Euskal Herriaz mintzo den 1610. urteko liburu bat eskuratu dute Italian, euskarazko 100 hitzeko zerrendarekin

  • 1610. urteko Mithridates de differentis linguis... liburua eskuratu du Mintzoa argitaletxeak Italian. Beste hizkuntza ugariren artean Euskal Herriari buruzko bi orri eta euskarazko 100 hitz dauzka, latinezko itzulpenekin. Kaspar Waser teologo suitzarrak idatzi zuen eta ale berezia da, lehendik ezaguna izan arren.


2020ko ekainaren 03an - 17:48
1610. urtean idatzitako Mithridates de differentis linguis... liburuaren azala.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mintzoa argitaletxeak eman du albistea: liburu berezi bat eskuratu dute Italian. Beste azalpen ugariren artean, baskoien herriari buruzko azalpena egiten du, lurraldetasuna argi adieraziz. Euskal Herria osatzen dute Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bearnok.

Ondoren, euskarari buruzko azalpena idatzi zuen Waserrek. Leizarragaren Testamentu Berritik Aitagurearen euskarazko (hika) bertsioaren hasieraren ondoren, euskarazko 100 hitz jaso zituen, ondoan itzulpena jarrita: aita, ahardi, ahoa, aker, alaba, amar, anaya, andrea, ardoa, ardia, arima, arraya... Ikusi azpiko irudietan liburuaren orri horien argazkiak:

 

Hasieran zenbait hedabidek, tartean ARGIAk, aditzera eman duten arren liburua ezezaguna zela orain arte, Rikardo Gomez filologoak bere blogean azaldu du Frantziako Liburutegi Nazionalean lan honen bi ale daudela eta Bavierako Estatu Liburutegian beste bat, digitalizatuta eta publikoaren eskura dagoena gainera. Horiez gain, liburuaren beste zenbait ale ere badirela azaldu dute Mintzoako arduradunek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen historia
Cesar-Neron kasua

Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]


“Lokalizatuta dauden epigrafeak leku batean biltzeko ahaleginik ez da egin”

Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Iruña-Veleiako aztarnategia ‘hondeatzaileaz ez suntsitzeko’ manifestaziora deitu dute

Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Joseba Lizeaga: “Iruña-Veleiako polemikaren oinarrian grafitoetan topatutako euskararen zantzuak daude”

Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


Eguneraketa berriak daude