Etxebizitzen prezioaren iruzur erraldoiak jaioterritik (Donostiatik) bota baninduen ere, orain arte, beti, Gipuzkoan erroldatuta eta lan egin dut. Halere, oraindik arrotz dut EAE delako eremua. Pais Vasco; EAE; Comunidad Autonoma... horiek guztiak ez ditut atsegin.
Eroski-ren marka zuriko zenbait produktutan Elkargo horren maparekin batera Euskadi irakurtzean, Erkorekarekin gogoratzen naiz. Gure bi aitonen jaioterrira joaten naizean (Goizueta eta Morentin) atzerritarra ote naizen galdetzen diot nire buruari; Gure Esku Dago-ren azkeneko giza-katearen mapa ikustean, AHTren Y-ibilbide berria izango ote zen pentsatu nuen; Ezker Abertzalearen eledun ohi baten artikuluan vascos y navarros irakurri nuenean betaurrekoen beharra nuela pentsatu nuen.
Azkeneko hilabeteetan EAE izeneko eremu horretan indarrean dagoen estatus juridikoa aldatzeko negoziazioek ez naute motibatu. Eragile politikoen jarrera, ulertu, uler dezaket, baina herrikide askori gertatzen zaien moduan, ilusio gutxi pizten dit negoziazio horretatik atera daitekeenak.
Ilusioa, eraldaketa sakona eta lan-grina berpiztu ahal dituzten bestelako proposamenak jorratzea eskatzen dit nire gogoak. Hori dela eta, ez dut sakonki jarraitu negoziazio horietan eman diren eztabaidak. Izan ere, sakonki ezagutzeko ere zailatasunak izango nituzke, elite politikoen arteko solasaldia izaten ari baita.
Halako batean, berriz, eztabaideetako batean, jarrera harrigarri batek asaldatu ninduen: Podemosek balizko estatutu berri horretan onar zitekeen "euskal naziotasuna" ez luke ontzat emango.
Podemosek PNV-EAJ-k eta EH Bilduk ados lezaketen estatus juridiko berriak nekez asetuko lituzke ezkerreko independentiston nahiak, baina gai hori pertsonalki (milaka herrikide bezalaxe) ukitzen nauelako, bereziki haserretu naiz, talde moratuak diskriminatzen nau-gaituelako baieztatu da eta.
Jakina denez, naziotasun eskubidea NBE-ren 15. artikuluaren bidez babesten da. Inori ezin zaio naziotasuna ukatu edota naziotasun inposatu. Horretaz gain, Espainiako Estatuaren Konstituzioaren aurretiko eskubide onartua dugu euskal herritartasuna, garatu ez badute ere. Gauzak horrela, harrigarria bezain lotsagarria da Podemosek euskal naziotasuna ukatu izana.
Espainiako Estatuko bipartidismoa birrintzeko sortu omen zen Podemos alderdiak Katalunian erakutsi zuen nori zor dio leialtasuna; orain, Euskal Herriko mendebaldeko hiru herrialdetan ere erakutsi du espainiar supremazismoa onartzen duela. Hau da, Podemosek ez du inolako arazorik espainiar naziotasuna onartzeko. Gehiago esango nuke, ez du arazorik espainiar naziotasuna eta subdito izaera derrigorrez inposatzeko; aitzitik, euskal naziotasuna ez luke arautuko.
Arestian nioen gai honek pertsonalki ukitzen nauela. Batetik nire burua ezkerreko ekintzaile gisa kokatzen dudalako eta ezkerreko alderdi batengandik elkartasuna espero nuelako; baina batik bat, 2.000 urtean beste 200 lagunekin batera espainiar naziotasunari uko egin niolako euskal naziotasuna aldarrikatzen (beste lagun batzuek frantsesari uko egin zioten, noski). Ekintza hark espetxera eraman ninduen eta garai hartako Espainiako Estatuko ezkerreko taldeek ez zuten ezer egin eta ikusten dudanez, etorkizunean jarrera aldaketarik ez da antzematen.
2.000 urtez gerotiz ez dut DNI-rik; pasaportea ere zaharkitu zait, nire hitza eusteko asmotan nabil, nirea ez den naziotasuna onartzeko asmorik ez dut. Gure giza eskubidea da, horren aurrean zer proposatzen du Podemosek? Diskriminazioa, menpetasuna, bigarren mailako herritarra izatea?
Katalunian bezala; Euskal Herrian ere Podemosek bere mugak non dauden erakutsi du. Espainiako Estatuko beste alderdi politiko bat besterik ez da, jakobinismotik askatzeko gaitasuna ez duen eskaintza politikoa. Podemos-"Euskadi"-k jarrera hori hartzean, marra jakin batzuk zeharkatzeko asmorik ez duela erakutsi du eta datu hori letra gorriz idatzi behar dugu balizko ibilbide-orri guztietan.
Euskal naziotasuna izateko eskubidea giza-eskubide den neurrian gehiengo/gutxiengo dinamika guztietatik at dagoen aldarrikapen demokratikoa da, eta nire ustez euskal prozesu askatzaile, eraldatzaile baten ardatzetako bat, herritar guztiok subjetu politiko aktibo bilakatzen gaituen ahalduntze metodoa baita, eta Espainiako zein Frantziako estatuekin haustura egiteko baimena ematen digun eskubideak.
* Patxi Azparren, Lizargorri taldeko kidea da
IRITZIA | Euskal Naziotasuna: Podemos eta bestelakoak Lizargorri taldeko kide Patxi Azparrenen artikuluahttps://t.co/JoEX73O4Jz pic.twitter.com/icOcamSqLd
— ARGIA (@argia) 2018(e)ko abuztuaren 9(a)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]
Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Urte berria hastearekin batera, bizitza aldatuko diguten erabakiak hartzeko ohitura bada. Listak egiten ditugu hiru puntutan: bat, kirola gehiago praktika; bi, lagun zaharrak maizago ikusi; hiru, Islandiara itzuli, errealki eta metaforikoki. Xedeak beti xede geratzen direla... [+]
Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.
Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Hiru korapilotan mordoilotzen digute euskaldunon elkarbizitza, eta urte luzez, pazientzia handiz eta erabakitasun irmoz ekin arren, loturok askatu ezinean gabiltza. Hiru bederen badira uneko korapiloak: presoak, euskara, etorkinak.
Urte berriarekin elkartu ohi gara milaka... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]