Otsailaren 19, 20 eta 21ean egingo dute Oñatiko Antixenan Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa, eta antolatu dituzten ekintzen berri eman dute. Bi ildo nagusi bereizi dituzte: asanbladak eta alternatibak.
Gaztetxe eta gazte asanbladek izan ditzaketen arazoei aurre egiteko tresnak sortu nahi dituzte topaketan. Horixe izan da Durangoko Sorginola eta Bilboko 7Katu gaztetxeetan egindako asanblada irekietan adostu dutena.
Horretarako, bi lan ildo nagusi zehaztu dituzte: alternatibak eta asanbladak. Lehenengoari dagokionean, gune autogestionatuetan sortzen den bestelako aisialdi eredutik haratago joan eta bizitzako beste hainbat esparrutan sistemari pitzadurak sortzeko egon litezkeen aukerak aztertu nahi dituzte.
Asanbladen ildoan, aldiz, galdera hauek jarriko dituzte mahai gainean: "Harreman parekideak al ditugu asanbladan? Belaunaldi aldaketak nola kudeatzen ditugu? Harreman horizontalagoak lortzeko bidean, nola ari gara? Guetto izaera nola ekidin dezakegu?".
Erasoen aurrean, erresistentzia
Bestetik, topaketa aprobetxatu nahi dute azkenaldian gaztetxeen aurka egiten ari diren erasoak salatzeko: "Gazteon zapalkuntzaz probesten direnen aurrean, gazteon ahalduntzerako eta bestelako bizi eredu bat sortzeko ezinbesteko bitarteko direlako erasotzen dituzte gaztetxeak".
Jakinarazi dute kanpaina bat jarriko dutela martxan, eta topaketako manifestazioa izango dela horren abiapuntu. Salaketaz gain, erresistentzia tailer praktikoak ere egingo dituzte: ikuspegi juridikoa, komunikatiboa eta fisikoa landuko dute.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info webgunean publikatu da eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Neska gazteok ez dugu zaintzen, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik. [...] Zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.
Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.
Euskal Herriko Neska* Gazteen sareak Usurbilen (Gipuzkoa) egingo du aurtengo Baterajotzea, urriaren 13tik 15era bitartean. Herrietako asanbladetan eztabaidatutako zenbait gai elkarrekin lantzeko eta erabakiak hartzeko topagunea izango dela gogorarazi digute Maider... [+]
Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.