Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

  • Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko martxoaren 01ean - 10:38

Euskal Hedabideen Behategiak Euskalerria Irratian aurkeztu du 2023-2024 denboraldiko Euskal Hedabideen Urtekaria, elkarrizketaren eta prentsaurrekoaren arteko erdibidean dagoen formula hibrido baten bitartez.

Metropoli Forala saioan urtekariaren inguruan elkarrizketatu dituzte Hekimeneko zuzendari Igor Astibia eta Behategiaren urtekariaren editore Libe Hernando eta Hibai Castro. Elkarrizketa irratiz ez ezik bideo streaming bidez ere zabaldu dute. Eta Behategiak kazetariak deitu ditu urtekariaren aurkezpen horri on line jarraitzera, prentsaurrekoa bailitzan.

Urte zaila

Astibiak azaldu duenez, “2023a urte zaila izan da euskal hedabideentzat, adimen artifizialak eta trantsizio digitalak eskatzen duten berrikuntzengatik, eta lehengaien garestitzeagatik”.

Hori horrela, “Hekimen finantzazio handiagoa lortzen saiatu da”, administrazioekin negoziatuz diru-laguntza mardulagoak lortze aldera. “Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, batetik, eta Nafarroan, bestetik, abian dira diru laguntzak hobetzeko harremanak”, gaineratu du Astibiak. Halaber, Nafarroako Gobernuak berrikuntzarako sorturiko poltsa azpimarratu du.

Urtekari mamitsua

“Urteroko maiztasunarekin argitaratzen du Euskal Hedabideen Behategiak nabarmentzeko modukoak diren lanen, proiektuen eta gertakarien bilduma den liburu hau. Aurreko urteak emandakoak aztertu eta hasi berri dugun urtean mahai gainean egongo diren gai nagusietako batzuk aurkituko ditugu hamaalu artikulu hauen artean”, azaldu du Castrok.

Barrura zein kanpora begira

Hasteko, eta bizi dugun garaiaren testuingurua ezartzeko, hedabideen sektoreari errepasoa ematen dioten bi kronika datozkigu, Behategitik eta Hekimen elkartetik idatzitako artikulu banatan. Nazioarteari zein Euskal Herriari erreparatzen diote. Digitalizazioak dakartzan erronkak, gero eta bizkorrago aldatzen ari den eremu globalean, euskal hedabideen plangintzan leku garrantzitsua hartzen ari dira eta lan gogorra egiten dabiltza behar berrietara egokitzeko.

Saiakerari irekitako Sinadura atalean, Lander Arretxearen iritzi artikulu mamitsua topatuko dugu. Aipatu dugun aldaketa eta abiadura handien giro honi, ikuspegi eraikitzaile eta positiboarekin begiratzen dio, balizko distopia egoera baten aurrean baikortasunari helduz, modu jolastian auto-laguntza ariketa gisa izendatu duen testuan.

Hedabideen sektorearen atala Euskalerria irratiaren errepaso historikoa egiten duen artikuluak irekitzen du. 35 urte bete eta ospatu dituen honetan, leku berezia eskaintzen dio Urtekariak. Sektorearen atalean aurkituko ditugu, halaber, Berriaren eraldaketa prozesuaren, EITBren digitalizazio estrategiaren eta Ipar Euskal Herriko euskarazko kazetaritza diploma unibertsitarioaren berri ematen diguten artikuluak.

Ikerketa akademikoak

Azterlan eta ikerketa luzeagoen atalean euskal hedabideen balio sozialaren kontzeptua lantzen duen artikulua aurkituko dugu, Argia eta Alearen kasuak jorratzen dituena, Mondragon Unibertsitateko Eneko Bidegainek eta lankideek ondutakoa. EHUko Garazi Sánchezek eta NOR ikerketa taldeko bere lankideek gazteen informazioa kontsumitzeko ohiturak aztertu dituzte Gazteak eta Informazioa artikuluan, Ikusiker panelean oinarrituta. Unibertsitate bereko Gureiker taldeko Ainara Larrondo eta kideek AAren aipamenaren presentzia neurtu dute euskal sareetako elkarrizketa digitalean.

Iñaki Zabaleta ikertzaile buru duen EHUko HEKA taldeak sortutako Audientzia Garatzeko Egiturazko Egokitasun Indizea sakonki azaltzen du hurrengo artikuluak. Jarraian, euskarazko edukien kontsumoa eta gune soziolinguistikoak erkatzen ditu NOR taldeko Ane Martinezek bere azterlanean. Emakumeen Ikusgaitasuna Hedabideetan ikerketa taldeko Arantza Gutierrezek ETBko Sustraia saioari jarri dio arreta aurtengo alean, emakume nekazarien ikusgaitasuna aztertzeko. Eta amaitzeko, Hekimen elkarteko hedabideen 2023ko web trafikoa landu dute Libe Mimenzak eta kideek, urteroko bilakaerak aztertzen dituzten artikuluan.

Euskal Hedabideen Urtekaria 2023-2024 behategia.eus webgunean dago eskuragarri. Ingelesera ere itzulita daude artikuluak, Elia itzultzaile automatikoaren bidez


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Elixabete Garmendia Lasa
“Aukera eta erronka modura bizi izan dut euskarazko kazetaritza lantzea”

Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.


Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


Ane Urkiri izendatu dute ‘Naiz’ atari digitaleko zuzendari berria

Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]


2024-07-08 | Sustatu
Nola informatzen dira euskal gazteak? Sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]


Euskalerria Irratiaren izenean kontu faltsu bat sortu dute instagramen, iruzurra egiteko

Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Eguneraketa berriak daude