Euskal herritarren gehiengoarentzat euskal gatazka ez dago itxita, Naziometroaren arabera

  • Euskal Herriak bere etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea duela uste du gehiengoak, eta klima aldaketa arazo larria dela eta ez zaiola behar bezala erantzuten ari. Horiek dira Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintza Laborategiak kaleraturiko Naziometroaren hirugarren neurketak azaleratu dituen hainbat ondorio.


2022ko urtarrilaren 04an - 14:52
Azken eguneraketa: 15:54
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziaren eta ETAk jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuela hamar urte bete direnean, gizarte gisa euskal gatazkaren gaia itxitzat jo daitekeen ala konpondu beharreko zerbait dagoen galdetu dute. Bi herenek (%64,8) bigarren aukeraren alde egin dute (“ez dago erabat itxita, gauzak konpontzeke daude”) eta %22,5ek erabat itxitzat jo dute.

Konpondu gabe dauden gaien artean, ez dago erabateko nagusitasuna eskuratzen duenik. %38-40k eskatzen du eragindako mina aitortzea, “bai ezker abertzaleari, bai Espainiako Estatu zein Gobernuari”. Tartean, torturak aipatzen dira.

%25-30 inguruk mahai gainean jarri dute presoen gizarteratzea, Espainiako eta Frantziako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren/Nafarroako Gobernuaren/Euskal Hirigune Elkargoaren arteko elkarrizketa-mahaia sortzea, Euskal Herriak erabakitzeko duen eskubidea aitortzea eta Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak egindako kaltea aitortzea.

Duela gutxi EH Bilduk ETAren indarkeriak eragindako biktimak zuzenean izendatuz egindako komunikatuari dagokionez (“min hori ez zen inoiz gertatu behar”), galdekatuen gehiengoak positiboki baloratu du adierazpena.

Gehiengoa, etorkizun politikoa erabakitzearen alde

Herritarren ia bi herenek uste dute Euskal Autonomia Erkidegoak, Nafarroako Foru Komunitateak eta Euskal Hirigune Elkargoak beren etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela. Kontra daudenak ia %20 dira. Iazko azaroko Naziometroaren proportzioak parekoak dira.

Madril eta Parisekin adosturiko Euskal Estatuari buruzko erreferenduma egitearen aukeraz galdetuta, Euskal Estatuaren alde %40,5 agertzen da eta kontra %29,2.

Klima aldaketari erantzun eskasa

Inkestatutako hamarretik zortzi ados daude klima-aldaketa arazo oso edo nahiko larria dela. Beren estatuko gobernua klima-aldaketari aurre egiteko nahikoa, ez nahikoa edo gehiegi egiten ari dela uste duten galdetuta, %69,2ak erantzun du ez dela nahikoa egiten ari (“gutxi edo batere ez”). Tokiko gobernuaz edo gobernu autonomikoaz galdetuta, erantzunak zertxobait positiboagoak izan dira.

Euskal Herriko herritar gehienak (%65) klima aldaketari aurre egiteko Frantziako edo Espainiako gobernuaren eta autonomia-erkidegoen artean eskumenak partekatzearen alde agertu dira.

Txostena osorik lotura honetan irakur daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
Xabier Atristain presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.


Jaurlaritzako Justizia sailburua: “ETAko presoek eragindako kaltea injustua zela aitortu behar dute”

ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.


Maximo Aierbe hil da, Euskaldunon Egunkariaren sortzaileetakoa

Bere sorterri Ataunen hil da Maximo Aierbe Muxika, 74 urterekin. Euskaldunon Egunkariaren sortu aurreko eta ondoreneko urte malkartsuetako eginahaletan parte hartu zutenek gogoratuko dute proiektu berriaren akziodun bila hainbeste lan egindako gizon hura. Disziplina eta... [+]


Nafarroako Gobernuak biktima gisa onartu du poliziak ke pote batez zauritutako Mikel Iribarren

1991n zauritu zuen larri ke pote batekin Espainiako Poliziak Iruñean eta 31 urte ondoren lortu du instituzio publiko baten aitortza biktima gisa. Espainiako Gobernuak ere kalte-ordaina ordaindu behar izan zion, baina ez da kasuagatik poliziarik zigortu.


2024-06-28 | Ahotsa.info
Sakanan torturak utzitako aztarna aitortzeko beste urrats bat eman dute ‘Arg(h)itzen’ dokumentalarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]


Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2024-05-31 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak lehen aldiz Poliziaren eta eskuin muturraren biktima politikoak aitortu ditu

Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.


2024-05-29 | Nekane Txapartegi
Zenbat lo?

Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]


2024-05-29 | ARGIA
Luhusoko epaiaren kontrako helegiterik ez du jarri fiskaltzak: bakegileek ez dute zigorrik jasoko

Frantziako Ministerio Publikoak hamar egun zituen Parisko auzitegiak harturiko erabakiari helegitea jartzeko, baina ez du halakorik egin. Hortaz, ETAren armagabetzean lagundu zuten Beatrice Molle eta Jean Nöel Etcheverry Txetx bakegileek ez dute zigorrik jasoko, epaimahaiak... [+]


Eguneraketa berriak daude