“Euskal Herrian gatazka armatuak utzi dituen min guztiak azaleratzen ditugu oholtza gainean”

  • Bizimiñak ikuskizuneko sortzaile Itziar Elias (Azkoitia, 1980) aktoreak azaldu ditu musika, antzerkia eta marrazkigintza lanaren nondik-norakoak Apirilaren 20an Laudioko Laudioalde aretoan izango dira, 19:00etan.


2018ko apirilaren 20an - 16:03
Maddi eta Dani Irazokirekin batera igoko da Itziar Elias Laudioaldeko oholtzara. Argazkia: Abar Aranburu
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Musika, antzerkia eta marrazkigintza uztartu dituzue antzezlanean. Zer kontatu nahi izan duzue hiru diziplina horiek baliatuta?

Performance moduko zerbait da. Aipatutako hiru esparru horiek uztartzen ditu: antzeztu bitartean Maddi Irazokik zuzenean margotzen dut eta Dani Irazokik musika jotzen du zuzenean. Euskal Herrian gatazka armatuak utzi dituen min guztiak azaleratzen ditugu oholtza gainean. Gai hori hartzen dugu epizentro moduan, min guztietan barrena bidaiatuaz. Ez da antzezlan bat, ez baitu hasiera bat, korapilo bat eta bukaera bat. Ez da istorio bat, istorio asko baizik, esketx txiki formatuan kontatuta.

Hiru pertsonen bizitzaren testigantzak jasotzen ditugu. Walkman batean jarritako kasete batetik entzuten da euren ahotsa. Preso baten alaba da lehena, ETAren biktima baten semea bigarrena eta ETAko kide ohi bat, aldiz, hirugarrena. Euren bizi-esperientziak eta bizimiñak kontatzen dira audioetan.

Nolakoa izan da obra osatzeko prozesua?

Antzezlan honetan garrantzitsua izan da eginiko prozesua. Hainbat elkarrizketa egin ditugu, alde bateko eta bestekoekin, mugaren alde batean zein bestean. Jende asko ezagutu eta entzutea izan da prozesuaren zatirik garrantzitsuenetako bat.

Argi geneukan gaia orokorrean hartu nahi genuela. Ez genuen zati edo alderdi batean geratu nahi, denena entzutearen garrantzian ibili gara, errespetuz betiere. Pertsonen istorioak entzutea, eta ez ideologiena. Bakoitza pertsonatik hartuta nola bizi izan duen gatazka, hori da guk lortu nahi genuena.

Mina kontzeptu gisa landu duzue, beraz.

Bai, mina pertsonatik entzun dugu. Dena albo batera utzi eta pertsonak ikusi ditugu. Argi ikusten genuen Euskal Herri txiki honetan etxe guztietako leihoetan zegoela gertaera bat, batzuk oso gertutik eta beste batzuk urrutiagotik, baina denek ezagutzen genuela norbait edo gertaera baten bat bizia genuela. Pertsona horren ideologia alde izan edo ez, pertsonaren istorioa entzun nahi genuen, hori azaleratzearen garrantzia nabarmenduaz. Hori izan da prozesuaren oinarria: elkarrizketa horiek batzea eta gure sentsazioak gehitzea, gure bizipenekin eta kultur-adierazpenekin batera.

Gai arantzatsua da oso. Zer nolako harrera izan du lanak orain arte?

Polita izan da, oso politak izan dira orain arte jaso izan ditugun erreakzioak. Jendea hunkitu egiten da, oso gurea den gaia delako, denok bizi izan duguna, alde batetik edo bestetik. Sarritan, bizi izan ez duen zati horrek hunkitzen du ikuslea gehiago.

Badaude gauza deigarri asko. Maddik egiten duen margolana, adibidez, aldiro da ezberdina. Ez dut beti gauza bera margotzen, emanaldi bakoitzean dituen sentsazioen arabera aritzen da. Esan genezake antzezlana bera ezberdina dela herri bakoitzean.

Antzezlanak oroimena jorratzen du, eta musikaren alorrean ere hori lantzen du, gure oroimenean dauden musika horiek oholtza gainera ekarriaz. Horrez gain, antzezlanerako espresuki sortutako konpozisioak ere daude.

Aipatzekoa da baita ere batzuetan ikusleek esaten dutela oso gogorra dela taularatutakoa, guk gertutik bizi izan ditugunean halakoak. Ahaztu zaigunaren seinalea da hori. Gu bagenuen beharra gai honen inguruan hitz egiteko eta horretarako momentu polita zela ikusi genuen. Badago horretarako beharra, batzuetan oroimena manta-azpian sartu dugula dirudi eta.

Elkarrizketa hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


'Eukalyptus'
Naturaren aberastasuna

Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]


2024-10-09 | Ximun Fuchs
Tximinoa, salbaia eta elbarritua

Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.

30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Atera kontua(k)

TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)

--------------------------------------------------------

Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Artea, zein preziotan?

OSCARRA OSCARRENTZAT
AKTOREAK: Mikel Laskurain, Jon Plazaola, Oihana Maritorena eta Ane Gabarain.
PRODUKZIOA: LaMandanga Producciones, Txalo Produkzioak
NOIZ / NON: martxoaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean.

[+]


‘Inesa de Gaxen’ pastoralak beste bi emanaldi eskainiko ditu irailean

Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]


Eguneraketa berriak daude