Euskal Herriko barne kloakak

  • Ordezkari politiko ezagun bati berriki egindako jazarpen polizialak eta beraren kontra fabrikatutako datu faltsuak direla kausa, beste garai batean barra-barra erabili ohi zen esamoldea berragertu egin zaigu hedabideetan: “estatuko kloakak edo estoldak”, hain justu. Bada, euskal herritarrok oraindik dugu gogoan Felipe Gonzalezek esandakoa: “Zuzenbidezko Estatua Epaitegietan eta Aretoetan ez ezik, estoldetan ere defenditzen da”.


2019ko maiatzaren 03an - 09:13

Haiek bai garai latzak, hara han, GAL urdina, GAL berdea, hainbat egunetan desagertutako zinegotzi abertzaleak “kontrolik gabeko” taldeek ikasle gazteei eragindako agresioak, “tirar a matar” poliziak erabilitako kontsigna.

Gaur egun, ordea, badirudi ahaztu egin dugula zorigaiztoko iragan hartan pairatutako errepresioa, baina estatuko estoldek, kloakek eta hondakinek bere horretan diraute, zelatan eta edonoiz ekiteko prest.

Hori guztia gugan eraginik ez duela pentsatzeko joera daukagu herritar xumeok nahiz oinez gabiltzanok, eta politikari edo finantzari boteretsuei dagokiela soilik, baina kontua da, diktadorea hil ondorengo trantsizio politikoan estatuko segurtasun indarrak birmoldatu eta garbitu gabe gelditu zirela, horrez gain, muturreko faxismoa nagusi da euren baitan.

Duela gutxi, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak hainbat lagunen kontrako salaketa jarri zuen kontzentrazio batean parte izanagatik,  zeinetan gaixo terminal zegoen euskal preso baten aitarekin azken kontaktua izateko baimena eskatzen zuten.

Kloakek eta estoldek indar politikoetako goi-ordezkariak ez ezik, herritar arruntak eta normalak ere zelatatzen dituzte, norberaren ideologiaren araberako zerrendak sortuz

Bada, halako ikerketen harira, Polizia Nazionaleko Informazio Brigadako zenbait txosten ikusteko aukera izan dugu, eta talde politiko eta presoak laguntzeko erakunde jakinen bilerak zaintzapean izateaz gain, espainiar erarako benetako Macarthismo alardean, hainbat pertsonen ibilbide osoa agertzen da 2014. urteaz geroztik, haien kontzentrazio, hitzaldi eta bilera politikoekin batera. Oraingoan azken lau urteotako zaintza politikoaren historialak erantsi dituzte diligentzietara. Pertsona xumeak besterik ez dira ikertzen ari direnak eta modu askean biltzeko, manifestazioetan parte hartzeko eta ideiak adierazteko eskubidea baliatu dutenak, inolako deliturik egin gabe.

Azken finean, kontzentrazioetan eta manifestazioetan parte hartu izateak eskubide politikoak eta askatasun zibilak baliatzea dakar berekin besterik ez, baina halako historial politikoa beharrezkotzat jotzen da egile-zuzenbide penala konfiguratzerako orduan, zuzenbidezko estatuaren printzipio demokratikoetatik urruti, hainbeste aldarrikatzen diren arren.

Kloakek eta estoldek indar politikoetako goi-ordezkariak ez ezik, herritar arruntak eta normalak ere zelatatzen dituzte, norberaren ideologiaren araberako zerrendak sortuz, modu horretara, salatu eta haien kontra jardun ahal izateko behin helburua ezarritakoan, eta, agian, beste era batez jarduteko asmoarekin baldin eta egoerak horretarako aukera ematen badu.

Kloakak Madrilen bakarrik ez, badaude gure lurraldean ere gure askatasunerako mehatxu gisa. Tribuna apal honetatik, letratu honek exijitzen du askatasun adierazpenaren kontrako epaiketekin, zorigaiztoko jazarpenekin eta manifestazioetan parte hartzen dutenen fitxategiekin amaitzea. Agente jaun-andreak, jakin ezazue nik neuk, ahal dela, beti hartzen dudala parte Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak antolatutako manifestazio eta kontzentrazioetan eta halaxe egiten segituko dudala, halaber, liburu desegokiak irakurri ohi ditudala eta gure inguruko maila demokratiko eskasak sekulako lotsa eragiten didala. Amnistia eta askatasunaren beharrean gaude, amnistia eta askatasuna exijitzen ditugu.

Santiago González Arias
Abokatua (Barakaldo)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-19 | Sonia González
‘Shop like a billionaire’

Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


Eguneraketa berriak daude