Hernaniko Udala aukeratu du Hik Hasik Joxe Mari Auzmendiren bibliografia liburuaren aurkezpen ekitaldia egiteko. Egileak, familiakoak eta Hernaniko Udaleko alkatea eta Hezkuntza zinegotzia bildu dira Euskal pedagogoa lokatzetan, Joxe Mari Auzmendi, Hik Hasiren arima, A-tik Z-ra liburua eskuartean dutelarik.
Joxe Mariren konpromisoa, energia, eskuzabaltasuna, ikuspegi bateratzailea, errespetua, zubigintza eta zaintzeko modua gogoratu dituzte ekitaldian, guztiak ere ozen aldarrikatu beharreko hezkuntza balioak gaur egun. Euskalgintzan, herrigintzan eta hezkuntzagintzan ametsen atzetik lanean ari diren hezitzaile eta herritar guztientzako eredu eta akuilu izan dadin egin du Hik Hasik liburua.
Ekitaldiko irudiak hemen ikus daitezke.
A-tik Z-ra Joxe Mari Auzmendiaren balioak aletzen ditu liburuak. Hauxek dira liburuaren egileak eta landutako balioak:
Izaskun Madariaga, Hitzen jostalaria
Ausardia: Maialen Lujanbio
Bizizalea: Lorea Agirre, Liluraberen kluba
Cromlecha: Hik Hasi, ‘Gintza’-ren izpiritua
Dermisa: Josu Txapartegi, Eta hau guztia, herriagatik
Euskara: Arantxa Urbe, Ezina ekinez egina
Futbolaria: Arantzazu Muñoa, Zelaian bezala, bizitzan
Gu: Maialen Izaro eta Olaia Auzmendi Sarasa, Irribarre bat sukaldean
Hik Hasi: Ainhoa Azpirotz, Enbidoari hordago!
Irakaskuntza: Irene López-Goñi, Daltonismo pedagogikoa uxatuz
Jostuna: Jon Sarasua, Badakik zer den herrigintza
Kimika: Josi Oiarbide, Kimika bereziko prestakuntza, euskarazkoa eta berritzailea
Libertatea: Ane Ablanedo Larrion, Joxe Mari, izpiritu libre hori
Mundutarra: Joseba Sarrionandia, Joxe Mariren bidaia amaiga- bea
Norabidea: Amagoia Mujika (Bizipoza), Txori baten begirada
Andereño: Asier Iriondo, Andereño bizardun futbolaria
Oles: Hik Hasi, Lurrak astintzen etengabe
Presentzia: Alfredo Hoyuelos, Presentzia sotil bezain indartsua
Quoruma: Olatz Lasagabaster, Ekin eta ekin, batera ekiteko auke- ren bila
Radarra: Joxe Luix Agirretxe (Oinherri), Premiak hautematen trebe
Sozia: Kristina Mardaras, SL beharrean, GKE behar lukeen en- presako sozia
Testigua: Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Lekuko eta hauspo emaile
Umea: Alvaro Beñaran, Haurra hezkuntzaren erdian, bere bizitza ren jabe eta subjektu; horretan genuen eta dugu Joxe Mari aditu
Viana: Aines Dufau, Bihotz eta periferien arteko mugarik gabe
Watta: Ainara Gorostitzu, Azken wattera arte
Xangorin: Fito Rodriguez, Joxe Mari xaloa
Y aldagaia: Pello Otxandiano, Euskal hezkuntzagintzaren alkimista
Zaintza: Nora Salbotx, Besarkada haien hiztegi ttipia
Hitzatzea: Gloria Sarasa, Hitz bakar batean
Irudiak: Eñaut Aiartzaguena Bravo
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Lau urteko kartzela zigorra, zazpi urteko inhabilitazioa eta hiru urtez 12 urteko biktimarengandik urruntzeko agindua eman du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak. Neskari 6.000 euro ere ordaindu beharko dizkio erasotzaileak kalte-ordainetan.
Irakasleek urtetan pilatutako jakintza kontuan hartzea, klaustroek erabakiak hartzeko autonomia bermatzea, IKTen “uneoroko erabilera” sustatzen duten planak geldiaraztea, eta ikasgeletan aldaketa metodologikoak sartu aurretik dituzten ondorioak tentuz aztertzea... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Teknologien erabilera eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta horretarako hainbat aditu eta eragile ari dira batzordean beren ekarpena egiten. Ikastetxeetan mugikorra debekatzeko araudi orokorra eskatu duen Altxa Buruako arduradun taldearekin hitz... [+]
Gasteizko Campuseko Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako salaketen berri izan bezain azkar, asanblada irekia egin zuen GUET Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldeak. Aste bakarrean “hamarnaka” salaketa eta testigantza berri jaso dituzte. Irakaslearen... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]
Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.