HUN-HerriUni eta Andoni Esparza Gallastegi Gizartegintza Elkarteak egun osoko jardunaldia egingo dute Gernikako Astran, martxoaren 5ean. Euskal Herrian ezagunena den Arrasateko kooperatibagintzari Arizmendiarretak ekin zion garai berean, Elorrion Andoni Esparzak garatu zuen kooperatibagintza eredua aztertuko dute jardunaldi hauetan, eta bi ereduen artean egon ziren ezberdintasunak ere bai. Besteak beste, “euskal eragile sozio-ekonomiko eta kulturalen arteko elkarlana bultzatu” nahi du elkarteak jardunaldi hauen bidez.
Andoni Esparza Gallastegi elkarteak azaldu duenez, jardunaldi hauen bidez Euskal Herriko lehenetariko kooperatiben sortzailearen figura eta berak sustatutako kooperatibagintza eredua ezagutzera eman nahi dute. "Historiaren irakurketa kritikoa" bultzatu nahi dute, "diskurtso ofizialetik kanpoko kooperatibagintza ezagutarazi eta berraktibatuz".
Andoni Esparza Gallastegi 1932an jaio zen Elorrion jaio eta 2012an hil zen Iruñean zendu zen. Bere izena daraman elkarteak azaldu duenez, “enpresari familia batean hezia, bizitza osoan zehar enpresa-proiektu ugari sustatu eta lagundu zituen kooperatibismoaren baloreak ardatz hartuta”. Euskal Herrian sortutako bigarren kooperatiba jarri zuen martxan Esparzak: Abadiñoko galdategia izan zen sortzen lehena, eta Elorrion nekazaritzarako makineria ekoizten zuen Funcor kooperatiba bigarrena. Geroago, Martzillan Euskaldunak abeltzaintza ustiapen kooperatiba abiarazi zuen Esparzak. Horrez gain, “Caja Laboralaren sorreraren ideologoa” izan zela nabarmendu du elkarteak.
Euskal Herriko kooperatibagintzaren historian Esparza erreferente nagusietako bat dela dio elkarteak: “1955etik aurrera, Euskal Herrian hainbat proiektu kooperatibista abian jarri ziren, sistema kapitalistaren benetako alternatiba izatea lortu eta euskal nazioaren sorkuntza bultzatuaz. Ehunka lanpostu duin sortu zituzten, soldata justu eta laneko hartu-eman demokratikoekin. Giro horretan sortu zen Elorrion Funcor kooperatiba. Funcor, atzerrira teknologia esportatu zuen estatu espainiarreko lehenengo enpresa izan zen”.
Elkartearen hitzetan, “Euskal Herriko lehenengo doako Ikastolak sortu zituzten eta ondoren ikasketak egiten laguntzeko bekak eman. Garai hartan Suedian zuten moduko gizarte laguntza autogestionatu sistema osatu zuten”. Jorge Oteizarekin harreman estua zuten: Haur Unibertsitatea jarri zuten bertan martxan, eta “Euskal Kulturaren Berreraikuntzan” ahalegindu ziren, bestean beste, Ama Lur euskal filmarentzako sostengu ekonomikoa lortuz.
“Andoni Esparzak euskaldun askok amesten dugun Euskal Herria eraikitzen parte hartu zuen” oroitu du elkarteak. Horrek bere ordaina ekarri ziola azaldu du: “Garai hartako erregimen frankista (beste batzuen laguntzarekin), Esparza eta bere inguruko mugimenduak zapuzten eta zapaltzen saiatu ziren eta hein handi batetan baita lortu ere, Andonik kartzela ezagutu beharra izan baitzuen. Denborarekin bere errugabetasuna agerian geratu zen, epaileak ez baitzuen inongo deliturik ikusi bere ekintzetan, baina jada kaltea egina zegoen…”.
Miel Anjel Elustondok ARGIAn egin zion elkarrizketan kontatzen ditu hauek guztiak eta gehiago ere: "Abertzale larregi dago hemen!".
Martxoak 5, larunbata Gernikako Astran
JASO
10:00 "Andoni Esparza -José María Arizmendiarrieta, bi kooperatiba eredu kontrajarri"
Jabier Lertxundi, Andoni Esparza elkartea
10:30 La otra experiencia liburua, Julia Itoiz, historialaria
11:00 "MCC (Mondragon Corporación Cooperativa)” Nekane Jurado ekonomialaria.
11:30 Komunikazio laburrak
HAUSNARTU
12:00 Talde dinamika
12:30 Galdera-ekarpenak, ezda/baida
SORTU
13:30 Hitz(b)ORObila Ekintza proposamenak
14:30 Bazkaria (10€)
16:00 Ekintza proposamenak abiatzeko lanketa
17:30 Amaiera
Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.
Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.
Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]
Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]
80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.
Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]
Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.
Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]
Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]
Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]
Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]
Andaluziako Marinaleda herrian dagoen Los Humosos lursaila saldu nahi du Andaluziako Juntak. Duela hamarkada batzuk lur horiek okupatu zituztenetik kooperatiba baten bidez landu dituzte hango jornalariek, baina 2021an desalojatzeko agindua jaso zuten eta horri jarritako... [+]