Euskal kultura eta euskara hedatzeko leku berri bat ireki dute Baionan

  • Azken hiru urteetan aritu dira Biltxoko elkarteko kideak lokal bila Lapurdiko hiriburuan. Azkenean, aurkitu dute eta besteak beste, euskarazko eskaintza kultura garatzea dute helburu.


2021eko abuztuaren 26an - 10:11
Azken eguneraketa: 12:28
Biltxoko gunearen estreinaldia (Argazkia: Biltxoko)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskaraz eta euskara helburu gisa jarririk dabiltzan leku guti daude Baionan, urtez urte hainbat gune desagertu direlako. Hala eta guztiz ere, berri batzuk sortzen dira artetan eta hauen artean dugu Biltxoko elkarteak uztailaren 14an estreinatu zuen lokal berria. "Euskal kultura eta euskara hedatzeko ireki dugu Biltxoko gunea" azaldu dio Ibai Agirrebarrenak Euskal Irratiak komunikabideari.

Baiona Handian, Agustindarren karrikan dagoen lokal bat eskuratu dute 120 herritarren artean bideratu kidetza sistema bati esker –itxarote zerrenda ere dute, elkartearen parte izan nahi lukeen jende berriarentzat–. Zehazten dutenez, belaunaldien arteko trukaketa interesgarria ere da elkartea, 20 urtetik 70 urtera arteko jendea batzen duelako.

"IV. mendeko pareten artean gara eta hori interesgarria zaigu euskara eta historiaren arteko lotura egiteko", Pantxika Urruty elkarteko lehendakariaren hitzetan.

Gune pribatua baita irekia ere

Nahi izanez gero, kideak hitzordu pribatu ala gastronomiko bat antolatu dezake bertan. Baina horrez gain, ekitaldi irekiak eta kulturalak eskainiko ditu elkarteak. Irailetik aitzina plazaratuko dute agenda kulturala. Larunbata merkatu eguna izanki Baionan, astero 10:30etik aitzina irekiriko dute, herritarrak euskaraz bideraturiko topagune berri bat ukateko gisan.

Horra hemen estreinaldiko bideo bat:

 

Biltxoko

Lehen urratsak hasi ditu Baionako Biltxoko elkarteak. Atal gastronomikoa agorrilean abiatu zen, eta kultur arloko lehen ekitaldiak irailean hasiko dira. 4-tik goiti, larunbat goizetan, merkatu eguna Baionan, euskara praktikatzeko aukera izanen dugu Biltxokon. 10.30etatik goiti, Augustins karrikako 9 zenbakian. Zatozte Biltxoko Elkartea s'est mis en route. Si le volet gastronomique a démarré en août, les activités culturelles prendront forme à partir de septembre. Dès le samedi 4, Biltxoko offrira tous les samedis matins 10h30, jour de marché à Baiona, la possibilité de pratiquer l'Euskara dans son local, 9, rue des Augustins. Venez nombreux

Posted by Biltxoko Elkartea on Monday, August 23, 2021

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


Erramun Baxok hizkuntzalaria eta ohorezko euskaltzaina zendu da

Euskararen egoera soziolinguistikoa aztertu, eta Kultur Erakundeko lehendakaria eta Eusko Batasuna alderdiko kide izan zen. Astelehenean zendu zen 96 urterekin.


Amurrioko Udalak dirulaguntza kendu dio Aiaraldea Komunikabideari

Aiara eskualdeko euskarazko komunikabide bakarra da Aiaraldea, eta Amurrioko Udalarekin 2012. urtetik izenpetua eta indarrean zuten euskara sustatzeko hitzarmena "alde bakarrez" eta "inolako jakinarazpenik eman gabe" eten du udalak. Erabakia "oso... [+]


Hizkuntza politika “sendoak” eskatu dizkie euskalgintzak instituzioei

Baionan egin dute agerraldia euskalgintzako 25 bat eragilek maiatzaren 15 honetan. Erakunde publikoen interpelazioaz gain, datorren urteko maiatzaren 15etik 25era iraganen den Euskaraldiaren berri emateko unea ere izan da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


2024-05-09 | Hala Bedi
Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu dute

Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.


Milaka lagun batuko dira Nafarroaren Egunaren kari Baigorrin igandean

Egitarau aberatsa muntatu du beste behin Basaizea elkarteak: bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, txarangak, herri bazkaria, merkatua eta kontzertuak. "Folklorismotik haratago", euskararen zilegitasuna aldarrikatuko dute Baigorritik apirilaren 28an.


Oskar Zapata (Topagunea)
“Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu”

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Eguneraketa berriak daude