René Le Henaff zuzendariak hiru dimentsioen teknikarekin esperimentatzeko Euskal Herrian grabatu zuen filma aurkitu du Josu Martinez zinegile eta ikerlari bilbotarrak. Euskadi filmaren lau emanaldi egingo dituzte martxoan, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Baionan.
Askok ez du jakingo duela 80 urte hiru dimentsiotako filmak egiten zirenik ere. Gutxi egin ziren, izan ere: huts egindako saiakera izan zen 3Darena 1930eko hamarkadan, zinemak izan zituen aurrerapen tekniko arrakastatsuagoekin konparatuta –soinua edo kolorea, adibidez–. Hori bai, orain deskubritu denez, egin ziren esperimentuen artean Euskal Herriak badu bere lekua.
Goazen 1936ra: René Le Hennaff zuzendariak Euskadi izeneko ekoizpen folkloriko bat grabatu zuen, non Baionako eta Miarritzeko karrikak ikus daitezkeen, turismoa bezalako gai berriagoak erakutsiz, garai hartan Euskal Herriaz ematen zen irudi erromantikoaz gain.
Louis Lumièrek urteak zeramatzan filmetara erliebea eraman nahian, Erliebe horren erakustaldia da 'Euskadi'
“Inpresionagarria da”, azaldu du Josu Martinezek filma ikustean zer sentsazio izan duen galdetu diogunean. Berak egindako bilaketa-lanari esker ikusiko da filma Euskal Herrian lehenbiziko aldiz, Parisen estreinatu zenetik 81 urtera.
Asteazken honetan emango dute aurkikuntzaren berri Bilbon, Martinezek berak, EHUko Nor ikerketa taldeko Bea Narbaizak, EHUko Bizkaiko campuseko errektoreorde Patxi Juaristik eta Loraldia Kultur Elkarteko koordinatzaile Mikeldi Uribe-Etxebarriak.
Teknika berriari txinpartak atera nahian
Guztiz konfirmatu ezin den arren, badirudi Le Henaffek enkarguz egin zuela Euskadi. Ordurako adinean aurrera egina zen Louis Lumière zinematografoaren asmatzaileak urteak zeramatzan filmetara erliebea eraman nahian, Martinezek esplikatu duenez. Eta erliebe horren erakustaldia da Euskadi: teknika berritzaileari “txispak” ateratzea zuten helburu eta horregatik, eremu-sakonerarekin jolasten du etengabe.
Industriako zuzendaria zen Le Henaff, muntatzaile lanetan aritua, promesa gaztea eta ondorengo urteetan bigarren mailako film komertzialak egiten zaildu zena, Fernandel bezalako aktore popularrak zuzenduz. 1930 eta 1940eko hamarkadetan etengabe aritu zen lanean, baina hortik aurrerako ibilbideaz ez dago arrasto handirik Martinezen esanetan.
Pena ere badu, duela ez asko hil baitzen, 2005. urtean, 105 urterekin, orain aurkitutako filmari buruzko azalpenik emateko aukerarik gabe.
Harribitxiak artxiboetatik erreskatatzen
Ez da Martinezek egiten duen mota honetako lehen aurkikuntza. Sonatua izan zen André Madréren Gure Sor Lekua dokumentalaren aurkikuntza eta hura bilatzeko prozesu korapilatsua, gerora Martinezek berak Gure Sor Lekuaren bila dokumentalean kontatua.
Iruñean, Bilbon, Donostian eta Baionan proiektatuko dute filma martxoan zehar
Asteazken honetan aurkeztutako deskubrimentu berria ezin dela harekin konparatu dio: “Hau ez da gure zinematografiako film handienetako bat izango”. Nolanahi, nabarmendu du jarraikortasun bat dagoela zinemaren historiako une garrantzitsuenen eta Euskal Herrian errodatzearen artean: “Lumière anaiek Miarritzen grabatu zuten eta lehen film frantses soinuduna ere hemen errodatu zen, agian urrun joan gabe exotikoa iruditzen zaien lekua delako”.
Euskadi filmari dagokionez, erreferentzia gutxi zeuzkan Martinezek, eta horietako batetik tira zuen, Jose Maria Unsainen El cine y los vascos liburutik. Hark esaten zuen hiru dimentsiotan egindako filma zela Le Henaffena; are gehiago, Unsain hitz egina zen zuzendari frantziarrarekin 1983an, nahiz eta ezin izan zion eman pista handirik filma aurkitzeko.
“Parisen bila hasi nintzen eta Pathé produktoraren artxiboetan erreferentzia aurkitu nuen”, azaldu du. Filmaren kopia bat gordetzen zuten, nitratozkoa. Hortik aurrera hasi ziren gorabeherak: ekoizpen etxeak ez ditu mota honetako filmak ondare gisa lagatzen, haien kudeaketa komertziala egiten du, eta filma alokatzea proposatu zioten.
Martinezek, produktorakoak “pixka bat engainatuz”, lortu zuen originala artxiboetatik atera eta digitalizatzea. Zer zen ikusi zuenean, instituzioekin hitz egin eta Loraldia sartu zen jokoan: hilabeteko alokairua ordainduta, Bilboko euskal kulturaren festibalean proiektatuko dute filma martxoaren 15ean. Bilboko Alondegian da zita eta Martinezen azalpenek lagunduko diote estreinaldi horri.
Lehenago, martxoaren 11n Iruñeko Punto de Vista jaialdian ikusi ahal izango da; eta, Euskadiko Filmategiak lagunduta, emanaldia antolatu dute Donostiako Tabakaleran (martxoak 23), baita Baionako Atalante zineman ere (martxoak 24), kasu honetan EKEren laguntzarekin.
Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]
Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]