Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa, urriaren 19an Leitzan

  • Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.

     

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2024ko ekainaren 24an - 09:26

 

 

Hilabeteetako hausnarketa, eztabaida eta harreman prozesu baten ostean, Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta gazte asanbladak Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketak antolatzea erabaki dute. Urriaren 19an izanen dira, Leitzan.

“Topaketa hauekin, herri ezberdinetako kideak elkartu eta autogestioaren, botere-harremanen, okupazioaren, komunikazio politikoaren edota borroka moldeen inguruan hausnartu nahi dugu (besteak beste), eta tokian tokiko egoera, erronka, oztopo edota proiektuak elkarrekin konpartitzeko elkargune bat proposatzen dugu”, azaldu dute Leitzan bertan egindako agerraldian. Topaketa hauetan formakuntza saio, mahai inguru eta tailer praktiko ugari izango dira.

Topaketa hauek antolatzeko prozesuan hamarnaka gazte ibili dira “modu ireki, asanbleario eta horizontalean”, hala ulertzen baitute gazte asanbladen izaera. “Gaztetxe eta Gazte Asanbladak norbanako anitzez osaturiko espazioak dira (edota hala izan beharko luketela pentsatzen dugu), hau da, ikuspegi estrategiko, ildo politiko edota antolakunde ezberdinetako askotariko norbanakoek hartzen dute parte. Honela, Gaztetxe eta Gazte Asanblada bakoitzaren oinarri ideologiko eta antolaketa ereduarekin bat datorren gazte ororen antolakuntzarako espazioak direla ulertzen dugu; tokian tokiko problematika ezberdinak borrokatu eta alternatiba kolektiboak sortzeko, jakintza kolektibizatzeko, iritzi kritikoa landu eta formakuntza ideologikoan sakontzeko, bestelako aisialdi eredu bat sustatzeko edota elkartasuna, elkarlaguntza eta autogestioa oinarri izanik, bestelako mundu batekin amets egin eta etorkizun berri bat gaurdanik eraikitzen hasteko”, iritzi dute. Topaketak antolatzeko prozesua irekita dago eta ahalik eta jende gehienek parte hartzea gustatuko litzaieke, beraz antolaketa prozesuan parte hartzeko interes edo borondatea duen edonork “ateak zabalik aurkituko ditu”, diote.

Atomizazioa, Euskal Herriko gaztetxeen egoera

Une honetan, Gaztetxe eta Gazte Asanblada ezberdinen artean atomizazio edota polarizazio prozesu batean murgildu direla uste dute. “Egoera honi erantzuteko asmoz ere antolatu ditugu topaketa nazional hauek. Bien bitartean, gaztetxe eta gazte asanbladen kontrako ofentsiba etengabeak bere horretan jarraitzen du, inoiz baina indar gehiagorekin eta errepresio mota ezberdinak eguneratuz. Bide batez, gaztetxeen kontrako erasoak eta gazte asanbladetako kideen kontrako jazarpen polizial, juridiko eta ekonomikoa salatu nahi ditugu, errepresioaren aurrean elkartasunez erantzuteko deia luzatzearekin batera”.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaztetxeak
2024-12-20 | Gedar
Eraso faxista Irungo Lakaxita Gaztetxearen aurka

 Eraikin osoan zehar egin dituzte margoketa faxistak. Erasoa salatzeko, protesta bat antolatu dute larunbaterako.


2024-12-16 | Leire Ibar
Durangoko gaztetxea desalojatu dute eta Ertzaintzak foam jaurtigailuekin tiro egin du bertan zeudenen aurka

Larunbat arratsaldean istiluak izan ziren gaztetxe berriaren atarian, Ertzaintza gogor oldartu zen gaztetxeari babesa ematera joandakoen aurka. Hori dela eta, ehunka lagun bildu dira igande honetan foam jaurtigailu bidezko kargak salatzeko eta udalaren jarrera seinalatzeko... [+]


2024-12-09 | Gedar
Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko gaztetxe berrira

 Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.


2024-11-12 | Hala Bedi
Iñigo (Sastraka Gaztetxea): “Gaztetxeak beti gaude arriskuan”

Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.


2024-11-06 | Julene Flamarique
Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.


2024-11-04 | Julene Flamarique
Sastraka gaztetxeko bederatzi gazteen absoluzioa eskatu dute Portugaleten

Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


Gaztetxe eta gazte asanbladen topaketak
“Azken urteotako desadostasunek gaztetxeen eraldaketarako gaitasuna eta erakargarritasuna murriztu dute”

Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]


2024-06-04 | Euskal Irratiak
Gaztetxe berriko gakoak eskuratu ditu Ttattolak Hazparnen

Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.


Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


2023-09-12 | Ahotsa.info
Ez Dago Hilda festibala urriaren 28an ospatuko da Berriozarren “eszena autogestionatuarentzat” lokal bat helburu

Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.


Eguneraketa berriak daude