“Euskal Herria dugu irabazteko” leloarekin lagunduta, ikurrina agertu da Gasteizko Santa Maria Katedralean eta San Vicente elizako kanpandorrean, Hala Bediri helarazitako irudietan ikus daitekeen bezala.
“Desagerpenaren ateetan ematen den jaiotza, itotzeko zorian ematen den duintasun arnasa, mihia moztu aurreko azken garraxia… Frankismoaren atzaparretatik ihes egitea eta menderatuak izatearen dikotomian zalantzarik izan ez zutenei eskerrak eman dizkiegu egunotan. Nuklearrik gabeko herria irudikatu zutenak, indar okupatzaileei aurre egin zietenak… Euskal Herriaren etorkizuna lurperatzen saiatu zirenean, ez ziren konturatu haziak ginela, eta haziek lur azpian behar dutela egon elikatzeko.
Hazi horietatik, enbor sendodun haritzak sortu ziren. Enbor horietatik, adaranitz. Ikurrinak elizetan, gau-eskolak, Santu Guztien egunaren bezperan margoketak hilerrietan… Zerua ikutzeko prest dagoen zuhaitza bilakatu ginen. Mugitu ginen, kateak sentitzeko. Sentitu genituen, pentsatu eta ekin genion. Bideari, borrokari. Herriarekiko maitasuna genuen motore. Konpromiso militantea erregai. Etxeko berotasunaz gozatzea debekatu ziguten, ihesera behartuak ikusi genituen geure buruak. Hamaika aterpe, baina etxe bakarra. Herria izan genuen arnas. Zapalkuntzaren arkatzak marraztu zizkigun muga artifizialak, herri asimilatu bilakatu nahi izan gintuzten, baina gobernaezinak ginela erakutsi genuen. Euskara, hizkuntza sorgindu hura, etxeetako sukaldeetara mugatu nahi izan zuten, klandestinitatera. Eta hara non, oihurik ozenena Euskal Herri osora hedatzeko ausardia izan genuen.
Eta orain, galdera existentzialek bisitatu gaituzte. Nondik gatozen, nora goazen. Ez da idatzitako erantzunik horrelako itaunentzat, baina badira bideorria zehazten diguten baloreak. Konpromisoa, Euskal Herria aske eta sozialista eraikitzeko helburuaz barrenak hustuko ditugunaren baldintzarik gabeko konpromisoa. Leialtasuna, bidelagunekiko, proiektuarekiko. Konfiantza, gureaitzindariek gugan ezarritakoa, garaipenean ezarria dugun konfiantza. Eta batez ere, erantzukizuna. Lekukoa hartzea dagokigu, zapalkuntzak bere horretan diharduen heinean. Ukabilak batu eta estu helduko diogu gure aurrekoek utzitako legatuari, inork ez diezagula debekatu herri honengatik bizitza eman dutenak omentzea, ez baita egongo biharko Euskal Herriarik haiek piztutako suen berotasunik gabe.
Gernikako bonba hotsei adorez erantzunez sortu zuten katea, eta katea ez da eten. Kate-begia amaitu da, baina kateak tinko dirau. Zerua ikutuko dugu, piztutako izar bakoitza laztantzeko. Munduari su emango diogu, ez dadin iluntasun garairik errepikatu. Gure haurrek gaurko eta biharko ikastoletan haien izenak abestu ditzaten, herri gisa eman behar dugu. Lokatzetan aztarna berriak uztea dagokigu orain, fronte ezberdinetan aurpegia ematea, eurena estaltzeko beharrean ikusi ziren horiek omentzeko ez baitago modu hobeagorik, Euskal Herria irabaztea baino”
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.
Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.
Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara... [+]
Aurten dagoeneko zazpi aldiz baino gehiagotan egin diete eraso Donostiako Ikatz kaleko Herria taberna kanpoan jarritako ikurrinari, arrano beltzari eta presoen ikurrari. Oraingoan, baina, gertatutakoa grabatu dute.
Aberri Egunaren bezperetan farol batetik ikurrina bat zintzilikatzeagatik Mozal Legea aplikatu zien Gasteizko Udalak hiru herritarri. Astebeteren buruan, zigortuek 300na euroko isun bana jaso dute "erabilera edo zerbitzu publikoko ondasun higigarriak edo higiezinak"... [+]
Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.
Aurreko legealdian aldaketaren lau alderdiek 2017an desegin zuten 2003ko Ikurren Legea berriz itzuli da Nafarroara. Garai hartan, UPNren eta PSNren corralitoa indar betean zegoen eta bi alderdiek Ikurren Legea atera zuten aurrera funtsean ikurrina udaletan jar ez zedin.
Nafarroako Legebiltzarrean tramitazio konplikatua izan ondoren, ostegun honetan eztabaidatuko dute Foru Erkidegoko Ikurren Lege berriaren inguruan. Eskuinak proposaturiko legea guztiz urardotuta, PSNren baiezkoa aurreikusten da.
Ez dirudi Navarra Sumak babes nahikorik izango duenik bere Ikurren Legea indarrean sartzeko: Nafarroako Legebiltzarreko alderdiek aurkeztutako zuzenketek adierazten dute gehiengoa ez dagoela alor horretan arau murriztaile eta zigortzaileen alde.
Bandera handiekin sartzea debekatzen zuen agindua ez betetzea egozten diete sei gazteei.
"Banderak trapuak besterik ez dira”, aldarrikatzen dute munduko hiritarrek, inongoak ez, eta toki guztietakoak direnek. Bitxia da, baina halakoak beti izaten dira estatua daukaten banderapekoak.
Gurean ere zabaldu da jarrera hori sektore independentista batzuetan... [+]
Enrique Maya Iruñeko alkateak egin ahalak egin zituen ikurrina eta bestelako aldarrikapenak sanferminetako txupinazoan egon ez zitezen, baina ez zuen lortu, horretarako bitarteko ugari jarri bazituen ere.
Korrikalari talde batek udaltzainek astearteko entzierroan izandako jarrera kritikatu du agerraldi batean. Poliziek hiru pertsona identifikatu, horietariko bi atxilotu eta laugarren bat zauritu zuten.