“Kutsatzeen %2,3 soilik izan da gure lokaletan”

  • Azaroaren 7an milaka lagun atera dira kalera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrietan eta hiriburuetan egin diren manifestazioetan, Jaurlaritzak ostalaritza ixtearen aurrean sektoreari babesa adieraztera eta hauentzako laguntzak eskatzera. "Euskal taskeroek" komunikatu hau irakurri zuten manifestazio amaieran: orain arte COVID-19aren aurkako neurri guztiak betez lan egin dutela adierazi dute, kutsaduren %2,3 soilik gertatu direla haien lokaletan, polizia lanak egitera behartu dituztela eta orain arteko neurriek taberna asko ixtera eraman dituztela. Urkulluri zuzenduta, laguntzak eskatu dituzte eta babesgabe sentitzen direla salatu dute.


2020ko azaroaren 09an - 06:32
Argazkia: @ehbilduaraba.

Hauxe da euskal ostalariek manifestazioan egindako adierazpena, osorik:

Lankideok, arratsalde on

Barra atzean, sukaldean eta garbiketan dauden lankideoi, baita banatzen, merkataritza lanak egiten eta bezero guztioi ere, mila esker etortzeagatik.

Hau dena hasi ezkeroztik zortzi hilabete pasa dira jadanik. Batzuk oraindik zutik gaude, baina ez guztiok, badira bidean erori direnak ere eta ziurrenik, beste askok, hurrengo egunetan pertsiana jaitsiko dugu.

Hemendik gure elkartasuna adierazi nahi diegu itxiko dutenei eta gaizki pasatzen ari direnei.

Baina ez dugu pertsiana jaitsiko coronavirusak garaitu gaituelako, ez.

Ezarri dizkiguten neurriek tantaz tanta ito gaituztelako baizik.

Zergatik horren neurri zorrotzak?

Guk, emandako osasun arauak betez lan egin dugu.

Euskal Herriko kutsaduren %2,3 bakarrik izan dira gure lokaletan eta Garitano jauna parafraseatu nahian, inork ez digu ziurtatzen neurri horiek eraginkorrak direnik.

Bi hilabete pasa dira gaueko aisia itxi zenetik, gaur egun ditugun datuek diotenez kutsadurak gutxitu beharrean handitu egin dira, eta honako hau da benetakoa den bakarra.

Gure lehentasuna betiko baldintzetan lan egitea da, nahiz eta jakin momentu honetan hau ez dela posible.

Horregatik, oraingoak baino eraginkorragoak diren beste neurri batzuk atera beharko lituzkete.

Bestalde, benetan eraginkorrak izango balira, nola da posible laguntza ekonomikoekin batera ez etortzea?

Eta ez esan ez dagoela dirurik, Abiadura Handiko Trenerako eta zuen soldatak igotzeko bai baitago Urkullu jauna, baita autobus elektrikorako ere Urtaran eta Ramiro Gonzalez jaunak.

Enpleguaren alde egiteko garaia da eta ez ezazue gehiago atzeratu, gure biziraupena arriskuan dago, orain.

Eta laguntzak? Lanbidek ematen dituenak barregarriak dira.

Lehenek bakarrik lortu zuten zeozer. Eskaera egin zuten autonomoen %60a laguntzarik gabe geratu zen eta ez behar ez zituztelako, baizik eta amaitu zirelako. Esandakoa, txantxa txar bat dirudi.

Eta udalaren laguntzak (beraiek horrela deitzen dituzte) gehienoi, asko jota, itxi ondoren iritsiko zaizkigu. Benetan lagundu bahi bagaituzte, alokairu eta hipotekekin lagundu gaitzatela, Katalunian egiten ari diren moduan.

Zergak murriztu ditzatela.

BEZa jaitsi.

Udal tasak kendu.

Baina laguntzeko borondatea izan behar da, eta badirudi ezetz, ez digutela lagundu nahi.

Egoera honetan babesgabeak eta ezikusiak sentitzen gara herrialde honetako erakundeen aldetik. Egunak badoaz aurrera eta soka gero eta gehiago estutzen jarraitzen dute hartzen ari diren neurri bakoitzarekin. Jaun-andreok, denak muga bat dauka eta zuek gainditu duzue.

Hori bai, bai autonomo eta langileak langabezira joaten garenean curriculuma aurkeztu dezakegu polizia gisa. Izan ere, zuek herritarrei helarazten jakin ez dituzuen arau batzuk betearazteko, gu ordena eta legearen agenteak bihurtu gaituzue.

Lankideok, momentu oso txarrak datoz eta okerrenean jarri behar gara, hauen babesa ez baitugu jasoko. Gure lana, gaur egin dugun bezala, milaka pertsonen bizigaiarekin jokatzen ari direla eta denon ongizatea bermatzeko daudela gogoraraztea da, ez bakar batzuena soilik.

Urkulluk, gaur, gure lokalak itxi ditu gure osasunaren ongizatean pentsatuz. Guk neurri hau onartzen dugu eta baliagarria izatea espero dugu.

Kaltetutako sektoreentzat laguntzak mantendu eta handituko zirela adierazi zuen, zeintzuk dira laguntza? Urkullu jauna? Galde iezaiozu enparantza honetako edozeini ea nolako laguntzak jaso dituen.

Gu beti egon gara elkarrizketarako prest. Iragarri dituzun laguntza horiek zehazteko gurekin hitz egitea gustatuko litzaiguke, eta espero dugu gure lanpostuak salbatzeko nahikoak izatea.

Eta ez badute ezer egiten berriro elkartuko gara.

Eta gure lana berriro ere defendatuko dugu.

Tabernak ez dira ezer bezerorik gabe eta tabernetara etortzen jarraitu duzuenoi: benetan, mila esker. Zuek zarete gure biziraupenak bermatu dutenak. Eskerrik asko.

Konponbide bat orain.

Ostalaritza aurrera!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


2022-01-05 | ARGIA
Osasun arloko sindikatuak kalera aterako dira 23an Jaurlaritzaren osasun baliabide eza salatzeko

Lehen mailako arretak “kolapso egoeran” jarraitzen duela uste dute, ospitaletako arretak bizi duen gainkarga salatu nahi dute, eta egoerari aurrea egiteko neurriak eskatzen dituzte ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.


2022-01-04 | Estitxu Eizagirre
Iruñean COVIDagatik Olentzerori alto, erregeei paso

Abenduaren 20an eman zuen jakitera Olentzeroren Lagunak elkarteak 2021ean ere ez zela Olentzero Iruñeko kalez kale ibiliko, pandemiaren egoerak horretara bultzatuta. Urtarrilaren 4an, aldiz, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak adierazi du aurten kaleetara... [+]


2021-12-29 | Estitxu Eizagirre
COVID pasaportea zeren truke?

COVID txertoa hartu edo ez, norberaren hautu bat da, legezkoa, eta batak bezala besteak errespetu bera merezi duena. Ez da derrigorra, baina behartzeko erreminta ezarria dago Euskal Herri osoan: Europar Batasunak bidaiatzeko udan jarri zuen QR pasaportea. Zer dakar QR... [+]


2021-12-24 | ARGIA
GKSk protestara deitu du A24an, pandemiari emandako “erantzun autoritarioa” salatzeko

Honela adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak zabaldu duen oharrean: "Zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek". Berriki hartutako hiru neurriak salatu dituzte zehazki: COVID ziurtagiriaren zabalpena, aire... [+]


Protestak herriz herri osasun etxeen aurrean
“Jaurlaritzak pandemia baliatu du Osakidetzan murrizketak egin eta herritarrak osasun publikora heltzea zailtzeko”

Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun etxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. "Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasungintza urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu",... [+]


2021-12-21 | LAB sindikatua
LABen irakurketa pandemiaren egungo kudeaketaz, osasun sistema publikoaz eta pasaporteaz

LAB sindikatuak honako irakurketa plazaratu du: "COVID kutsatzeen olatu berria dela eta, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Frantziako Gobernua COVID ziurtagiriaren ezarpena erabiltzen ari dira euren kudeaketaren hutsuneak ezkutatzeko. Bost ardatzetan neurriak... [+]


2021-12-21 | ARGIA
San Tomas azokarik gabeko nekazariekiko elkartasuna antolatu dute Bilboko Konpartsek

Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.


2021-12-20 | Estitxu Eizagirre
Milaka herritar atera da kalera Donostian COVID pasaportearen aurka, Bizitza plataformak deituta

Abenduaren 18 arratsaldean Donostian jendetzak hartu ditu kaleak, Bizitza plataformak deituta egin den manifestazioan. "COVID pasearen inposaketari ez" lemak elkartu ditu.


2021-12-15 | ARGIA
Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu

Abenduaren 14an Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu Donostiako Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean, bereziki Lehen Arreta eta oro har osasungintza publikoa indartzeko eta duintzeko eskatuz: "Osasun  sistema  publiko,... [+]


2021-12-13 | Gedar
“Osasun neurri bat baino gehiago, kontrol soziala handitzen duen neurri bat da Covid ziurtagiria”

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, protestara jo dute ostiralean Bilbon, Donostian eta Gasteizen. 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' izan dute aldarri milatik gora lagunek.

 


Eguneraketa berriak daude