Ondorengo testua Errakiren inguruko eztabaida pizteko zabaldu genuen duela bi aste gazte asabladetan. Hasiera batean testuan bertan aipatzen diren arrazoiengatik eskuz esku soilik zabaltzea erabaki genuen. Duela aste bete, ordea, Errakik berak testuari erantzunez honen zati batzuk sarean argitaratu zituen edukia publiko eginez. Ikusita Errakik segurtasun irizpideak gainditu eta testua zatika publikatu duela, beharrezko ikusten dugu testua bere osotasunean publikatzea, bere zabalpena erraztuz. Hala ere, azpimarratu nahi dugu sare sozialak ez direla eztabaida hau emateko tokia eta ez garela komunikatu gerra batean sartuko. Testuaren helburua eztabaida asanbladetan ematea da.
Testua Euskal Herriko gaztetxe eta gune autogestionatuetako hainbat militantek idatzi genuen. Kolektiboa da, baina ez kolektibo jakin baten izenean egina, horregatik ez du sinadurarik. Garrantzitsuena testuaren edukia eztabaidarako tresna izatea da, ez ordea nork idatzia den.
Bestalde, ez genuke nahi testu hau bestelako interes batzuetarako instrumentalizatzea. Hau esanda, hemen doakizue hasierako testua. Aipatu behar dugu testuko segurtasun irizpideen zatia ezabatu dugula, horiek gainditu direnez, ez direlako jada beharrezko:
Ondorengo testua Hego Euskal Herriko lau herrialdetako espazio autogestionatu ezberdinetako kide batzuek sortu dute. Testuak, Errakiren agerpenarekin kezkatuta, aipatutako gune ezberdinetako kide batzuen hausnarketa, kritika eta kezkak jasotzen ditu. Hori horrela, testu honen asmoa ez da Erraki suntsitzea, baizik eta ikuspegi eraikitzaile batetik gaiaren inguruko eztabaida sortzea. Testu hau ez dugu publiko egin eta ez dugu publiko egin nahi, Errakiko kideek eskatutako segurtasun irizpideak errespetatu nahi ditugulako. Hori dela eta, testua soilik gune autogestionatuetako asanbladetan zabaltzea eskatzen dugu, horietan gaiaren inguruan eztabaidatu ahal izateko. Beraz, testua eztabaidarako tresnatzat ulertzen dugu, eta ez morborako elementu gisa.
Gaztetxeak, historikoki, orokorrean espazio anitzak izan dira ideologia aldetik; gainera, printzipio asanblearioetan oinarrituta, horizontalki funtzionatu izan dute. Bakoitzaren autonomia mantenduz, gaztetxe eta gune autogestionatuen arteko elkartasuna errealitate bat izan da, eta horren gauzapena, dinamika ezberdinetan ikusi dezakegu: koordinadorak, elkarbanatutako agendak, topaketak... Aurrez aipatutako batasun eta koordinazioa, espazio bakoitzaren oinarriak errespetatu eta elkarren arteko puntu komunak aurkituz eraman izan da aurrera.
Hala ere, azkenaldian gaztetxeen kanpotik aipatutako espazioetara zuzendutako dinamika ezberdinak bultzatu dira. Aipatutako dinamiken bidez, gaztetxe eta gune autogestionatuei haien defentsarako erramintez hornitzeko aukerak eskaintzen zaizkie. Baina proposamen honek ez ditu kontuan hartzen jada badauden estrukturak, eta asanblearioak ez diren formak ditu. Horrekin batera, dinamika hori, gaztetxe eta gune autogestionatuetatik kanpo dagoen bestelako marko bati lotuta egonik, aipatutako guneen hegemonizazio ideologikoa gauzatzen ari da. Hegemonizazio hori, kontutan edukita proposamenaren inguruan asanbladetako kideen artean ikuspuntu ezberdinak daudela, koordinadoren eta asanbladen barnean banaketak eta hausturak sortzen ari da.
Ondorengo puntuetan jaso nahi izan ditugu zehatzago gaiaren inguruko hausnarketa ezberdinak:
Ez dugu ulertzen zergatik eraman den ezkutuan gune autogestionatuetako kide guztientzat erabilgarri izatea espero den erraminta baten sorrera. Are gehiago, kontuan hartuta egon izan direla antzeko helburuei erantzuteko esperientzia desberdinak, koordinadorak kasu.
Asanbladetan Erraki produktu amaitu bat bezala aurkeztea jada existitzen diren elkartasun sare formal eta informalekiko aitorpen falta bat dela iruditzen zaigu. Indarrean diren gune autogestionatu ezberdinen arteko koordinazio eta elkarlanerako markoak erabili eta indartu beharrean, ustez helburu berbererako diren bestelako egitura batzuk sortu dituzte. Horrek aurreko markoak ahultzea ekarri du; batetik, esan bezala, haiek ez indartzeagatik, eta bestetik, gaztetxeen hegemonizazio ideologikoaren inguruan egon daitezkeen postura ezberdinengatik sortu daitezkeen urruntzeengatik. Komunitatea indartzea, asanbladen arteko sareak indartzea eta sortzea dela pentsatzen dugu, ez ordea, haien arteko banaketa eta hausturak ahalbidetzea.
Erraki espazio ezberdinetako asanbladetan aurkezteko moduari dagokionez, tokian toki aldakorra izan dela aipatu nahi dugu. Ez da toki guztietan aurkeztu eta tokiaren arabera azalpen ezberdinak eman dira. Azken horrekin lotuta, azpimarratu nahiko genuke orokorrean ez dela azaldu zeintzuk diren Errakiren erabakiguneak, eta zenbait tokitan ez dela Errakik antolakunde zehatz batekin duen loturaren berri eman.
Zerbitzuen logika:
Funtzionamenduarekin lotutako lehen kritikan, Errakiren funtzionatzeko modua zerbitzuen logikaren barnean kokatuta ikusten dugu. Errakiren parte izateko espazio bakoitzari zenbait baldintza eskatzen zaizkio: dirua, jakintza espezifikoak dituzten norbanakoak (elektrizitatearen inguruko jakintzak, iturgintza, juridikoa...), deialdi ezberdinetan parte hartuko duen jende kopuru minimoa... Guzti horren trukean, Errakik defentsa eta babeserako tresnak eskaintzen ditu.
Erabaki guneak:
Aipatutako funtzionamendua aurrera eraman ahal izateko badira argi geratu beharko liraketen erabaki asko: erresistentzia kutxa zertarako erabili? Erraki zein espaziotan aurkeztu? Indar handirik ez balego zein irizpideren arabera lehenetsi espazio baten edo bestearen defentsa? Nola jokatu Errakiren parte ez den gune autogestionatu edo gaztetxeren bat arrisku egoeran dagoenean?...
Asanblearismoa eta horizontaltasuna bermatze aldera, oso garrantzitsua iruditzen zaigu zehaztea non eta nola hartzen diren halako erabakiak. Nork parte hartzen du edo parte hartu dezake Errakiko erabaki guneetan? Asanbladetatik kanpo kokatzen diren egituren aipamena egitea dagokigu galdera horien erantzunaren formulazioan. Izan ere, antolakunde zehatz eta bakar bateko kideak dira soilik Errakiko erabaki guneetako partaide. Hala, kontraesantzat hartzen dugu haien diskurtsoa, erabaki baitute ez duela antolakuntzan egoteko aukerarik guneetako asanbladetako edozein kidek, nahiz eta autodefentsarako saretzearen beharrarekin ados egon. Nola sortzen dira beraz autodefentsarako erraminta eta sare horiek? Gaztetxeetatik? Edo gaztetxeentzako?
Aurreko puntuarekin lotuta, oso erabaki garrantzitsua iruditzen zaigu erremintarekin batera zabaltzen den diskurtso politikoa kontutan izatea. Gaztetxeak eta gune autogestionatuak ulertzeko eta definitzeko modu bat plazaratzen du. Honela, kanpoko egiturak dira gune horiek definitzen dituztenak, definizio hori asanbladetatik bertatik sortu beharrean. Puntu honek, aurrekoekin batera, gaztetxe eta gune autogestionatuen autonomian pentsatzera garamatza. Aipatutako sortze prozesu eta funtzionamendua kontutan izanda, proposamenak kolokan jartzen du historikoki asanbladen ezaugarri izan den autonomia.
Laburbilduz eta amaitzeko, argi utzi nahi dugu oso ados gaudela gune autogestionatu eta gaztetxe ezberdinen arteko autodefentsa eta elkartasuna saretzearen beharrarekin. Hala ere, asanbladen oinarrian egon diren printzipio horien baitan funtzionatzen jarraitzeko, antolakuntza horrek horizontala eta autogestionatua izan behar duela uste dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]
2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]
Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]
Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]