Ez ditu edozein proiektuk 100 urte betetzen. Are gutxiago euskara hutsez funtzionatzen duen komunikabide independente batek, bi estatuk haien legeen arabera menpean daukaten herri honetan.
Koldo Izagirrek Autopsiarako frogak liburuan zioen moduan, “herri izatearen froga eta kontzientzia ematen ditu euskarak”. Zazpi lurraldeko Euskal Herria da ARGIAren lurra, eta proiektu honen funtzio soziala euskararen geografia osoko eta diasporako herritarrei elkarren berri eman eta irakurgai komunekin elkar konektatzea da.
1919an Zeruko Argiaren lehen zenbakia Iruñean argitaratu zutenetik, orriotan geratu dira kontatuta Euskal Herriko garai ilunak bezala, herritarren lorpen itxaropentsuak. 80.000 artikulu eta 40.000 argazki baino gehiagok osatzen duten artxiboa datorren urtean digitalizatu eta euskararen egunean Argia.eus-en jarriz ospatu nahi dugu. Gure herriaren oroimen historikoa denok eskuragarriago izan dezagun. ARGIA herri proiektua izaki, ondare hori, nola ez, lizentzia libreekin edonork erabiltzeko moduan zabalduko dugu.
ARGIAk ongi daki nondik egiten duen kazetaritza. Geroz eta agerikoagoa da sistema kapitalistak jendearen gehiengoari bizkarra ematen diola, zibilizazio krisi larria gainean daukagula ikusten da. Etxera etorrita, pragmatismoaren izenean batzuetan, zubigintzaren izenean bestetan, eskuina eremuak irabazten ari zaio ezkerrari. Instituzioen mugak inoiz baino agerikoago geratu diren garaiotan, txikitik, lokaletik, eguneroko konpromisoetatik ari diren eragileei arreta handiagoa eskaintzea funtsezkoa da.
Objektibotasun faltsutik ihes eginez, zintzotasunez, elkarren zapalkuntzan oinarrituko ez den Euskal Herri aske baten alde, kalitatezko informazioa eskaintzen saiatzen gara. Komunikazio kabineteetan aurrez fabrikatutako albisteetatik ihes; banku, multinazional edo alderdien kontroletik at; informazio kritikoa egitea betebeharra da guretzat. Belaunaldiz belaunaldi, milaka lagunen topagune den hedabide independente bat merezi dugu, unean uneko indar harremanetatik kanpoko analisia plazaratu eta agenda mediatiko ofizialetik kanpo uzten dituzten informazioak argitaratzeko. Daukagun informazioaren arabera hartzen ditugu erabakiak. Kazetaritza independenterik gabe ez dago demokraziarik.
Argiaren historian inoiz baino etxe gehiagotara heldu den aldizkaria da eskuetan daukazuna, zenbaki honetan egin dugun ahalegin bereziari esker. Ale bana bidali dizuegu milaka eta milaka laguni, batzuk zaharragoak besteak gazteagoak, harpidetzarekin noizbait proiektu honi bidea egiten lagundu diozuelako. Izan tarte batez ala bizitza osoan, den-denen ekarpenei esker iritsi da ARGIA mendea betetzera.
Beren ondasun pertsonalak arriskatuz, proiektu hau kaputxinoen eskuetatik langileentzat eskuratu zutenei esker, kontziente gara Argian lan egitea gaur egun gure buruaren jabe izatea dela. Geuk erabaki bezala antolatzea. Egoki ikusten duguna idaztea, pasioz bizi ditugun gaiak jarraitzea, azken batean, geure begirada propiotik, munduan gertatzen denaren berri euskal komunitateari ematea.
Hala ere, badakigu biziraupena ez dugula bermatuta. Horren lekuko ehun urte hauetako debeku zerrenda luzea, zentsura, tortura, isunak eta beste hedabide askorekin alderatuta, babes instituzional ahula. Egunero lantokira sartutakoan bete beharreko lehen helburua beste urtebete irautea dela badakigu. Horregatik asmatzen ditugu kazetaritzatik kanpo ere bestelako proiektuak, bidelagun zoragarriekin. Elkarlanaren pozak bizi gaitu.
Hedabide independente honen komunitateko parte izan nahi baduzu, lantalde hau indartzen lagundu eta kazetaritza independenteaz gozatu nahi baduzu, esan beharrik ez dago, ateak zabalik dauzkazu. Munduan bakana den harpidetza eredua dugu indarrean, herritar ororen informatzeko eskubidea aldarrikatzeaz gain, posible egiteko asmoz sortu genuena. Egoera ekonomikoa ez dadin inorentzat oztopo izan. Dena salgai jarri duten garaiotan, informazioa ez dezaten pribilegio bihurtu. Horregatik ARGIAren alde ahal duzun eta egoki ikusten duzun diru ekarpena egin dezakezu, eta bueltan nahi duzuna jaso: astekaria astero, bi astean behin, hilero, internetez jarraitu eta paperean ez hartu... Elkartasuna ardatz hartuta, komunitateak elkar eusten du hemen. Alde horretatik, lanean ilusioz jarraitzeko erregaia da azken urteetan ehunka eta ehunka bidelagun berri gurera nola batzen ari diren ikustea eta sentitzea. Noiz eta paperaren krisiaren erdian, noiz eta hedabide askoren sinesgarritasuna aspaldi ez bezala ezbaian dagoenean. Mendeurrena proiektu hau sendotzeko baliatu nahi dugu. Lagun gehiagorengana heltzeko. Eragiten jarraitzeko.
Ez ditu edozein proiektuk 100 urte betetzen, eta ARGIA da horietako bat. Seinale badela euskarazko kazetaritza independentearen beharra. Mundua dantzan ikusi nahi dugunontzat, bada ospatzeko motibo.
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
2022ko ekainaren 7an, Directa-k serie luze bateko lehen polizia infiltratuaren kasua argitaratu zuen. Martxoaren 5ean, Belen Hammad fikziozko izena erreta geratu zen, polizia-argotean dioten bezala. Jada hamar dira Directa, El Salto eta El Diario-k azken hiru urteetan argitara... [+]
USAIDen inguruko txolopotearen ondoren, espero beharrekoa zen. Baina, hala ere, urte askotan haien jarraitzaileak izan garenok, samin-puntu batekin hartu dugu albistea. Martxoaren 15ean, Trump administrazioak, kolpetik, erabat itxi baitu United States Agency for Global Media... [+]
Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.