Euskal Herri sozialista eta feministaren alde borrokan jarraitzeko deia egin dute 1.000tik gora gaztek

  • 'Bulkada berrien garaia da' dinamika aurkeztu dute Leitzan egindako agerraldi jendetsuan. Azken 40 urteotan gazte antolakuntzan arituriko jendeak ere babesa eskaini dio dinamikari: "Egun, inoiz baino gehiago, bulkada berrien garaia da".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 17an - 09:39
Apirilaren 19, 20, 21 eta 22an antolatuko dute Gazte Topagune erraldoia.

Eguzki beroaren azpian elkartu dira 1.000tik gora lagun Ernai eta Aitzina gazte antolakundeek sustaturiko 'Bulkada berrien garaia da' dinamikaren aurkezpenean. 40 urtez gazte antolakuntzan aritutako kide ugari bertaratu dira Leitzara dinamikari babesa ematera, eta Euskal Herri aske, sozialista eta feministaren bidean borrokan jarraitzeko deia egin dute: "Gure bizkar atzean begiztatu daitekeen ondare politikoa gure egin eta gazte antolakuntzaren baitan herri honen aldeko konpromisoa gure egin dugun gazteak gara".

Egun inoiz baino gehiago "bulkada berrien garaia" dela adierazi dute dinamikako bozeramaileek: "Ez egin dudarik, gaur, hemen batutako ehunka lagunek konpromisoa orainean dugula. Izan ere, hemen batu garen lagunek badugu batzen gaituen zerbait: Euskal Herriarekiko hartutako konpromisoa". 

Ipar eta Hego Euskal Herriko gazteak bilduko ditu aurkezturiko ekimenak: "Mugak ezarri nahi dizkiguten bi estatuen gainetik hemen gaude, herri oso bateko gazteria". 

Hiru egitasmo 

Dinamikaren baitan hiru egitasmo antolatuko dituzte ikasturtean zehar. Lehena, gazte antolakuntzaren 40 urteetako memoria jasoko duen liburua 'Gazte memoriaren eltzea', "unean une izandako eztabaidak, hausnarketak, bulkadak..." bilduko dituena. Bigarrenik, herriz herri egingo dituzten dinamikak. Eta, azkenik, apirilaren 19, 20, 21 eta 22an antolatuko duten Gazte Topagune erraldoia, "inoiz baino indar gehiagorekin gazte antolakuntza eta borrokaren parte garen guztion topagune izateko asmoz" egingo dutena. Lanean jarraitzeko deia egin diete gazteei: "Antolakuntza eta borrokaz, Ernai gaude, Aitzina goaz".

Argazkiak

 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Ibone Alonso eta Aizpea Uranga, Ernaiko kideak
“Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan dira isunak”

Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude