“Euskal Herriko militante eta pertsona guztiei dei egiten diegu brigadetan parte hartzera”

  • Urtzi Iriarte (Gasteiz, 1995) Askapenako kidea da. Bi urteko geldialdiaren ondoren, berriz ere udan nazioartera bidaltzeko brigadak antolatzen ari dira, beste herrialdeetako esperientziak ezagutu eta Euskal Herrira bueltan ekartzeko.

Brigaden aurkezpen eguneko argazkia. Urtzi Iriarte zutik, ezkerretik bigarrena da.

2022ko apirilaren 12an - 12:23
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi urteko geldialdiaren ostean, berriro abian jarri dituzue brigadak. Amaitu dira pandemiak sortutako zailtasunak?

Bi urteko geldialdia egin dugu ez zegoelako bidaiatzeko baldintzarik, baina helburu politikoek bere horretan jarraitzen dute. Areago esango nuke, azken aldian sortu den nazioarteko egoerarekin eta COVID-19 pandemia aitzakia gisa hartuta hartzen ari diren neurriak nondik doazen ikusita, inoiz baino beharrezkoago jotzen dugu lan hau egiten jarraitzea. 35 urte daramatzagu taldeak antolatu eta nazioarteko esperientzietatik ikasiz. Helburua, ahalik eta herri gehienengana heltzea da.

Zer dira brigadak?

Joan etorriko elkartasunean oinarritutako tresnak dira brigadak. Erabilgarriak dira eragile eta herri ezberdinentzat, adibidez, aliantzak egiteko. Brigadan atzerrira doanak beste herria ezagutzen du, eta aldi berean, gure herriaren errealitatea azaltzen du han. Borroka tresnak partekatzeko balio dute, baita kanpoan ikasitakoa Euskal Herrira ekartzeko ere. Askotan diogu, brigadisten lana batez ere bueltan hasten dela, bidaian ikasitakoa hemen zabalduz, bai parte hartzen duten eragileetan, herrian eta abar.

Aurkezpenean esan zenuten ez zoaztela turismo politikoa egitera, laguntzera edo irakaspen iraultzaileak ematera...

Hori da. Gure brigadetan joaten direnei argi uzten diegu ezin garela inora joan lezioak ematera, praktika paternalistak baztertu behar ditugula edo bidai hauen helburua ezin dela indibidualista izan. Brigadak tresna kolektiboak dira eta beraz, han ikasitakoa ere kolektibizatu behar da, kasu honetan Euskal Herriko askapen mugimenduari ekarpena eginez.

Zein lekutara bidali ohi dituzue brigadak?

Latinoamerikara joan izan gara, batez ere azken urteetako prozesuetatik asko daukagulako ikasteko. Ekialde Hurbiletik ere bai. Eta horrez gain, Euskal Herria Estatu Frantziar eta Espainiarraren menpe dagoenez, Europako beste herriekin aliantzak egiteko hautua ere egina dugu. Aurten beste brigadez gain, Herrialde Katalanetakoa, Italia hegoaldekoa eta Greziakoa antolatuko ditugu.

Latinoamerikan Venezuelako brigada antolatzen dugu hango iraultza bolibartarraren praktika ezagutzeko, batez ere komunetako esperientzia; Bolivian bertako prozesua ezagutzen dugu, hango herrien eta hizkuntzen aldeko borrokaren berri izateko; Argentina eta Uruguain langile boterea aztertzen dugu, batez ere lantegi okupatuetako esperientziekin eta Uruguain memoria historikoa, 1994an Filtroko gertakarien berri zuzenean jasoz; Brasilen nekazaritza mugimendua ezagutzen dugu, batez ere MST eta Florestan Fernandes eskola politikoan egiten duten lana. Ekialde Hurbilean Palestinara joaten gara hango gatazka politikoa ezagutzera.

35 urte dira Askapena sortu zela. Zer moduz zaudete mugimendu gisa?

Ondo. Lanean jarraitzen dugu ikusten dugulako beharrezkoa dela halako antolakunde bat Euskal Herrian, internazionalismoa landuko duena. 35 urteotako balorazioa egiten badugu, ezin da positiboa izan, baldintza objektiboak okertuz doazela ikusten baitugu. Langile klasea geroz eta esplotatuago dago, eta aliantzak sortzeko behar larria ikusten dugu. Duela urte batzuk Askapenaren aurkako epaiketa egin zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, 2010eko atxiloketen harira, saiatu ziren gu legez kanpo uzten, baina ez zuten lortu eta hemen jarraitzen dugu, esan genuen bezala, internazionalismoa lantzen.

Ukrainako gerra eta NATOren hedapena salatu dituzue...

Inperialismoak gerra behar du etekinak biltzen jarraitzeko, eta kaltea beti langile klaseak ordaintzen du. Bloke atlantistak, OTANen bidez, inperialismoa garatzen jarraitzen du. Gogoratu behar da Ukrainan sortu duten gerra 2014an hasi zela, Donbassen aurka. Guk erabakia dugu munduko hegemonia lehia horretan atlantismoaren jokabideak salatzen jarraituko dugula, baita Donbasseko egoera ere. Europar Batasunak ardura nagusia du eta kontzientzia lana egitea dagokigu, adieraziz zer den gertatzen ari dena, zein diren NATOren interesak eta zein den panorama alderdi politiko eta hedabideek kontatzen digutenetik harago.

Noiz arte dago irekita brigadetan izen-ematea?

Apirilaren 19an amaituko da epea. Informazio lortzeko brigadak@askapena.eus helbidera mezua idatzi. Euskal Herriko militante eta pertsona guztiei dei egiten diegu brigadetan parte har dezatela, Euskal Herria internazionalista eraikitzen laguntzeko, eta Euskal Herriaren alde antolatu eta borroka egitera animatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
EH Bizirik-ek eta Askapenak Italiako AHTaren aurkako borroka ezagutuko dute uztaileko brigadetan

Euskal Herria Bizirik eta Askapena brigada bat antolatzeko elkartu dira. Europan lurraldearen defentsan dauden bi borroka bisitatuko dituzte: Lurraren Altxamenduaren borroka Frantziako Estatuan, eta NO TAV mugimendua Italian.


2024-07-02 | Gedar
Bidasoko suhiltzaileak Palestinako bandera kentzera behartu ditu Gipuzkoako Aldundiak

Maiatzean jarri zieten debekua, berriki salatu dutenez. Larunbatean, Palestinarekin elkartasunez mobilizatu ziren Hego Euskal Herriko parke denetako suhiltzaileak.


2024-06-05 | Axier Lopez
Jaurlaritzaren eta Israelen arteko “lankidetza” salatu dute Bilbon

Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.


Israel Olinpiar Jokoetatik baztertzeko eskatu du Nafarroako Parlamentuak

Contigo-Zurekin taldeak proposatutako ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak, EH Bildu eta Geroa Bairen aldeko bozkekin. Israelek Gazan duen jarrera genozida salatu eta neurriak hartzeko eskatu dio Parlamentuak Nazioarteko Olinpiar Batzordeari.


“Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu”

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


Askatasunaren Ontzidiak blokeoa apurtu eta laguntza humanitarioa sartu gura du Gazan

Munduko dozenaka erakundek osatzen dute Askatasunaren Ontzidia eta bere helburua da 2007az geroztik Israelek Gazari jarritako blokeoa haustea. Iragan urriaren ondoren blokeo hori erabat areagotu da, eta flota horrek Gazara iristeko saioa egingo du datozen egunetan.


Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


2023-05-02 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


2023-02-07 | ARGIA
NATOren eta EBren aurkako manifestazio nazionalera deitu dute

“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]


Eguneraketa berriak daude