Aste osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta igandean eginen diren bi errezitaldirekin borobilduko dute.
(H)ilbeltza elkarteak antolatuta, Euskal Nobela Beltzaren Astea izanen dute hilaren 20tik 26ra Baztanen. Egunotan, idazleen bisita eta mahai-inguruak, bazkaria, Susmagarrien Gaua, itzuli beltza... izanen dituzte. Halaxe eman zuten ezagutzera ilbeltzaren 15ean, asteazken arratsaldean Iruñeko Karrikiri liburudendan egindako aurkezpenean. (H)ilbeltzako Aitziber Zapiainek eta Maitane Maritorenak egin zuten aurkezpena, elkarteko kideen babesean. Beraiekin batera Bira Produkzioakeko Beñat Iturriotz izan da aurkezpenean, beraiek izan baitira (H)ilbeltzako spota egin dutenak.
EGITARAUA
Ilbeltzak 20, astelehena
Nobela Beltzaren Asteari Horace McCoy idazlearen Hobe nuen etxean gelditu liburuaz solastatuz emanen diote hasiera. Horretarako, Fernando Rey itzultzailearen bisita izanen dute. Iruritako Gure Kaiola elkartean bilduko dira, 19:00etan.
Ilbeltzak 22, asteazkena
Asteazkenean, ilbeltzaren 22an, Mirande beltza solasaldia izanen dute Amaia Elizalderen eskutik. Anizko elkartean, 19:00etan dute hitzordua.
Ilbeltzak 24, ortziralea
Begoña del Tesoren eskutik Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuez solastatuko dira ortziralean, 19:00etan, Arizkunenean.
Ilbeltzak 25, larunbata
Larunbatean goiz eta arratsaldez bilduko dira. Elizondon izanen dute lehendabiziko geldialdia, 11:00etan. Jon Alonso, Maribi Elizalde eta Eneko Bidegainen eskutik, Mundua Iturendik pasatu zenekoaz solas eginen dute. Ondotik, 14:00etan Erratzuko elkartean bazkalduko dute. Txartelak erosi nahi dituztenek ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidera idatzi beharko dute. Bazkalondoan, 16:00etan, liburu aurkezpenen txanda izanen da. Alfontso Gartziandiak Itsu kolpeka eta Josu Barambonesek Lardaska lanak aurkeztuko dituzte. Azken hau II. (H)ilbeltza bekaren irabazlea da eta Patricia Highsmithen eleberria itzuli du. 18:00etan Susmagarrien Gaua izanen dute Erratzun.
Ilbeltzak 26, igandea
Aste beltza Idazleekin Solasean elkarteak iganderako antolaturiko bi hitzordurekin borobilduko dute. Goiz erdian, 11:00etan, Amaiurren itzuli beltza eginen dute eta Kontrabandisten eleak izanen dituzte solasgai. Arratsaldean, berriz, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean, Poesiaren kriminalak errezitaldiaz gozatuko dute. 19:00etan hasiko da emanaldia.
'Bereterretxeren kanthoria' erakusketa
Euskal Nobela Beltzaren Astearen harira, Begoña Durrutiren Bereterretxeren kanthoria erakusketa izabalik dago ilbeltzaren 13tik 26ra. Nahi duenak Arizkunenean, 17:00etatik 20:00etara, bisita dezake.
Webgunea
Honenbertzez akituko da Nobela Beltzaren Astea, baina (H)ilbeltza, ilbeltzako aste bat izateaz gain, webgune bat ere badela gogorarazi dute: www.ilbeltza.eus. Bertan liburu aipamen, elkarrizketa, zinema beltza... informazio interesgarri anitz aurkituko duzue, guztia euskaraz eta genero beltzaren kontu.
«(H)ilbeltzan berean izaten ditugun solasaldiak edo gonbidatuak webgunetik pasatzen dira maiz, elkarrizketaren bidez edo generoa aletuz, edo beltzometroari erantzunez. (H)ilbeltzarat etorri gabe sobera urrun ibili ez den jendea berdin. Ez da bakarrik beltza, ez da bakarrik literatura; hilabetetik hilabeterat osatzen dugun (H)ilbeltza bera da web orria. Plazer baduzu egiguzu bisita!», aipatu zuten aurkezpenean.
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.
Hilaren 24tik 30era bitartean egingo dute aurtengo (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea. Aurtengo programazioa aurkezteko spota argitaratu dute asteazken honetan.
Aurten ez dute nobela beltzaren asterik izan Baztanen, (H)ilbeltzaren antolatzaileek urtean zehar sakabanatu baitituzte jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022an berriz egingo dute astebeteko (H)ilbeltza jaialdia.
Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]
Erretiroa hartzeko prest da Amaia Ezpeldoi landaguneko detektibea, emakume baten desagerpena ikertzeko eskatu diote baina. Itxaro Bordarekin bildu gara Euri zitalari esker (Susa, 2021) eleberriaz hitz egiteko.
Idazle zornotzarrarekin (Durango, 1969) bildu gara Durangon. Ezohiko idazlea da. Industriako langilea da, metalgintzan ari da. Eleberri eta ipuin beltz andana idatzi ditu. Bere liburuen generoa nola, halaxe ditu eskuak: ilunkarak. Zorioneko familia (Elkar) ipuin liburua da bere... [+]
Baztango Udalak hirugarrenez jarri du martxan (H)ilbeltza beka, urtero euskal nobela beltzaren astea antolatzen duen izen bereko elkartearekin eta Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean. 6.000 euroko laguntza izango du bekaren irabazleak, asteazken honetan iragarri dutenez.
Bosgarren ediziora iritsi da (H)ilbeltza, Baztango euskal nobela beltzaren astea. Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo da aurten, asteazken honetan aurkeztu dute aurtengo egitaraua eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari den ekimenaren filosofian sakontzeko ere balio... [+]
Fikziozko liburu bati buruz solasean aritu ziren Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean otsailaren 6an, ordu eta hogei minutuz, tarteka tentsio handiz. Egoera bitxia eragin du UPNk, Lekarozko institutuko DBH4ko ikasleek irakurri duten eleberri bat jo-puntuan jarriz... [+]
(H)Ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Asteak aurtengo edizioa iragartzeko spot-a argitaratu du urteko bigarren egunean. Beltz kutsukoa da iragarkia eta, noski, krimen baten berri ematen digu.
Ernesto Prat Urzainik Telleria eta gero, zer? aurkeztu du maiatzaren 17an Elkar argitaletxearen eskutik, bere hirugarren eleberria.
Nobela beltzaren inguruan askotariko ekitaldiak antolatu ohi dituzte urtarrilarekin zazpi egunez, webgune ondo betea dute urte osoan, eta orain berriz, (H)Ilbeltza beka aurkeztu dute. Aste izatetik urte izatera bidean da Baztango (H)Ilbeltza.
Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak euskarazko literatura beltza sustatzeko beka jarri dute martxan. 6.000 euroko laguntza dago mahai gainean, zeina kutsu beltzeko euskal nobela-proiektu onenaren egileak poltsikoratuko duen. “Nik idatziko nuke, baina ez dakit zer... [+]
(H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak aurkeztu dute deialdia, eta lanak ekainaren 23ra arte bidal daitezke.