Maiatzaren 12an hasi eta 15era arte iraunen du jaialdiaren hirugarren edizioak, Galdakaon. Antzerkia, bertsolaritza, literatura, kultur-sorkuntzen azoka zein kontzertuek osatuko dute egitaraua, euskal kultura jarri dute lehen lerroan. Irizarren izarrak obraren bidez, Juan Karlos Irizarri eginen diote omenaldia igandean.
Goiz honetan abiatu da igandera arte iraunen duen Sormene jaialdiaren hirugarren edizioa Galdakaon. Euskal kulturak hartuko du Kurtzeko plaza, eta antzerkia, bertsoak, kontzertuak zein azoka, izanen da zer egina ondoko egunetan. Demagun, bertso-saio literarioa osatuko dute Julio Soto eta Alaia Martin bertsolariek gaur, Oier Guillan idazleak jarritako gaiei segi.
Euskarazko kulturgintzaren transmisioa ardatz, aitzineko edizioetako abiapuntu eta helburu bertsuekin abiatu dute udaberri honetako programazioa.
#Mauriziakezdauinorhil ikuskizuna plazaratuko dute bihar 21:00etan Ines Osinagak, Lorea Argaratek eta Olatz Salvadorrek. Feministaldiaren baitan plazaratu zuten ikusgarria iazko azaroan:
AUPA MAURIZIA!!!#sismika #feministaldia21 #mauriziakezdauinorhil @OlatzSalvador @loreaargarate #inesosinaga pic.twitter.com/6UX65nv8ZM
— Feministaldia (@Feministaldia) November 19, 2021
Igandean 13:30ean Kurtzeko plazan, Juan Karlos Irizar musikari eta konpositore zenari omenaldia eginen diote. Kontzertu horretan izanen dira Da Capo musika banda, Ad Libitum txistu banda eta Maximo Moreno musika eskolako abesbatza.
Iazko apirilean zendu zen Galdakaorekin harreman estua zuen artista oñatiarra. Besteak beste, hark sortua da 1937ko bonbardaketa gogoratzeko konposatutako Galdakaoko oroimen historikoa obra multzoa. Herriko musika bandaren zuzendaria ere izan zen hogei urtez.
Antolatzaileek gaurdanik zehaztu dute udazkenean ere hartuko dutela herriko plaza. Zehazkiago azaroaren 10etik 13ra, beti ere euskal kulturaren transmisioaren alde eragiteko helburuari segi.
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024
Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]