Mediku nutrizionista da Josu Martinez Eizagirre, eta dieta osteko mantenua ziurtatzeko «elikadura ohiturak eta, oro har, bizi ohiturak zuzendu eta aldatu egin behar dira».
Urte sasoi honetan ohikoa izan ohi da, helburu berriak jartzea. Kirola egiten hastearekin batera, izan daiteke udako dieta aldatu eta kilo batzuk argaltzeko helburua jarri izana. Josu Martinez Eizagirre mediku nutrizionista da eta kontsulta izateaz gain, Tolosako Inmakulada ikastolako osasun hezitzailea da. Jateko ohiturak «asko aldatu» direla dio, eta «txarrerako».
Ikasturte hasieran jende gehiago gerturatzen da kontsultara?
Urtean zehar beti jende kopuru berdintsua mantentzen den arren, egia da gorakada txiki bat antzematen dela zenbait uneetan, batik bat, jendeak bere burua zaintzen hasi nahi duen unetan: Eguberrien ondoren, udara eta gero, eta Tolosan gaudenez, noski, inauteriak bukatu ondoren.
Gehienen helburua zein izan ohi da?
Urtean zehar jendea helburu ezberdinekin hurbiltzen zaigu: kolesterol altua, diabetesa, elikadurarekin zerikusia duten bestelako gaixotasunak, kirola eta elikadura uztartu nahi dituen jendea... baina arestian aipatutako une zehatz horietan, jendearen helburua irabazitako kilotxo horiek, eta egoera aprobetxatuz, beste batzuk, galtzea izaten da.
Azken urteetan jateko ohiturak asko aldatu dira. Zer moduz jaten dela esango zenuke gaur egun?
Denok dakigu bizi ohiturak izugarri aldatu direla azken 50 urteetan. Eta egia da jateko ohiturak ere asko aldatu direla eta, esan beharra dago, aldaketa txarrerako izan dela. Lehen, elikadurari askoz denbora gehiago eskaintzen zitzaion (sukaldeko lana) eta eltzea eta koilara beti egoten ziren sukaldeko mahaiaren gainean, barazkiak, zopak eta lekaleak jateko. Gaur egun, bizi garen abiadura honetan, denborari ematen zaio lehentasuna eta janari errazenera jotzen dugu gehienetan, eta hau etxean sukaldatzen dugunean; eta ez, kanpoan jan edo jana kanpotik ekartzen dugunean.
Jaten ikasi egin behar dugula iruditzen zaizu?
Oinarrizko elikadura arau osasuntsu batzuk eguneroko martxan sartu beharko genituzkeela esango nuke. Elikadura osasuntsua emateak ez du esan nahi gustatzen zaidan jaki hori edo bestea ezingo dudala jan. Egin behar duguna da, osasuntsuak diren elikagai horiek ohiko jatorduetan sartu, egunero jaten ditugula ziurtatzeko.
Eta hain osasuntsuak ez diren beste horiek ziur aski, asko gustatzen zaizkigunak noizean behin edo une zehatzetan jan beharko ditugu.
Jatekoari dagokionean, zein akats dira jendeak egiten dituen ohikoenak.
Lehenik, nik aipatuko nuke gure inguruan, Euskal Herrian, janari kopuru gehiegi jaten dugula, behar duguna baino gehiago (mahaiaren kultura, txikitatik, erabat erroturik daukagu).
Bigarrenik, azpimarratu beharra dago zein garrantzitsua den eguneko lehenengo otordua, gosaria alegia. Gaur egun jende askok, eta bereziki, gazte askok ez du gosaltzen eta ezer jan gabe joaten dira lanera edo ikastera.
Azkenik, nik esango nuke beste herri aurreratuek dituzten akats berdinak ditugula. Koipe saturatu gehiegi haragiak, opilak, gaztak…, karbohidrato xinple asko gozoa, zereal finduak, gozokiak umeen kasuan, freskagarriak… eta balantzaren beste alderdian, fruta eta barazki fresko, lekale eta zereal integral gutxi.
Dieta «miragarri» asko zabaldu eta jarraitzen ditu jendeak. Onak dira?
Ez dago dieta miragarririk. Eta larriago dena, etiketa horrekin ibiltzen diren dieta gehienak ez dira egokiak izaten elikadura osasuntsu bat eramateko garaian, horietako askok nutrizio gabezi handiak dituzte eta. Nik, horrelako dieta bat jarraitzen hasi baino lehenago, pertsona horri profesional baten eskuetan jartzea aholkatuko nioke.
Ona da ordu asko jan gabe egotea?
Denok dakigu egunean zehar bost otordu egitea komenigarria dela, betiko hiru otorduak eta tartean mokadu arin eta osasuntsu bat. Frogatuta dago, esna zaudela, sei ordu ezer jan gabe pasatzeak ondorio txarrak ekar ditzakeela gure osasunean.
Zein izango litzateke eguna hasteko gosari on bat?
Nire ustez, gosari horrek lau osagai hauek eduki beharko lituzke: fruta freskoa, esnekiren bat (esne erdigaingabetua), karbohidrato konplexuak (ogi integrala) eta gantza insaturatuak (oliba olioa, aguakatea edo fruitu lehorrak).
Behin dieta eginda, sarritan, jendeari zailena mantentzea egiten zaio. Zergatik?
Dieta egitea zaila den arren, egia da zailena dieta amaitu ondoren hasten dela, mantentzea alegia. Kontuan eduki beharra dago dieta bat mugatua dela denboran (hiru, sei hilabete…) baina mantenimendua betiko da, eta hori askoz zailagoa da. Mantenimendua ziurtatzeko elikadura ohiturak eta, oro har, bizi ohiturak zuzendu eta aldatu egin behar dira, eta gizakiak, ohitura oso finkoak ditugun animaliak gara.
Denetik jan behar dela esan ohi da, baina, azaltzerik bai beharrezkoak ditugun osagai edo platerak zeintzuk diren?
Denok ikusi dugu noizbait piramide nutrizionala izena duen hori. Piramide horretako beheko solairuetan (gure oinarria) agertzen dira ezinbestekoak ditugun jakiak: ogia eta zereal integralak (arroza, kinoa…), fruta eta barazki freskoak, lekaleak, arrautzak, arraina (zuria eta urdina) eta gantz gutxiko haragiak eta esnekiak. Eta hau dena, oliba olio birjin on batekin lagunduta. Ahaztu gabe piramideko beheko solairuak esaten diguna: jarduera fisikoa egunero, ura edan, ondo lo egin eta sukaldeko teknika osasuntsuak erabili (baporean, plantxa, fruta eta berdurak gordinik…).
Azukreari buruz zer esango zenuke?
Bada gorputzak ez duela horren beharrik hipogluzemia egoera batean ez bazaude behintzat. Beraz, karbohidrato xinple mota hori baztertu egin behar da.
Barazki eta fruta gutxi jaten da?
Jan beharko genukeena baino gutxiago, zalantzarik gabe. Datu adierazgarri bat: 2017an EAEn egindako ikerketa batean, gaztetxoen artean (6 eta 9 urteko bitartean), %40k jaten du fruta freskoa egunero eta %7k bakarrik jaten ditu barazki freskoak egunero. Datu oso adierazgarri eta kezkagarriak dira.
Gero eta obesitate gehiago dago haurren kasuan. Nola ikusi edo bizi duzu zuk?
Ikerketa horretan agertzen den beste datu bat. 6 eta 9 urte bitartekoan, %34 gehiegizko pisuan edo obesitate egoeran dago. Beraz, gure inguruan, 3 gaztetxoetatik batek gehiegizko pisua dauka. Azkenean, datu hau egoera baten ondorioa da. Gurasoek ez dugu sukaldean denborarik hartzen egoki sukaldatzeko, ikastetxeetako jangelak modan daude, gure seme-alabek gero eta kirol edo kale-joko gutxiago egiten dute eta, alta, pantailaren aurrean (telebista, mugikorra, ordenagailua…) gero eta denbora gehiago (bi ordu egunean, batez beste) pasatzen dute.
Bukatzeko, zein gomendio orokor emango zenuke?
Bizi ohitura osasuntsuak emateaz gain (jarduera fisikoa, tabakorik ez, alkohola gutxi…), elikadurari dagokionez aholku sinple batzuk: gosaldu egunero modu osasuntsuan; bi mokadu otorduen artean; fruta freskoa egunero (2-3 gutxienez); fruitu lehor batzuk egunero (3-4 intxaur, adibidez); barazki freskoak egunero; zereal integralak (ogia, adibidez) ere egunero; lekaleak 2 edo 3 aldiz astean; arrain urdin bat astean behin gutxienez; proteina osasuntsu bat, egunero, arrautza, arraina edo gantz gutxiko haragia; eta den-dena, oliba olio on batekin prestatuta.
Eta ez da ahaztu behar ondo jatea eta osasuntsu jatea ez direla kontrajarriak, alderantziz, biek elkarrekin joan beharko luketeela.
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Zuhaitza esnatzear dago, kimuak ageri dira adarretan. Gutxi falta da loraldirako, laster aro berria hasiko du, indarberrituta.
Estatu Batuen muga-zergak nahiko buruhauste ez balira, pasa den asteko albiste xalo samar batek dardara-uhinak helarazi ditu mundu-parte handi bateko otordu-mahaietaraino: Japoniako gobernuak bere arroz-gordekin estrategikoetako 210 mila tona merkaturatzeko agindua eman du,... [+]
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]