“Euskal Herriko pertsona guztiei eskatzen diegu gure borrokarekin bat egiteko”

  • Abenduan onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Tapia Legea, Interes Publiko Goreneko Proiektua (IPGP) kategoria sortuz. Jaurlaritzak bere gain hartu du proiektu bat IPGP izendatzeko eskumena, eta horien gainean erabakitzeko eskumena kendu die udalerriei. Gainera, bidean da Tapia Legearen moldaketa, bide horretan sakonduko lukeena. Araba Bizirik plataformak hainbat ekimen burutu ditu azken hilabeteetan lege horren aurka, eta maiatzaren 14an, larunbatez, manifestazioa antolatu du Gasteizen.

     


2022ko maiatzaren 13an - 14:29

Mobilizazioa antolatu duzue larunbaterako Tapia Legearen aurka. Bi kritika nagusi egin dizkiozue legeari. Lehena ekologismotik, garapen ereduari lotuta.

Eusko Jaurlaritzak aspalditik sustatzen dituen megaproiektuen aurkako oposizio sendoa aurkitu du azkenaldian, Tapia Legea une horretan heldu da. Proiektu horiek –parke eolikoak eta fotovoltaikoak, AHT,  negutegi industrialak...– bioaniztasunaren aurkako mehatxu nabarmena dira, eragingo lituzketen kalteak atzeraezinak dira. Gainera, ez dute garapen-eredua aldatzen, eta hori da bizi dugun krisi sozial, ekologiko eta energetikoaren jatorria. Tapia Legeak baliabide naturalen kontsumoan eta ustiapenean oinarritutako eredu ekonomiko, sozial eta kultural baten jarraipena bultzatzen du, baliabide horiek finituak ez balira bezala. Garapen termometro gisa hazkundea erabiltzen duen sistema eliteen eta klase herrikoien arteko konfrontazio sozialera kondenatuta dago.

Tapia Legearekin inposatu nahi diren proiektu motak mehatxua dira elikadura burujabetzarako ere. Nekazaritzarako soroak industrializatzen dituzte eta aldundiak eta UAGAk babesik gabe uzten dituzten nekazarien gaineko presioa areagotzen dute. Tapia Legearen bitartez naturaguneak eta laborantza guneak usurpatzea baimentzen da inolako bermerik gabe, pribatizatzeko eta industrializatzeko asmoz. Horren kontzientzia hartzen lehenak zuzenean mehatxatutako administrazio-batzarrak izan dira, megaproiektuen aurka erantzuten eta antolatzen jakin dutenak. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak ez zuten erreakzio hori espero, ohituta baitaude herrien ahotsa kontuan hartu gabe jardutera.

Hain zuen ere, zuen kritikaren beste zutabea gobernantza ereduarekin eta demokraziarekin lotuta dago. Zergatik da demokraziaren kalterako Tapia Legea?

Udalek eta administrazio-batzarrek azpiegitura horien aurka egin ez dezaten, Jaurlaritzak toki-erakundeen eskumenen gainetik dagoen araudia ezarri du: egitasmo bat Interes Publiko Goreneko Proiektua deklaratze hutsak bere izapidetze zuzena ahalbidetzen du, bestelako kontsideraziorik gabe. Mendeetan iraun duen herrien antolaketa eta partaidetza eredua baliogabetu egin da. Tapia Legeak aukera ematen du udalerriei proiektuak inposatzeko. Orain arte lurralde garapenaren eremuan lotesleak izan diren erabakiak saihesten ditu, eta irizpide erabat merkantilista eta interesatuaren esku uzten du.

"Udalek eta administrazio-batzarrek azpiegitura horien aurka egin ez dezaten, Jaurlaritzak toki-erakundeen eskumenen gainetik dagoen araudia ezarri du"

Bestetik, legea eztabaida eta parte-hartzea saihestuz onartu da, jendearen bizkar egin da prozesu guztia. EAJk eta PSEk duten gehiengo osoa baliatu dute arrabola erabiltzeko, eta orain arte arlo horretan zegoen adostasuna dinamitatu dute.

Trantsizio energetikoa guztien ahotan dago. Baina diozue zuek eta Jaurlaritzak trantsizio hori ulertzeko moduak kontrajarriak direla. Zertan?

Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen trantsizio energetikoa iruzur hutsa da. Energia-enpresek ezartzen dituzte lehentasunak, eta erakundeek irizpide horiei jarraitzen diete. Oinarria da ustiapen energetikoaren eredu pribatuari jarraipena ematea, eta horrela, enpresa pribatuak lurraldean ezartzen dira eremuaz jabetzeko. Aurkeztutako proiektuetako bat ere ez da energia deskarbonizatzeko prozesuaren alternatiba erreala, erregai fosilak ezinbestekoak baitira azpiegitura erraldoi horiek garatzeko.

"Energiaren eta elikagaien ekoizpena birlokalizatzea proposatzen dugu"

Megaparke eoliko edo fotovoltaikoen sustatzaileen asmoa da gure energia-kontsumo guztia elektrifikatu daitekeela sinestaraztea, eta hori ez da horrela. Erregai fosilak ezin dira ordezkatu energia berriztagarrien zentralak ezarriz. Teknologia horiek garatzeko behar diren materialen eskasia dago, eta energia berriztagarriaren erabilerak mugak ditu, bereziki landan, industrian eta garraioan.

Zer proposatzen duzue zuek?

Energiaren eta elikagaien ekoizpena birlokalizatzea proposatzen dugu. Horrek produkzioa pertsonen benetako beharretara egokitzea ahalbidetzen du, tokiko ekoizpena, kudeaketa eta garapena ahalbidetuz. Gure ustez, energiaren kudeaketa sozializatzeak guztiok sarbidea izatea bermatuko luke, eta transnazional handiengandik jasaten dugun espekulazioa eta mendekotasuna saihestea. Eredu hori eraginkorragoa da eta ingurunea zaintzen du, lurralde bakoitzarekin eta bertan bizi diren pertsonekin hurbilagoa izateaz gain. Aukera emango luke herrialdearen egituraketa kohesionatzailea egiteko, egun arriskuan dagoena.

Tapia Legea abenduan onartu zuen Gasteizko legebiltzarrak. Baina orain moldaketa bat dago tramitean, Tapia Legea plus edo Tapia Legea 2.0 izenak hartu dituena. Zer iritzi duzue horretaz?

Aberrazio horrek, Tapia Legeak, bere 2.0 bertsioan proiektu pribatuei ere atea irekiko lieke. Proiektu horiek Europako berreskurapen funtsen eskutik datoz, logikoa denez, laguntza horiez jabetu nahi dute. Pentsatzekoa da guztion onura edo konpromiso soziala ez direla egongo haien lehentasunen artean.

Bertsio berrituak erraztu egiten dio Eusko Jaurlaritzari interes pribatuak beste edozeinen gainetik jartzea. Adibide garbia Iberdrolarekin ikusten dugu: publikoki “tonto” deitzen gaitu, eta erakundeekin ehuntzen joan den bezero-sareaz baliatzen da aldi berean.

"Jabetza komunala ingurune horien iraupenaren bermatzaile gisa baloratzen dugu, horregatik da Araba Biziriken nortasun-ezaugarri bat"

Herri mugimenduen artean, ekologista izan da Tapia Legearen aurka posizionatu den bakarra, baina legearen eragina harago doa. Fokua zabaltzeko beharra ikusten duzue?

Araba Bizirik plataforma herrikoi eta asanblearioa gara. Landa eremuan sortu gara, hainbat mehatxuri erantzuteko: makrozentral eolikoak, fotovoltaikoak, trenbidea lautadan bikoiztea edo negutegietan oinarritutako nekazaritza intentsibo industrialaren ezartzea. Horregatik dago mugimendua lurraldearen zaintzarekin eta kontzejuen subiranotasunarekin lotuta.

Ekologismoaren ideia gainditzen du lurrari lotutako bizimodu baten defentsa egiteko, biziera hori da antzinako naturaguneak kontserbatzea ahalbidetu duena. Ondare hori mantendu eta hobetu egin behar dugu datozen belaunaldientzat.

Jabetza komunala ingurune horien iraupenaren bermatzaile gisa baloratzen dugu, horregatik da Araba Biziriken nortasun-ezaugarrietako bat. Euskal Herriko pertsona guztiei eskatzen diegu gure borrokarekin bat egiteko, gure herriari lotutako jabetza eta gobernantza sistemak mantentzeko, gaur egun arriskuan daudela ikusten baitugu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
Emakume zientzialariek esperientzia okerragoa dute komunikabideetan eta sare sozialetan

Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]


Autonomia, urrats berria

EHBaik Autonomia estatutu baterako proposamena prestatu du, gure nazioaren burujabetza osorako bidean etapa gisa.


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


2024-12-09 | Gedar
Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko gaztetxe berrira

 Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.


Madame Birrots
“Emakumeok ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko"

Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.


2024-12-06 | Hala Bedi
Xabi Losada, Palestinarekin Elkartasuna
“Israelgo estatu terrorista ez da soilik harreman militarren bidez sostengatzen”

Palestinarekin Elkartasunak "sionistekin harreman oro etetera" deitu du. Kanpaina bat jarri dute abian Euskal Herriak Israelgo estatu terroristaren bizirautea bermatzen duten harreman militar, diplomatiko eta kulturalak seinalatu eta hauen etetea exijitzeko. Pasa den... [+]


Teknologia
Mundu digital bortitza

Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-26 | ARGIA
Indarkeria matxistaren aurkako egunean, gizonei mezua: “Konponbidea ez bazarete, arazoa zarete”

Milaka lagun bildu dute Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunean deitutako manifestazio eta elkarretaratzeek. Gizon, hedabide eta erakundeei zuzendu zaie Mugimendu Feminista.


Eguneraketa berriak daude