Beñat Hach Embarek Irizarrek hurbiletik ezagutzen ditu Mendebaldeko Sahararen gaineko auziak. Espainiako Gobernuak Marokoren autonomia proposamena onartu izanak ez dio aparteko harridurarik piztu, baina larria dela dio, eta konponbide politikoa eman behar zaiola azpimarratu du.
Beñat Hach Embarek Irizar Euskal Herrian bizi da, baina Saharako errealitateari lotuta egon da betidanik. Saharar eta euskal jatorrikoa da Hach Embarek: haren aita zen Salem Hach Embarek, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko diplomatikoa eta Euskal Herrian saharar herriaren ordezkaritzako kidea; ama Gurutze Irizar 'Fatimetu' erizaina eta kooperantea da. Gatazka gertutik bizi duenez, Mendebaldeko Saharari buruz Espainiako Gobernuak hartutako erabakiari buruz galdetu diogu Hach Embareki.
Salatu duzue legez kanpokoa dela Pedro Sánchez Espainiako presidenteak hartutako erabakia. Fronte Polisarioko abokatuak aipatu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak auzipetu lezakeela, gerra krimenen konplize izateagatik, Saharako lurrak indar armatuen bidez okupatzea babesten ari delako. Zer ondorio ekar ditzake nazioarteko legeak ez betetzeak?
Fronte Polisarioko zerbitzu juridikoek baloratu badute hortik bide bat dagoela eta zerbait lortu daitekeela, jorratu dezatela. Baina, mundu mailako aurrekariak ikusita, niri ez dit itxaropen berezirik sortzen, gerra krimen horiek egin dituztenak ez direlako inoiz auzipetuak izan. Sahararren kontra genozidio saiakera bat izan zen: napalm eta fosforo zuriekin zibilak bonbardatu zituzten modu masiboan eta milaka pertsona sarraskitu, baina ez dute inoiz epaiketarik izan. Nazioarteko legedia urratu dute egunero eta ez dute ondoriorik izan. Halere, bide hori zabaltzeak sortzen du interpelazio politiko bat behintzat.
Espainiako Gobernuaren jarrerak ia denak harrituta utzi ditu. Zergatik hainbesteko harridura? Zer norabide hartzea espero zenuten?
Ez dut esango horrelako albiste bat espero nuenik edo horren zain nengoenik, baina, harritu, PSOErengandik ez nau ia ezerk harritzen. Espainiako Gobernuak azken hamarkadetan Mendebaldeko Saharari bizkar eman dio eta Marokorekin kolaboratu du hainbat mailatan; batik bat PSOEko gobernuak. Baina harritzen nauena da, eta adituek ere hala diote, erabaki hau estatu ikuspegi batetik hartu izana. Alegia, zaila da ulertzen zergatik erabaki duten Mendebaldeko Sahararen aurka egitea, zeren Sahara Marokoren kontrolpean dagoen bitartean Frantziak pastelaren zati handiago bat lortuko baitu. Elite ekonomiko edo alderdi interes batzuen ikuspegitik zentzua izan lezake, baina ez estatu ikuspegitik. Ikusiko dugu noraino iristen diren; dagoeneko Aljeriako Gobernuak haserrea erakutsi eta neurri sorta bat iragarri du.
Mohammed VI. Marokoko erregeari igorritako eskutitzak zioen Marokok 2007an proposatutako autonomia “gatazka konpontzeko oinarririk serioena, sinesgarriena eta errealistena” dela. Errealitatean, lagunduko du gatazka konpontzen?
Kontrakoa, gatazka katramilatzen lagunduko du. Gogorarazi behar dugu Marokoren eta Aljeriaren arteko ezberdintasuna: Marokok 1954an independentzia lortu zuen aparteko iskanbilarik gabe, eta, aldiz, Aljeriak zortzi urteko gerra bat izan zuen, non milioi bat aljeriar baino gehiago hil zituzten frantsesek. Zergatik izan zen baten independentzia hain gatazkatsua eta bestearena ez? Aljeria egiazki independentea delako eta Maroko ez. Hortaz, Espainiaren erabakiaren atzean seguruenik Frantziaren mugimendu asko egon dira, gobernua horretara bultzatu dutenak, Marokoren influentziaz gain. Hor arrazoi geopolitiko handietan sartzen gara.
"Marokok estrategia bat dauka gerra ez aitortzeko eta nolabait egoeraren benetako maila ezkutatzeko"
Zer beste ondorio eragin ditzake?
Oso toki txarrean uzten du Elkarrekin Podemos. Orain arte herri sahararraren autodeterminazio eskubidea defendatu dute, baina gaia ez dute lehen lerrora ekarri. Ea zer egiten duen Podemosek datozen egun eta asteetan, ez baita gai arin bat. Kanpo harremanetarako auzi erabat zentrala da, eta Espainiak erantzukizun handia du. Halere, Espainiak munduko herrialde gehienen eta nazioarteko legediaren aurkako erabakia hartu du, Trumpek egin zuen norabidean. Hori oso larria da, kontuan izanda zer ardura dauzkan potentzia kolonizatzaile ohi gisa. Espainiari dagokiona da nazioarteko legediak ebatzitakoari bide ematea: herri sahararra burujabea da eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dauka, eta Espainiaren ardura da horri oinarri bat ematea, baina justu kontrakoa egiten ari da.
Zer informazio jasotzen duzue Mendebaldeko Saharatik? Zein egoera bizi dute?
Zonalde okupatuetako egoera txarra da, beti bezala, eta errepresio handia dago sahararren aurka. Hango informazio txukunena Equipe Media hedabideak ematen du. Bestalde, harresiko aldean gerrak jarraitzen du, eta Marokok estrategia bat dauka gerra ez aitortzeko eta nolabait egoeraren benetako maila ezkutatzeko. Dena dela, Fronte Polisarioak esan du erabaki honek ez duela baldintzatuko sahararrek daukaten borrokarako grina. Gainera, hau mugimendu bat izan da eta mugimendu batek beste batzuk sortzen ditu: esaterako, Aljeriak eta Txinak adierazpen bateratua kaleratu dute Mendebaldeko Sahararen autodeterminazio eskubidea babesteko. Gauzak mugitzen ari dira, eta ikusiko dugu Espainiarengan ere zein eragin duen.
"Espainiako Gobernua interpelatu behar dugu eta PSOE babestu duen jendeari birpentsarazi benetan zeinen alde egin duten"
Hego Euskal Herrian zenbait elkarretaratze deitu dituzte Sahararen okupazioa gaitzesteko eta Espainiako Gobernuaren erabakia salatzeko. Zer pauso emango dituzue orain? Ze aurreikusten duzue?
Ez dakit momentu honetan gaiak zein punturainoko mobilizazio gaitasuna lortuko duen. Baina gai politikoa den heinean, interpelazio politiko zuzena egin behar zaio Espainiako Gobernuari eta bereziki PSOEri, traizio historiko bat izan delako. Euskal Herrian gai honekiko sentsibilitate esanguratsua dagoenez, uste dut jende askori min eman diotela. Baina gobernuak erabakia hartu du testuinguru batean non Ukraina den guztiaren erdigunea, eta badirudi nahi dutela hau bazterretik pasatzea; saiatu behar dugu ez dadin horrela izan. Gobernua interpelatu behar dugu eta PSOE babestu duen jendeari birpentsarazi benetan zeinen alde egin duten. Gainera, lehenago aipatu bezala, Podemos ere interpelatu behar dugu. Ea orain zer egiteko asmoa duten euren botere posiziotik. Nahiz eta dirudienez erabakia PSOEk hartu duen, erantzunkizun handia du Podemosek, Gobernua partekatzen baitute eta erabakia Espainiako Gobernuarena izan baita.
Zenbateraino eragiten die euskal herritarrei Maroko eta Mendebaldeko Sahararen gatazkak?
Zentzu handi batean eragiten digu. Euskal herritarrok ikusten dugu oso urrun dagoen gatazka modura, eta ez dugu irudikatzen zein puntutaraino eragiten digun, baina Marokorekin egiten diren akordio ekonomikoek eragin handia dute hemen. Saharar herriak bizi duen espoliazioa nabarmendu behar da. Enpresa pila bat, mundu osoko multinazionalak, ustiatzen ari dira deskolonizazio prozesuan dagoen herrialde bat, eta hori legez kanpokoa da. Adibide pare bat jartzearren: batetik, nekazaritza arloan gero eta gauza gehiago egiten dira Marokon eta gero hona ekarri, horrek hemen daukan eraginarekin; bestetik, industrian, Siemens Gamesak Nafarroan adibidez azken urteetan planta batzuk itxi ditu eta produkzioa Marokora lekualdatu du, hau da, negozioak dauzka zonalde okupatuetan, parke eolikoetan eta beste.
Euskal Herrian Saharako elkartasuna lotzen da elikagai bidalketarekin eta umeen harrerarekin. Bi horiek hor daude eta mantendu behar dira, baina arazo politiko baten konponbidea politikoa da, eta orain tokatzen dena da erabaki hau babestu dutenak interpelatzea eta hatzaz seinalatzea.
Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.
Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]
Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]
Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]
Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]
Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.
Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]
Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.
Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.
Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]
Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]
Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]