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
Manuela Jauregi, eguneko arrantzalea
“Urtez urte olagarroa gutxitu egin da, zerbait gertatzen da itsasoko urarekin, hori argi da”

Manuela Jauregi arrantzalea da eta duela 25 urtetik hona, bere senarrarekin batera olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen aritzen da Getarian, Manuela itsasontzian. Mattin Jauregirekin mintzatu da ontzi barrutik, eta azken urteetan sumatu dituen aldaketak azaldu ditu.


Arrantzaleak haserre agertu dira arrantza debekuarekin

Bizkaiko Golkoko uretan arrantza debekatu dute hilabetez, izurdeak babesteko. Arrantzaleek prezioen igoera aurreikusi dute, eskaintzak behera egingo duelako. Talde ekologistak neurriaren alde agertu dira.


Bi arrantzale desagertu dira Ziburun, itsasontzi bat hondoratuta

Hiru arrantzaleetatik bi desagertuta daude, eta erreskatatu dutena Baionako ospitalean artatu dute, hipotermiak jota.


Arrantzale asko ezin bozkatu geratuko dira datozen hauteskundeetan ere

Bai hauteskunde egunean, bai posta bidez botoa eskatu ahal izateko epean itsasoan direlako, arrantzale asko ezin bozkatu geratzen dira hauteskundeetan. Telematikoki bozkatu ahal izan dezaten legea aldatu bitartean, oraingoan ere abstentzionisten zerrendan sartuko dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude