Euskal Hezkuntzaren liburu zurirantz

  • Euskal Herriaren jendarte eta lurralde kohesioa helburu.


2023ko azaroaren 23an - 10:07

Euskal Herriaren erronkei eta kohesio beharrari aurre egiteko asmoz eta jakitez aritu da Eusko Ikaskuntza sortu zenetik. Ehun urte geroago, 2018ko Mendeurreneko Kongresuan berretsi zen konpromisoa, orduan plazaratutako Oñatiko Adierazpenean eta Euskal Lurraldeen Liburu Zurian. Ordutik hona igarotako lau urteetan, aldaketa giro biziagoan murgilduta gaude. Iraultza teknologikoa, trantsizio eko-soziala eta energetikoa, munduaren berrantolatze geoestrategikoa, migrazio fluxuak, balio aldaketak… Abagune nahasi honetan, etorkizunean irauteko hausnarketa zabala eta sakona egin behar du gure herriak.

Euskal lurraldeen eta jendartearen kohesio integrala areagotzeko lanean ari da Eusko Ikaskuntza. Batetik, arloka, euskal lurraldeen berezitasunak aintzat hartzen dituen herri-gogoetak eginez, aldi berean gure herriaren osotasuna erdigunean jarriz. Bestetik, erakundeak, eragileak, adituak eta herritarrak hausnarketara eta auzolanera deituz. Horretarako, oraingoan ere, bere balio erantsia eskainiko du Eusko Ikaskuntzak: euskal lurralde guztietan errotutako erakundea da eta Euskal Herri osoan eta osorako herri-hausnarketarako guneak sortzeko legitimitatea aitortzen zaio. Izan ere, hainbat eragilek eta egitura instituzionalek dituzten eremu mugatuak gainditzeko aukera du Eusko Ikaskuntzak, eta bere norabidea marrazteko autonomiari eutsiz, elkarlana sustatzeko borondatea adierazi du behin eta berriro. Lau urte hauetan burututako lanketaren emaitzak, etorkizunari begirako proposamenak eta jositako konpromisoak, euskal jendarteari luzatutako hurrengo deian plazaratuko dira, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan, 2024ko urrian ospatuko dena.

Ziurgabetasun garaian “egokitzapena” bilakatu da mantra berria. Marina Garcés filosofoa gogoratuz: malgutasuna eta plastikotasuna ez dira gauza bera. Etorkizunarekiko jarrera desberdinak daude bi kontzeptu horietan: erabaki ezin dugun etorkizunak ekarriko digun horri egokitu, plastikotasunaren izenean nortasuna galduz behar bada, ala neurri batean gure esku dagoen etorkizuna malgutasunez marraztu, garena eta duguna bidean galdu gabe. “Plastikoa” ez den malgutasuna garatzeko hezkuntza da gakoa. Hezkuntzan kokatzen da jendartean dauden ikuskeren arteko solasa, eztabaida eta gatazka: nork nori zer nola irakatsi eta ikasi. Horien ingurumarian biltzen dira ideologia, kultura, hizkuntzak eta eredu sozioekonomiko desberdinak. Biharko jendartea hezkuntzaren plazan datza. Hori dugu, aipatutako lanketa integrala burututa, Eusko Ikaskuntza garatzen ari den arlotariko bat.

Euskal Hezkuntzaren Liburu Zuria idazten ari gara elkarrekin eta elkarlanean. Hezkuntzak epe luzera beharko lukeen marko partekatua jasoko duena

Euskal Hezkuntzaren Liburu Zuria idazten ari gara elkarrekin eta elkarlanean. Hezkuntzak epe luzera beharko lukeen marko partekatua jasoko duena. Herri-gogoeta zabal hau burutzeko, konpromiso kolektiboa indartzea funtsezkoa da guretzat. Horretarako, parte-hartzean oinarritutako prozesua dugu martxan. Diskurtso desberdinak bilduko ditugu, eta identifikatuko ditugun adostasun zabalak hartuko ditugu proposamenak luzatzeko printzipio gidari gisa. Ez du Eusko Ikaskuntzak gaiaren monopolioa. Euskal hezkuntza komunitateak, alderdi, sindikatu eta gizarte eragileak diagnostiko, hausnarketa eta proposamen anitz plazaratu du azkenaldian. Eusko Ikaskuntzak herri-hausnarketa horietan landutakoak solasean jarri nahi ditu, proposamen partekatuetara hel gaitezen.

Hezkuntzarekin lotutako zeharkako gai komunak ditugu euskal lurralde guztietan, horien inguruko gogoeta bultzatzea da gure bide-orri nagusia. Euskal Herria osatzen duten herrialdeak bilduko dituen balizko “hezkuntza sistema-eremu” baten oinarriak irudikatzeko bideak eskainiko ditu. Hezkuntzaren kohesioak ekarriko du euskal lurralde eta jendartearen trinkotzea. Hezkuntza arloan proposamen eraldatzaileak eta berauek gauzatzeko baldintzak sor daitezen azterketa sakon eta partekatua egitea ezinbestekoa den moduan, egitura instituzionalak aintzat hartzea eta sendotzea beharrezkoa da. Izan ere, proposamen egingarriak luzatu nahi ditugu, politika publikoetara eta gizartetik gizartera helduko diren proposamen eraginkorrak.

2021eko irailean bildutako “100 zubigileen” foroarekin eman genion hasiera ibilbideari. Bidean jasotako azpimarrak gidari gisa hartuta, jauzi kualitatiboa eman nahi dugu hasi berri dugun fasean. Euskal-hezkuntzagintzari ezagutzaren sistematizazioa eta zorroztasun metodologikoa gehitu nahi dizkiogu aurrekaririk ez duen Euskal Herri mailako ariketa kolektibo honi. Eta kohesioa praktikan eraikitzen delako, hezkuntza-etapa bakoitzeko praktikara jaitsiko gara ekimen kohesionatzaileak lantzeko eta sistematizatzeko. Batetik, euskara eta euskal kultura ardatz izan nahi dituen sistema baten ikuspegitik eta lurraldetasunaren zatiketa gaindituta, berariazko etapen eztabaida ardaztuak egingo ditugu (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza; Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa; Lanbide Heziketa; Unibertsitatea-Goi Maila) eta bestetik, etapa guztiek osatzen duten ekosistema trinkotzeko ezinbestekoak diren egiturazko zehar-lerroen definizio partekatua garatuko dugu.

Hezkuntza-etapetako lau talde iraunkor osatu ditugu, lurralde guztietako aditu-arituak eta eragile anitz elkartuta. Proposamen kohesionatzaileak lantzeko ardatzak jaso ditugu eta prest gaude hurrengo bultzadari ekiteko. Hezkuntza komunitatetik harago, gaiarekiko kezka partekatzen duten aditu-aritu, eragile, erakunde eta herritarren ekarpenak biltzeko asmoa dugu. Esan bezala, ekarpen eta proposamen horien haritik jositako (eta josi beharreko) konpromisoak 2024ko urriko Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuan plazaratuko ditugu. Elkartzen gaituena lelopean, Kongresuak Euskal Herriko kohesiorako proposamenak eta itun berrietarako bideak eskainiko ditu. Gaurtik ordura arteko bidean sortuko direnak partekatzen joango gara; edukiak kontrastatuz, indarrak metatuz.

Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza taldea: Beatriz Akizu, Nekane Altzelai, Jose Manuel Bujanda, Idoia Fernandez, Hur Gorostiaga, Maialen Idoate-Pery, Maite Larrañaga, Alba Madinabeitia, Nora Salbotx, Gemma Zabaleta, Mario Zubiaga

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-30 | Patxi Aznar
Hilketak, arma-eskalada eta ondorioak

Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]


2024-12-30 | Rober Gutiérrez
Gazte landunen %51k

Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]


2024-12-30 | Josu Jimenez Maia
Izenorde guztiak

Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.

Argazkilariaren lanari soraio,... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Eguneraketa berriak daude