Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista sortu dute, langileriaren autodefentsa antolatzeko

  • Larunbatean izan da Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurkezpen-ekitaldia Bilbon, eta Euskal Herri osotik bertaratu dira hainbat eta hainbat lagun. Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa ere argitaratu dute, sindikatuak oinarri izango duena. Doako etxebizitza, pertsona guztientzako etxebizitza, kalitatezko etxebizitza eta eskubide politikoen hedapena barne hartzen ditu programak.

Argazkiak: Gedar.eus
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko ekainaren 13an - 08:10

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista lanerako eta etxebizitzaren alde borroka egiteko prest da jada, lekuan lekuko Kontseilu Sozialistek azken urteetan han-hemenka sortutako Etxebizitza Sindikatu guztien indarrak batuta eta guztiek programa politiko berdin bati helduta: Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa (irakurri hemen proposamena euskaraz, eta hemen gazteleraz).

Apirilean Bilbon (Bizkaia) egin zuten protesta bat Euskal Herriko Kontseilu Sozialistetako Etxebizitza Sindikatuek, elkarrekin, Espainiako Estatuan onartu berri duten Etxebizitza Legea fartsa elektoral gisara seinalatzeko. Orduan jakinarazi zuten Kontseilu Sozialistetatik urrats berri bat egin dela aurten, eta martxan zela Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista eratzeko prozesua. Larunbatean izan da izaera nazionaleko sindikatu horren aurkezpen ekitaldia, Bilboko Ibarrekolanda institutuan. Hainbat eta hainbat kide elkartu dira han, Euskal Herri osotik bertaratuta, azken hilabeteetan tokian toki egindako lan guztia biribildu nahiz argitara eman duen ekitaldian parte hartzeko.

Ahalak batuta, bi eginkizun nagusi

Etxebizitzaren arazoa okerrera egiten ari dela eta, egoera horretan, azken urteetan hamaika lekutan sortu diren ekimenak asko direla ekarri dute gogora ekitaldian. "Etxebizitzaren aldeko borroka heterogeneo horrek etxebizitzaren alorrean autodefentsa antolatzeko beharra" mahaira ateratzea lortu duela eta, "bere garapenarekin batera, gainditu ezin diren muga estrategiko eta politiko batzuk agerian" geratu direla ohartarazi dute, dena den.

Bi ondorio nagusi azpimarratu dituzte: beharrezkoa dela mugimendu sozialek izan ohi duten instituzioekiko izaera subordinatua gainditzea [...], eta bizi-baldintzen defentsa hutsak ez duela gizartea eraldatzeko programa politiko jakin bat elikatzen

Ibilbide horretatik ateratako bi ondorio nagusiri egin diete azpimarra: beharrezkoa dela "mugimendu sozialek izan ohi duten instituzioekiko izaera subordinatua gainditzea eta etxebizitzaren aldeko borroka burgesiaren instituzioetatik kanpo antolatzea", eta "bizi-baldintzen defentsa hutsak ez duela gizartea eraldatzeko programa politiko jakin bat elikatzen"; "kontrara, beste edozeinen erreforma-programa indartzen buka dezakeela" baizik. "Etxebizitzaren problematikan esku hartzea lortu behar dugu, artikulatutako indarrak antolakuntza eta programa politiko argi baten barruan metatuz", gaineratu dute.

Bi zeregin nagusiri erantzun nahi diote: etxebizitzaren arloan ofentsiba kapitalistari aurre egingo dion antolakuntza nazio mailan artikulatzea eta, konfrontazio horretatik, komunismoa zabaltzeko prozesua elikatzea

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistek "bi irakaspen horiekiko koherentziaz jokatzeko hautua" egin dutela azaldu dute, eta horri lotuta sortu dutela aurten Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista. Bi zeregin nagusiri erantzun nahi diote sindikatuaren bidez: "etxebizitzaren arloan ofentsiba kapitalistari aurre egingo dion antolakuntza nazio mailan artikulatzea" eta, "konfrontazio horretatik, komunismoa politikoki, kulturalki eta organizatiboki zabaltzeko prozesua elikatzea".

Etxebizitzaren arazoa krisi garaian

Bide horretan, funtsezkotzat jo dute "etxebizitzaren arazoa ezagutzea eta etor daitekeena aurreikusteko gaitasuna eskuratzea". Eta Etxebizitza Sindikatu Sozialista sortzeko prozesua, hain justu, "analisi hori partekatzeko, oinarri estrategikoak finkatzeko eta proposamen politiko gaurkotua garatzeko" bide bat ere izan dela nabarmendu dute.

Etxebizitza Sindikatu Sozialista sortzeko prozesua etxebizitzaren arazoari buruzko analisia partekatzeko, oinarri estrategikoak finkatzeko eta proposamen politiko gaurkotua garatzeko bide bat ere izan da

Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoan jaso dituzte gaur egungo egoerari buruzko ondorio nagusi batzuk; lotuta daudenak, besteak beste, gizarte kapitalista bizitzen ari den krisiarekin eta horren eraginekin, langileriaren soldaten arpilatzearekin eta etxebizitzaren arloan horrek duen islarekin, klase ertain errentatzaileak proletalgoarekiko hartzen duen jarrerarekin, Euskal Herrian horrek guztiak hartzen duen formarekin, alokairuen prezioen nondik norakoekin, kontsumoaren polarizazioarekin eta Estatu burgesak horren guztiaren aurrean jokatzen duen moduarekin.

Etxebizitzaren arazoari sozialdemokraziak kontrajartzen dion programa ere aztertu dute, bi oinarri dituela iritzita: "jabetza pribatua zabaltzea aberastasuna birbanatuz" eta "Estatua jabetza txikiaren defendatzaile izatea finantza-kapital handiaren nazioarteko interesen aurrean". Hala, sozialdemokraziak, finean, "Estatu burgesa indartzen eta proletalgoaren aurkako praktika eta diskurtsoak hedatzen" dituela seinalatu dute Proposamen Politikoak jasotzen duen analisian.

Ondorioztatu dute proletalgoa etxebizitzaren merkatu libretik kanporatua izaten ari dela eta politika parlamentarioaren jarduteko marjina gero eta txikiagoa dela

Egoeraren azterketa horretan nabarmendu dituzten zenbait ondorio dira "proletalgoa etxebizitzaren merkatu libretik kanporatua" izaten ari dela, eta, krisi garaian, "politika parlamentarioaren jarduteko marjina gero eta txikiagoa" dela. "Etxebizitzaren arazoaren konponbide eraginkorrik ez da politikari profesionalen eskutik etorriko", esan dute.

Estatu Sozialista, berme bakarra

Aldarrikatu dute, beraz, "sistema kapitalista bera" dela "abolitu behar dena, etxebizitzaren arazoarekin behin betiko amaitzeko": "Are gehiago, kapitalismoa termino positiboetan abolitzeko modu bakarra sistema sozialista bat ezartzea da, kalitatezko etxebizitza doako eta unibertsalak ezaugarritua".

Etxebizitzaren arazoarekin behin betiko amaitzeko, abolitu behar dena sistema kapitalista dela aldarrikatu dute

"Estatu burgesa, ekonomikoki eta politikoki, Kapitalaren mende dago, eta ondorioz, baliabideak irabaziaren arabera antolatzen ditu. Estatu Sozialista batek, ordea, baliabide horiek bestelako arrazionaltasun baten zerbitzura jarriko lituzke. Gaitasunak, tresnak, azpiegiturak edota teknologiak beste modu batera planifikatu eta zentralizatuko lituzke. Horrela, hobea izango den etxebizitza sistema sozialista garatuko luke", xehatu dute aurkezpenean.

Horrek guztiak "utopia urrun bat" ematen duela eta, sarri, "munduaren amaiera irudikatzea mundu ez-burges bat irudikatzea baino errazagoa" dela uste dute sindikatuko kideek: "Lehenago bururatzen zaigu etxebizitza arazoarekin amaitzeko prezioa pixka bat jaitsi beharko litzatekeela, etxebizitzak doakoa izan behar lukeela baino. Eta hori gertatzen da komunismoa, programa politiko bezala, maila kultural, organizatibo eta politikoan desartikulatuta dagoelako".

Ezinbestekotzat jo dute Estatu Sozialista eraikitzeko baldintzak sortzea eta proletalgoaren bizi-baldintzak defendatzeko gaitasun eraginkorrak garatzea

Zentzu horretan, azaldu dute ezinbestekoa dela "Estatu Sozialista eraikitzeko baldintza politiko, kultural eta ekonomikoak sortzea", bai eta "proletalgoaren bizi-baldintzak defendatzeko gaitasun eraginkorrak garatzea" ere, "bizi-baldintza horiek une oro mehatxatzen dituen sistemarekin amaitzeko". Horri deitzen diote Autodefentsa Sozialista, hain zuzen, eta, "etxebizitzaren aldeko borrokan", hiru eginkizun nagusirekin lotu dute: "programa komunista hedatzearen aldeko borroka kulturala, bizi-baldintzen defentsa eta hobekuntza efektiboa, eta irabazi kapitalista erauzteko eta ordena sozial berri batean txertatzeko gai izango diren instituzio proletarioen sorrera eta egonkortzea".

Proposamen Politikoa, puntuz puntu

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak oinarri izango duen Etxebizitzaren Aldeko Borrokarako Proposamen Politikoa, hortaz, "gerra kulturalerako tresna bat eta ekintza politikorako gida bat" dela gogorarazi dute. Lau ideia nagusi jasotzen ditu: irabazi kapitalistaren aurka, doako etxebizitza aldarrikatzen du; pertsona guztientzako etxebizitza eskatzen du; kalitatezko etxebizitza erreibindikatzen du, eta eskubide politikoen hedapenaren alde egiten du.

Lau oinarri horien barruan ere, bakoitzarekin lotutako hainbat puntu zehatz markatzen ditu, hamalau aldarri zehatzeko bide-orri politiko bat osatuz:

  1. Alokairuen, hipoteken eta zorraren abolizioa
  2. Espekulazioaren eta errentismoaren amaiera
  3. Miseriazko etxebizitza sozialari ez
  4. Putre funtsen eta bankuen espropiazioa
  5. Hirigintza kapitalistaren eta espazioaren bereizketa klasistaren aurka
  6. Etxegabetze guztien etetea
  7. Filtro arrazista, burokratiko eta ekonomikoen ezabapena
  8. Etxebizitza segurua; erasotzaile, etxejabe eta poliziarik gabea
  9. Etxebizitzaren kalitate galerari eta infraetxebizitzari ez
  10. Horniduren mozketen amaiera
  11. Garapen pertsonal askerako etxebizitza sistema baten alde
  12. Etxejabeen inpunitatearen aurka
  13. Etxebizitza hutsak okupatzeko eskubidea
  14. Etxebizitzaren aldeko borrokaren kontrako errepresioari ez

Etxebizitza unibertsal, doako eta kalitatezkoaren aldeko printzipio aldaezinak laburbiltzen du bide-orri hori, ekitaldian azpimarratu dutenez. Proposamenaren bidez, "Estatu Sozialistaren eraikuntzan oinarritutako programa politiko baten potentzialtasunak" erakutsi nahi izan dituzte, apurka-apurka "zentzu berri bat azaleratu" dadin eta egunerokotasuneko arazo guztiak "gainditzeko modu bakarra gizarte honen berrantolaketa osoa" dela ikus dadin.

Bide-orria laburbiltzen du etxebizitza unibertsal, doako eta kalitatezkoaren aldeko printzipioak

Gogoan izan dute, bestalde, etorkizuneko Alderdi Komunista Internazionala "ezinbesteko baldintza" dela "botere burgesarekin amaitzeko eta botere sozialista eraikitzeko", eta "helburu horretara hurbiltzen gaituzten urrats guztiak, txikiak izan arren, militanteen lanari esker egin" direla. "Konpromiso etiko sendo" hori "hainbat belaunalditan proiektu desberdinen bidez berritu" dela uste dute, baina, "betiere, emantzipazio unibertsalaren helburuan oinarrituta". "Hautu etiko hori egiteko prest dagoen militantzia geroz eta gehiago dago gure artean", balioetsi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
2024-10-09 | Julene Flamarique
Hipoteka-interesen abolizioa eta etxebizitza turistikoen desjabetzea eskatu du Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu du etxebizitzaren negozioak eragiten duela etxebizitzaren arazoa. Higiezin-eskasia baino, etxebizitza lortzeko problema dagoela baieztatu du. “Negozioa egiteko erabiltzen dira etxebizitzak, eta ez behar sozialei... [+]


Ainhoa Mendiluze (Etxebizitza Sindikatua):
“Etxe kaleratzea behin behinean geldiarazi dute, baina gertutik segituko dugu kasua”

Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]


Nafarroako Gobernuak etxebizitza publikoen eskariaren %3 baino ez du asetzen

Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]


2024-10-02 | Julene Flamarique
Gazteen hamarretik bakarrak dauka etxebizitza erosteko ahalmena EAEn

Egun alokairuak hipotekak baino 60 euro garestiagoak dira, eta gazte askok euren diru sarreren %40 baino gehiago bideratzen dute errenta ordaintzeko, Jaurlaritzaren azken txostenaren arabera. Honen aurrean, etxebizitza-premia duten gazteen gehiengoek Gobernuak babesturiko... [+]


2024-10-01 | ARGIA
Errenteria eremu tentsionatu izendatuko dute, etxebizitzaren arazoari aurre egitea helburu

Geroz eta zailagoa da Errenterian etxebizitza eskuratzea. Etxe gutxi daude, eta garesti, gainera. Horregatik abiatu zuen Udalak gune tentsionatu izateko prozesua, eskaera Eusko Jaurlaritzari luzatuta. Asteazkenean egingo dute ofizial izendapena. Horrek aukera emango du... [+]


2024-09-25 | Gedar
Bilboko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du etxegabetze batean

Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.


2024-09-17 | ARGIA
Etxebizitza alokatzea ezinezkoa izanik, Donostian 546 euro ordaintzen du gazte askok logela batengatik

Espainiako Estatuan, soilik Bartzelonan da garestiagoa logela bat alokatzea. Kataluniako hiriburuan hilean 623,14 euro ordaindu behar dira jende gehiago bizi den etxebizitzako logela bat alokatzeko. Eta kopurua gora egiten ari da, Pisocompartido.com atariaren datuetatik abiatuta... [+]


Iruñeko Udalak 3,2 milioi euro bideratuko ditu etxerik ez dutenei laguntzeko

Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


2024-09-09 | ARGIA
Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez ematea erabaki du Udalak

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]


2024-08-20 | Euskal Irratiak
Bigarren etxebizitzen kontrako aldarria entzun da Miarritzen

Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.


2024-08-05 | Gedar
Donostian, 300 jabe handirenak dira alokairuan dauden etxeen %30

Ofizialki 9.000 etxe daude alokairuan, eta 300 jabe handirenak dira horietatik 3.000. Etxebizitzen parke osoaren %3,2 da hori.


Bruselan etxebizitza hutsak errekisa ditzake gobernuak, alokairu sozialak sortzeko

Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


Putreen aurkako hesia, etxebizitza ekosistema defendatzeko

Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.


Eguneraketa berriak daude