Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

  • Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an epaituko dituzte bi gazte.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko urtarrilaren 19an - 07:35

Huste arriskuan jarraitzen du Zestoako (Gipuzkoa) Gaztetxeak. Urtarrilaren 24an epaituko dituzte bi gazte Azpeitian (Gipuzkoa), Gaztetxearen kontrako prozedura judizialari lotuta: kalte-ordain eta isun handiak eskatzen dituzte haientzat. Epaiketa horren barruan erabakiko dute, gainera, espazioa hustuko duten edo ez eta, desalojoa agintzekotan, noiz izango den.

Zestoako Gazte Asanbladak iazko otsailean birjabetu zuen Elizondo eraikina izandakoa, Gaztetxe bilakatzeko. Izatez, Elizaren jabetzakoa da eraikina, eta salaketa bat jarri zuen Gipuzkoako gotzaitegiak. Horren ondorioz, iazko apirilean epaitu zuten Gazte Asanbladako kide bat, baina absolbitu egin zuen epaileak.

Gazte Asanbladak maiatzean jakinarazi zuen Elizak berriz egin ziola mehatxu: hilabetea bukatu aurretik Gaztetxea husteko esan zien gazteei, eta, egiten ez bazuten, bide judizialarekin aurrera jarraituko zuela. Horixe egin du azkenean, eta aurrera doa Gaztetxearen kontrako prozedura.

Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak kanpaina bat izan dute martxan: Zestoako Gaztetxearen alde, "salerosketaren eta diruaren Elizari" apostasia egitera deitu dute azken asteetan. Atzo jakinazi zuten arrakastatsua izan dela kanpaina: 700 apostasia eskaera bildu dituzte Gipuzkoan, eta Euskal Herrian inoiz egin den apostasia kolektiborik handiena ari da izaten.

Ostiralean protesta Donostian, eta hurrengo asteazkenean epaiketa

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura eten dezatela exijitzeko, gaur, hilaren 19an, elkarretaratze bat egingo dute Donostian (Gipuzkoa). Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak deituta, Artzain Ona katedralean izango da protesta, 18:00etan hasita.

Bestalde, hurrengo asteazkenean, hilaren 24an, izango da Gaztetxearen aurkako epaiketa. Egun horretarako ere egingo dute mobilizazio deialdi bat, eta laster emango dute horren berri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimenduak
“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


2025-01-29 | Leire Ibar
Urriaren 7ra atzeratu dute Korrikan migratzaileei muga zeharkatzen laguntzea egotzi zietenen epaiketa

Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-22 | Julene Flamarique
‘Independentziara egunak’ antolatu ditu Ernaik Hego Euskal Herriko 75 udalerritan

“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera,  Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


Mahai-ingurua | ELA · LAB · Steilas · ESK
Moldaketa, zail bezain ezinbesteko

Lehen aldia da Hego Euskal Herriko euskal gehiengo sindikalak armagintza industriaren moldaketaz taldean eta modu publikoan hitz egiten duena. Aurreko hilabeteotan mugimendu antimilitaristak bilera bana egin du lau sindikatuokin, produkzio militarra “sozialki... [+]


Eguneraketa berriak daude