Borroka armatuaren desagerpenak egoera berri bat sortu du, nahi ta ez, Euskal Herriko bizitza politikoa baldintzatzen duena. Testuinguru hortan, Euskal Herri osoko estrategia bakar bat eraiki daitekea? Prozesu hortan Iparraldea bere ekarpena egiten ari da, gure lurraldeak hemengo jendartearen pentsamoldeak eraldatzeko balio duten bitartekoak asmatu baititu.
Azken hamarkadetan, lan metodo oso berezi bat garatu da Iparraldean eta pixkanaka pixkanaka errealitatea, kontzientziak eta perspektibak eraldatzea ahalbidetu du. Ipar Euskal Herriko egoera bereziak segurrenik metodo hori finkatu du: 315.000 biztanle bakarrik dituen lurralde ttipi bat, frantses Estatuaren punta batean dena, oso zentralizatua eta 67 milioi biztanle dituen Estatu horren Parise hiriburutik oso urrun kokatua. Horri gehitzen badiogu 2017a arte instituzio propiorik ez zuela eta abertzaleak oso minoritarioak direla, hautesleen %15a besterik ez baitira, argi ikusten da Pariserenganik entzuna izaiteko, edo, bultzatzen eta proposatzen ditugun aldarrikapen eta neurriak Parisi onararazteko edo martxan ezararazteko posibilitateak, minimoak zirela. Horrek segurki bultzatzen zuen ez sobera itxoitea gauzak gainetik etor zitezen, eta gomitatzen gintuen guhaurek beheretik aterabideen eraikitzera. Aldarrikapen horiei oihartzun gehiago emaiteko bortizkeriaren erabilpenari uko eginez (1998-1999ko Lizarra- Garaziko garaia momentu erabakigarri bat izan da Iparraldeko metodo berezi horren garatzeko eta Iparraldeko azken erakunde armatuak 2000 urteen hasieran bere jarduerari bukaera eman dio), argi da egoera orokor horrek, indar harreman gutieneko baten sortzeko eta Iparraldeko jendartearen eraldaketarako potentzial erreal baten sortzeko parada, arras beste era batera, pentsatzea behartzen zuela.
Metodo hori ez da eskuliburu edo testu teoriko batean idatzia izan, pixkanaka pixkanaka garatu da lurraldean, eta kolektiboki irudikatua eta eramana izan da, batzuetan ebidentzia bat bezala, beste batzuetan eztabaida bizi batzutarik landa non beste aukera estrategiko batzu kontra jarriak izan zaizkion, baina proposamen ezberdin horiek gutiengoan gelditu dira, edo beraien kabuz agortu dira etekinik gabeko esperimentazio garai baten ondotik. Metodo hori eskematikoki deskribatzeko erran nezake bi parte handiren arteko antolaketaren ondorioa izan dela:
1) Gehiengoa batzen zuten eta norabide onean joaten ziren helburu batzuen inguruan formulatutako frantses Estatuari zuzendutako eskakizunak, nahiz eta haien maila eta haien edukia ez ziren abertzaleek beren kabuz aldarrikatzen zituzten galdeen heinekoak
2) Estatuak baikorki erantzutea itxoin gabe eskaera horien edukia praktikan jartzen laguntzeko iniziatibak, egiturak, proiektuak eraikitzea.
Osagai horietako lehenak, zeinen adibide adierazgarriena, euskal departamendu baten aldeko borroka den, hainbat gauza ahalbidetzen zituen: jende eta sektore anitz mugiarazten zituen, abertzaleek soilik bultzatu aldarrikapenek (sentsibilitateen arabera autonomia edo independentzia) baino sare zabalago bat. Hori dela eta, Iparraldean harreman, zubi eta aliantza berriak sortzea pixkanaka permititzen zuen (baita, askotan, Frantziar Estatuko buru edo indar ezberdinekin ere). Frantziar Estatuaren ezezko gogorrei eta mespretxuari aurre egiteko beharra dela eta, konplizitate berri horiek indartzen zituen, bere izaera zehatzari buruz kontzientzia-hartze bat pizten zuen, aitorpenerako egarria zorrozten zuen, instituzionalki existitzeko eta bertan erabakitzeko ahala lortzeko gosea handitzen zuen. Praktikak sortzen zuen kontzientzia eta herritarrak, aldatzera eta urrunago ibiltzera eramaiten zituen, batzuetan arreta, duda eta kezka ainitzekin hartu zuten bidean.
Euskal departamendu baten aldeko borrokak
Iparraldean harreman, zubi eta aliantza berriak sortzea
pixkanaka permititzen zuen, baita, askotan,
Frantziar Estatuko buru edo indar ezberdinekin ere.
Estatuak aldarrikapen hura onartuz geroz egin zezakeena gauzatzen hasten ziren ekimen edo entitateen eraikuntza paraleloa hasi zen, eta horrek aldarrikapenari zilegitasun handiagoa ematen zion, sustengu eta parte hartzaile gehiago erakartzen zizkion, frogatuz eskala ttipi batean, zenbat irabazi zitekeen dimentsio handiago bat ematen bazitzaion eta desmartxa hori oinarritzat, instituziotzat hartua balitz. Aldarrikapena molde performatibo batean hots ia gauzatuz eramaten zuen, Estatua bortxatuz bere axolagabekeriatik ateratzea, erantzutea eta ihardestea, hainbat ekimenen bitartez, “programa konstruktibo” horren garapena mugatzeko edo programa horrek Estatuari sortzen ahal zituen kostu politikoak ttipitzeko. Bi osagai horiek elkar elikatzen zuten, elkar indartzen, eta horien artikulazioak frantziar zentralismoaren aitzinean eragitea lortzen zuen, errealitatea egiazki eraldatuz eta Iparraldearen kontzientzia maila handituz.
Kasu adierazgarriena, antolaketa estrategiko horren eraginkortasuna hobekien irudikatzen duena, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen sortzearena da, Euskal Herriko laborantza ganbara berezi baten aldeko hamar urteko mobilizazio baten ondotik eta Iparraldearentzat Instituzio baten aldeko Batera kanpainaren testuinguruan. Denbora berean, euskal departamenduaren aldeko kanpaina eta Udalbiltzaren sortzearen antolaketa gertatu ziren, honek lehen unetik erakusten zuelarik bazela gaitasuna Frantses Estatuan gauzak mugiarazteko. Zoritxarrez, ez du astirik ukan garatzeko, 1999ko bukaeran su-etenaren amaitzeak geldiarazi baitzuen Lizarra-Garaziko prozesua. Ez zuen orduan garatu ahal izan bere potentzial estrategikoa, ene iduriko alimalekoa edo itzela zena. Laborantza Ganbarari dagokionez, benetako erakunde horren sortzea, 2005ean bihurgune garrantzitsua izan da Iparraldean, izan dadin laborantza munduan edo Iparraldearen izate instituzionalaren alde. Iparraldeko 158 herri batzen dituen hiri elkargo baten sorrera, lurraldearen historiako lehen erakundearen sorrera, Laborantza Ganbarari zor zaio parte handiz. Laborantza Ganbarak egindako oinarrizko lanak, tresna horren egokitasuna eta ondorioz aldarrikapen horren bidezkotasuna erakutsiz, bazuen mobilizatze guziek eta manifestazio guziek bezainbat edo gehiago balio.
(Segida Enbataren datorren zenbakian)
Albiste hau Enbatak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]