Euskal Herrian Gobernuko kide, EITBko zuzendari edota EHUko errektore izateko euskara behar bezala menperatzen ez duten pertsonak izendatzen direnean, eskandalu sozial eta politikorik sortzen ez bada, zerbait gaizki dabilela eta egoera benetan larria dela esan nahi du. Eta hori egiten duen Gobernuak ez al du ondoren, Euskaraldia berriro erabiliko, bere jarduera okerra zuritzeko?
Egun hauetan entzun berri ditugu Quebeceko Justizia eta Frantsesaren Ministroa den Simon Jolin-Barretteren hitz hauek: “Nazio baten historian kontzientzia kolektiboa markatzen duten uneak daude. Aurten une horietako bat ospatzen ari gara. Duela 43 urte, 1977an, Quebeceko Asanblea Nazionalak Frantses Hizkuntzaren Gutuna onartu baitzuen”.
Simon Jolin-Barrettek azaltzen duenez, “duela 43 urte Quebec frankofonoa zen, gaur hala da eta hala izan beharko luke etorkizunean ere. Printzipio negoziaezina da hori”, Quebecen ingelesa erabiltzen dutenak asko diren arren. Eskubide kolektiboak, eskubide indibidualen gainetik jartzen dituzte han. Euskal Herrian euskararen inguruan horrelakorik esan duen agintaririk ez dugu ezagutu oraingoz. Noiz aitortuko dugu Euskal Herria duela bi mende arte euskalduna zela eta etorkizunean ere hala izan behar duela, eta hori negoziaezina dela?
Buruzagi quebectarrak onartzen duenez, 101. Hizkuntza Legeak modu askotara aldatu die bizitza. “Quebeci bere burua baieztatzea, ozen apuntatzea eta zuzen mantentzea ahalbidetu dio frantses hizkuntzak” frantsesa kohesio soziala ziurtatzeko tresna bihurtu baitzuten. Frantsesa ez da arazoa izan Quebecen, kontrakoa, beraien identitatearen ardatz izan da.
"Euskara kohesiorako, indar metaketarako, eta baita independentziarako ere arazoa dela sinestarazi nahi digute, batzuek baita etxetik bertatik ere"
Euskal Herrian ere hala izan zen frankismo garaian. Askatasuna, euskal proiektu politikoa eta euskara gauza bera ziren pentsamendu eta borroka politiko hartan. ETAk, duela 60 urte, Euskal Herriari egin zion ekarpen nagusietako bat, alegia, ordura arte nagusi zen PNVren euskaldun-fededun-erdaldun hegemonikoa, laizismo-sozialista-euskaldunaz ordezkatu zuenean, euskara eta euskal kultura etorkizuneko gure proiektu askatzailearen ardatz bihurtzea izan zen. Non gaude orain? Euskara kohesiorako, indar metaketarako, eta baita independentziarako ere arazoa dela sinestarazi nahi digute, batzuek baita etxetik bertatik ere.
Baina berrogeita hiru urte igaro dira eta Quebeceko profila eta beharrak aldatu egin dira, baita Euskal Herrikoak ere. Kontuan hartu han eta hemen merkatuen globalizazioa eta ezagutzaren ekonomia, goi-mailako hezkuntzaren demokratizazioa, populazioen interkonektibitatea, lantokiak eraldatzeko eta antolatzeko eskubidea... guztiak eragiten duela gure berezko hizkuntzen etorkizunean.
Beste quebectar askok bezala, frantses hizkuntzari buruzko datu berriek kezkatzen dute Quebeceko Gobernua. Aurrera egin da, baina moteltzea dator, Euskal Herrian bezalaxe. Horregatik berritu nahi dute 101. Hizkuntza Legea. Eta Euskal Herrian? Zertan gaude gure herria zatitzen duten hiru gune administratiboetan? Ipar Euskal Herrian aurrera egin dugu. Hego Euskal Herrian, berriz, moteldu da normalizazio prozesua, eta erabileran atzeraka goaz… Horretan guztian, zer ikusi zuzena du euskara oraindik Euskal Herri osoan ofiziala ez izateak eta, ondorioz, berreuskalduntzerako politika nazionalik ez edukitzeak. Horrelakoa da Euskaraldiaren bigarren edizio honen testuinguru politikoa eta soziala.
Frantsesaren Ministroak azpimarratu duenez, “azken 40 urteotan, Quebecez hitz egiteak esan nahi izan du bertako hizkuntzaz, gure hizkuntzaz, hitz egitea. Gure bereizgarri den eta mendeetan zehar gure nortasunaren bihotzean dagoen frantses hizkuntza honek, mundu osoan nortzuk garen eta, batez ere, nortzuk izan nahi dugun esateko aukera ematen digu. Frantses hizkuntza hau, guztion ekarpenekin eraiki den kultura bat baieztatzeko sinboloa da”. Txepetx soziolinguistak duela urte asko idatzi zuen tesia datorkigu gogora: Un futuro para nuestro pasado (Etorkizun bat gure iraganerako). Horrelakorik jasota al dago egungo Euskal Herriko pentsamendu politiko eta sozial hegemonikoan? Ez dugu uste. Tamalez, egun Irlandaren antza handiago dugu Quebecena baino. Irlandako Errepublika lortu zuten, baina hizkuntza galdu. Xalbadorren pentsamenduari jarraiki, gorputza lortu zuten, baina bihotza galdu.
Euskal Herrian ere dena aldatzen ari da, eta azkar, gainera. Orain arte egiten ari ginena berraztertu eta aldatu beharko dugu etorkizunari begira, bai ikuspegi estrategikoa, bai Legeria, bai Hizkuntza Politika, bai Administrazio Publiko eta pribatuaren jokabidea eta baita euskaldunon hizkuntza praktika pertsonal eta kolektiboa ere. Euskaraldiak horretan lagun gaitzake, Lurralde Askearen 100 Konpromiso liburuan esaten genuen bezala, konpromiso pertsonala (Ahobizi edo Belarriprest) konpromiso kolektiboarekin (Arigune) uztartuz.
Inork ez gaitu salbatuko, guk geuk ez badugu geure burua salbatzen. Duela 41 urte EHEn esaten genuen moduan, orain ere esan beharra daukagu, euskaldunon bigarren matxinadarako garaia iritsi da. Bihur dezagun Euskal Herria Arigune!
* Joseba Alvarez, Ezker Abertzaleko militantea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]