Euskal Herriak NATOri ez!


2022ko ekainaren 29an - 11:20
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Aurten 40 urte bete dira Espainia NATO erakundean sartu zela eta, horren karietara, Madril izango da “gailurra” deitzen duten armagintzabakanalaren anfitrioia. Bide batez, Europarako atea zaintzen duen txakurra sarituko dute, Espainiak migrazioaren gainean hartu dituen neurri gizagabeak babestuz eta Saharako herriari egindako mespretxuari “mendebaldearen” adostasuna erakutsiz.

Gailur horrek, edozein modutan, ikuspegi beldurgarriak baino ez ditu eskaintzen; eta hori zuritze aldera edo, Espainiako Sanchez presidenteak NATOren zereginak zerrendatu ditu: “Giza segurtasunaren esparrua, klima-aldaketaren aurkako borroka eta emakumearekin, bakearekin eta segurtasun-agendarekin zerikusia duten gaiak barne hartuko ditu, datozen hamarkadetan ezinbestekoak izango baitira segurtasunerako eta egonkortasunerako”. Sarkasmo nazkagarria da, horiek, areago, gerraren jainkoaren aldarean emango diren eskaintzak diruditelako.

"Zibilizazio gisa premiazko zereginak ate joka ditugunean betikora lotu nahi gaituzte; gerrara"

NATO zorigaiztoko erakundea da; dirutzak eta baliabideak xahutzen dituen erakunde zitala da, arma-gastua “justifikatuko” duena etsai berriak sortuz, heriotza berriak eraginez. Eta dena da mendebalde aurreratuaren izenean eta horien nagusi diren korporazioen interesen alde. Herri askoren bizimodua hipotekatuta dago amaigabeko “eskalada” belizistan. Segurtasuna eta egonkortasuna (merkatuena, jakina) da mantra errepikaria. Zibilizazio gisa premiazko zereginak ate joka ditugunean betikora lotu nahi gaituzte; gerrara. Oraina birpentsatzen hasteko ordua heldu zaigunean etorkizun hobeago bat planifikatzeko, hurkoekiko eta naturarekiko harremanen paradigma berri bat sortu beharra dugunean, NATOk heriotza eskaintzen digu, berriro.

Bada, oraingoan ere Gernikatik ezetz esaten diogu gerrari, ezetz esaten diogu NATOri. Ukraina eta Errusiaren arteko gerrari ezetz esateko eman genituen arrazoi berdinengatik: militarismoan sakondu beharrean, armak beharrean, lanabesak nahi ditugulako eskuetan; hitzaren kultura ardatz duen gizarte aske, burujabearen alde egiten dugulako, herrien burujabetzaren urraketan baitago gatazka askoren muina.

Bukatzeko, gogoratu nahi dut Picassoren Guernica koadroaren aurrean gerraren aurkako ekintzaile batzuk egindako protesta. Koadroari merezi duen balioa eman diote, gerraren aurkako oihu latza baita. Agian Madrilen bilduko diren gerrako jaunak kapazak dira koadroaren aurrean jarri eta flashekin bonbardatzeko, baina, ulertuko al dute gudariaren ezpata hautsitik ernaltzen den lorea?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-07-17 | Gorka Menendez
Zenbateraino izan behar dira txikiak nekazari txikiak?

Gaur egungo ezker mugimenduaren zati handi batek, intuitiboki bada ere, eskala txikiko nekazaritza aldarrikatzen du zalantza askorik izan gabe. Hala ere, txikitasunaren aldarrikapen horrek baditu bere kontraesanak: tamaina txikiko ustiategi batek, definizioz, ezingo du elikagai... [+]


Euskaldunak

Eusko Jaurlaritza berriko bozeramaile Maria Ubarretxenak lehenengo elkarrizketa Euskadi Irratiari eman zion. Solasaldian asmoez jardun zuen, kontu orokorrak adierazi zituen, ezinbestean, gobernua martxan jarri berri zegoelako. Adeitsua izan zen tonua kazetari eta eledunaren... [+]


2024-07-17 | Iñaki Barcena
Ekofaxismoa al datorkigu?

Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko desorekak ekartzen dituzte. Estraktibismoaren gurpil... [+]


Defendatu behar duguna

Ikasle batek erran zidan, behin, testu bat aztertzen ari ginela: “Pertsonaia eri da: geldi-geldia pentsaketa ari da bere buruan”. Bistan dena, erranaldi horrekin, gaizki adierazi zuen gogoan zuen iruzkina, erran nahi baitzuen pertsonaiaren ezontsa nabari zela haren... [+]


2024-07-17 | David Bou
Agur esaten ikastea

Zerbaiti edo norbaiti agur esatea abandonuarekin, amaierarekin eta, azken batean, dolu-prozesuarekin lotutako ekintza izan ohi da. Seguru noizbait esango zenutela –edo norbaiti entzungo zeniotela– “ez zaizkit agurrak gustatzen” esaldi tipiko eta topikoa... [+]


Teknologia
Euskalgintza digital kritikoa

Euskara, eremu digitala den itsasoan ezagutzara eta harremanetara abiatzeko portua da. Adimen artifizialarekin, portu horretatik mundu osoarekin euskaraz harremanetan jartzeko aukera ematen dela dirudi. Euskararen automatizazioa laguntza ederra da belaunaldi berriekin euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude