Eusko monetaren "% 3ko emaitza" baliabideari esker, orotara 61.281 eusko emanak izan dira 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten.
Joan den larunabtean, berrogei bat elkartek parte hartu zuten Eusko Elkarteen Egunean, Biarritzeko Surfrider Foundation-en egoitzan. Urteroko hitzordu hau elkarte-mundua garatzen laguntzeko antolatzen da, eta, orduan, mami baliosa eskaintzen zaie tokiko monetaren kide diren ala ez diren elkarteei. Berez, elkarteen finantzamenduari eskaini hitzordua da, baina aurten kanpoko hizlariekin aberastu da. Hala, Mezenasgo agentziako Patxi Belly eta Seeds aholkularitza kabineteko Camille Barreau, hurrenez hurren, finantzabide pribatu eta publikoez mintzatu ziren.
Euskal Monetako Régis Enerizek, bestalde, Eusko monetaren %3ko emaitzaren baliabidea aurkeztu zuen, eta erakutsi zuen tokiko monetaren erabilerak lurraldeko elkarteei arras konkretuki laguntzen diela. Izan ere, 2013az geroztik, 250.000 eusko eman zaizkie hainbat arlotan –ingurumena, hezkuntza, elkartasuna, euskara, kirola, kultura eta abar– lanean ari diren 70 elkarteri.
Emaitza honen hartzaileak beren txeke sinbolikoa berreskuratzera jin ziren. Hartzaileen artean, besteak beste, aipa daiteke Angeluko Kimua ikastola. Honek, bigarren urtez jarraian, bere emaitzaren zenbatekoa bikoiztu du: 417 eusko 2020an, 1.021 2021ean eta 2.126 aurten!
"Duela bi urte, Ikastolaren baitan, Eusko batzordea berpiztu genuen. Konturatu ginen jende guztiak Euskoa ezagutzen zuela eta bere baloreekin bat egiten zuela, baina pedagogia apur bat eta aurrera pausoa emateko aukera falta zela. Beraz sinpleki, gogo eta motibazioarekin, informazio mahaiak antolatu genituen ikasleen gurasoentzat, kurtsoak eta gero edo gure ekitaldietan. Horri esker, kotizazioen ordainketa moneta lokalean egitea ahalbidetu dugu, eta gure hornitzaileak aldatu ditugu gure euskoak berrerabiltzeko: material pedagogikoa, hornidurak, askariak, ogia, fruitu eta barazkiak, eta abar. %3ko sistemari esker, gure ikasleen ikasteko baldintzak hobetzea lortu dugu, eta urtez urte hobetzen ikustea bikaina da, onuragarria baita gure Ikastolarentzat, euskararen normalizazioarentzat eta Euskal Herriko ekonomiarentzat!", Laura Urtasun Akerreta, Kimua ikastolako Eusko arduraduna
Bizi! elkartea ere present zen. Larrialdi ekologikoaren eta justizia sozialaren alde egiten duen elkarteak, aurten, 4.250 eusko bildu ditu, hots, hartzaileen artean emaitzarik handiena. Halere, tokiko moneta dirulaguntza soila baino askoz gehiago da, Bizi! elkartearen ustez, Jéremie Bude diruzainak azaltzen duenez: “Harriturik gaude emaitzaren zenbatekoaz. Iaz baino 1.000 eusko gehiago bildu ditugu! Eskerrak ematen dizkiegu gure babesleei, tokiko moneta erabiliz gertakariak eta komunikazio-ekintzak finantzatzeko ahala ematen baitigute. Baina, hori baino gehiago, arras kontent gara ekonomia birkokatzeko, inpaktu ekologikoa murrizteko eta Bizik daraman lurralde burujabe baten aldeko proiektua den Euskoren garapenaz.”
Nola funtzionatzen du %3ko emaitzak?
Tokiko monetaren kide bakoitzak babestu nahi duen elkarte bat hauta dezake, eta elkarte batek 30 babesle dituelarik, Euskoren % 3ko emaitzaren baliabidean sartzen da. Ondorioz, Euskok (eta ez kideak) elkarteari emaitza bat egiten dio, urtero. Emaitza hau elkartearen babesle guziek euskotan aldatu euroen % 3ren heinekoa da. Beraz, 100 € aldatzen dituen erabiltzaile batek 100 eusko jasotzen ditu, eta, gainera, Euskok 3 euro (euskotan, bistan da!) ematen dizkio erabiltzaileak babesten duen elkarteari. |
“Elkartasuna da Euskal Herriko tokiko monetaren balio nagusietarik bat, eta %3ko emaitza da horren adibide zehatza. Bavariako Chiemgauer tokiko monetak inspiraturiko sistema honen abantaila da denentzat onuragarria dela. Elkarteendako finantzamendu osagarri bat da, eta jendea akuilatzen du Euskoa erabiltzera. Hala, elkarte bat hautatu eta babestuz gero, lurraldearen interes orokorraren alde ere egiten da”, dio Xebax Christy Euskal Moneta elkarteko lehendakariak.
Gaur egun, kasik 3,5 milioi eusko dabiltza eskuz esku, 4.000 partikular eta 1.300 profesional artean. ?Europako tokiko monetarik handienak garatzen segitzen du, eta emaitza-errekor berri horrekin, erakusten du erabili nahi den moneta hautatzea elkartasun-ekintza arras konkretua dela!
Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]
Biarritzen egin dute larunbatean Eusko Elkarteen Eguna. Guztira 69.672 euro banatu dituzte tokiko moneta babesten duten elkarteen artean. AEK izan da iaztik gehien hazi den elkartea, 2.531 eusko jasota.
Apirilaren 15ean, larunbatean, Ezpeletan, tokiko monetaren besta herrikoi handia iragan zen: Eusko Eguna. Hiru urtez falta izan ondoan, azkenean, Eusko Eguna berriz antolatu ahal izan genuen. Gainera, aurten, Euskoaren hamargarren urtebetetzea ospatzen ari gara! Horregatik, egun... [+]
Europako tokiko monetarik handiena bilakatu da Euskoa 10 urtetako ibilbidean. "Elkartasuna sustatu eta lurraldea pentsatzeko boterea berreskuratzeko" tresna izatea da Euskal Monetaren asmoa.
Larunbat honetan iraganen da Miarritzeko Surfrider fundazioan Eusko ekimenak antolatzen duen Elkarteen eguna. Lekuko moneta bat plantan ezartzearen parte bat elkarteei bideratzen die sistemak eta aurten ere, diruaren birbanaketa solidario horri esker, elkarte batzuk sarituak... [+]
Lekuko moneta erabiltzen hastearen alde aho batez bozkatu dute apirilaren 1ean kontseilariek. Lapurdiko hiri horretako 67 elkartek dute Euskoa onartzen eta herriko etxea sarean sartu izana esanguratsua da.
Euskoren “%3ko emaitza” baliabideari esker, 2021ean 50.540 euro eman zaizkie hainbat arlotan –ekologia, kirola, elkartasuna, euskara eta abar– lanean ari diren 61 elkarte hartzaileri. Urriaren 2an Biarritzen bildu ziren elkarteak txekea eskuratzeko eta... [+]
Hautetsiek lansariaren zati bat euskoz jasoko duten lehen herria izango da Uztaritze.
Urriaren 10ean ospatu dute Eusko Elkarteen Eguna Donapaleun. Karia horretara, 38.500 eusko baino gehiago banatu dizkiete 55 elkarte ezberdinei.
Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak eta Euskal Moneta elkarteak “Bakantzak euskoz” egitasmoa jarri dute martxan, helburu batekin: oporrak eusko moneta erabiliz igaro ahal izatea.
Euskal Moneta elkarteak Euskopay aurkeztu zuen larunbatean, mugikorrarekin euskoz ordaintzeko aplikazioa. Astelehenean Ipar Euskal Herrian turismo jasangarria sustatzeko kanpaina eman du ezagutzera.
Euskoa Europako lehen tokiko moneta da, milioi bat baino gehiago eusko zirkulazioan direlarik, 2013an abiatu zenetik izandako dinamikari esker. Orain hozka batez gora egitea da xedea, Euskoz ordaintzearen ekintza norma bilakaraziz, zeren, euskoz hobe!
Eusko Eguna ospatu zen iragan igandean Lapurdiko hiriburuan. Antolatzaileen erranetan, eguna euritsua izan arren, mila lagun baino gehiago hurbildu ziren Baionako Elkarteen etxera.
Kripto-txanponak asko ugaritu dira azken urteetan, baina fama txarra hartu dute espekulazioarengatik, burbuila ekonomikoak sortzeagatik eta prezioen gorabehera handiengatik, besteak beste. Baina kripto-moneta guztiak al daude kondenatuta betiko diruarekin jada ezagunak ziren... [+]