Euskal Herria utzi eta Saharara borrokatzera itzultzeko prest

  • 1991tik indarrean zen su etena apurtu du Marokok eta gerra hotsak heldu dira Mendebaldeko Saharara. 2017tik hona Oñatin bizi dira Sidi Mohamed Embarec (23 urte) eta Malaini Emabrec (20 urte) anaia sahararrak, haien herriko egoeraz hitz egiteko elkartu gara.

Sidi Oñatiko elkarretaratzean. Argazkia: Gontzal Belategi

2020ko abenduaren 02an - 10:57

Embarec familiatik aita izan zen lehena Euskal Herrira etortzen, ama geroago. Malainik, dagoeneko hiru urte daramatza Euskal Herrian. Urtebete geroago anaia etorri zen, Sidi. Orain, bi gurasoak eta anaiak Oñatin bizi dira, baina senide asko oraindik Aljerreko Tindufeko errefuxatu sahararren kanpamentuetan bizi da.   

45 urte daramatza saharar askok herritik kanpo. Aljeriako kanpalekuetan bizi diren bi millioi errefuxiatuen gehiengoak ez du bestelako bizitzarik ezagutu. Urte asko zain beren lurraldera itzultzeko irtenbidearen zain. Embarec anaiak ere, kanpamentuetan jaiotako belaunaldikoa dira. “Zaila da bizitza Tindufen, zure herrialdea 500 kilometrotara besterik ez dagoela jakinda. Gutxienekoa ere ez daukazu, ur edangarririk ez da, lurrez egindako etxeak dira gehienak eta udan 50 gradutako tenperatura”, aitortzen du Malainik.

2.000 kilometro baino gehiagoko luzera duen harresi batek banatzen du iparraldetik hegoaldera Mendebaldeko Sahara. Harresiaren mendebaldera Marokok okupatutako lurraldea. Ekialdekoa, berriz, Polisarioak askatutako lurraldeak. Laupabost kilometrotik behin konpainia militar eta radar bana dago. Barnealdera, berriz, minaz jositako eremua da. “Marokok okupatuta dituen lurraldeetan dago Saharako herriaren eta lurraldearen aberastasuna: arrantza, mineralak, fosfatoa… beste guztia basamortua da. Espainia jakinaren gainean zegoen zatiketa hori egin zuenean”, dio Sidik.

“Okupatutako lurretan bizi diren familien etxeetan sartzen dira Marokoko soldaduak emakumeak jipoitzen dituzte eta etxeko gazteenak eramaten dituzte, inongo arrazoirik gabe. Marokoko armadak lurralde okupatuetara eraman ditu marokoar asko, inoiz, erreferendum bat balego, ezetz bozkatzeko”, azpimarratu du Malainik. 

Emakume saharauiak, Oñatiko elkarretaratzean. Atzean, Malaini. Argazkia: Gontzal Belategi

“Beharra badago itzuliko gara”

Derrigorrezko ikasketak amaitu eta etorkizun hobearen bila etorri ziren Euskal Herrira Embarech-tarrak: “Etxekoak urrun izateak bultzatu gintuen hona etortzeko pausua ematera”. Orduan ez zekiten ea Saharara inoiz itzuliko ote ziren, baina orain, ordea “beharra badago, itzuli egingo gara, herriarengatik borrokatu behar da, gure ondoren datozenek askatasunaz gozatu dezaten”, dio Malainik.

“Gu hemendik ari gara borrokan, mobilizazioak eta elkarrizketak egiten ditugu, Euskal herriari erakusten diogu gure herria jasaten ari dena”, dio Sidi. Gerran emakumeen rolaz galdetuta, "lagundu" egiten dutela dio Malainik: "emakumeek ahotsa erabiliz egiten dute borroka. Hemengo hedabideetan oihartzuna ematen diete gure herriaren egoerari. Emakume asko dago prest Saharara itzultzeko, behar denean laguntzeko, janariak, jantziak eta sendagaiak prest izateko”.

Euskal Herriari 

“Euskal herriak beti babestu izan du Saharako herria, ikustea besterik ez dago azken asteetan erakutsi duen babesa, mobilizazio eta protestetan” esaten du Sidik. Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote babesa ematen jarraitzea, Mendebaldeko Sahararen alde mobilizatzea, eta Espainiako Gobernuarekin akordio batera iritsi ahal izateko lan egitea. Eta beharra balego, “borroka egitera joango garenoi Saharara heltzeko bidea erraztea”.

(Ezkerretik eskuinera) Sidi eta Malaini

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


2024-03-20 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
“Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?”

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


‘Saharari kantari’ diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Ez da amnesia, monarkia da

Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.

Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]


2023-01-20 | ARGIA
Fronte Polisarioak Marokoren aurkako borroka armatua indartzea erabaki du bere kongresuan

Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]


Loueila Sid Ahmed Ndiaye. Justizia eskubide
“Migratzaileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dira”

Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]


Jadiyetu El Mohtar Sidahmed
“Sahararron borroka ezin da bereizi borroka feministatik”

Mendebaldeko Saharan Marokok okupatutako lurretan bizi diren emakumeen borrokaz mintzatu da, Sultana Khayaren bizipenak ardatz. Khayak biolentzia pairatu eta bideo bidez dokumentatu du.


Eguneraketa berriak daude