Behategiak, euskal hedabideek bizi duten errealitatea aurkezteko asmoz, sektoreko enpresen azterketa egin du. Egindako lanetik, hedabideen egungo egoera ezagutzeko datuak aurkeztu dituzte.
Hekimeneko 57 enpresek 530 zuzeneko lanpostu sortzen dute. Zuzenean kontratatutako langileez gain, kolaboratzaile, freelance eta boluntarioak ere badituzte hedabideok: 600 kolaboratzaile inguru, gehienak aldizkari eta egunkarietan, eta 1.000 boluntariotik gora, gehienak tokiko hedabideetan.
Langileen erdia baino gehiago, ia hamarretik sei, emakumezkoak dira (%58,3). Baina aldeak daude hedabideen izaeraren arabera:hedabide nazionaletan gehiago dira gizonezkoak (%51), eta desoreka nabarmenagoa da tokikoetan, non emakumeak %62 diren. Langileen jarduera arloa aztertuta, hona generoaren araberako euskal hedabideen argazkia:
Halaber, generoaren araberako lan banaketak sektorearen argazki desorekatuagoa dakarkigu: gizonezko gehiago ari dira egun osoko lanaldian eta, aldiz, emakumezkoak dira gehiengoa lanaldi partzialean. Kolaboratzaileak eta freelance-ek gizonezko aurpegia dute eta boluntarioek emakumezkoa.
Bestalde, hiru lanpostutatik bi inguru (%68,1) kazetaritza eta produkzio lanekin zerikusia dutenak dira; gainerako gehienak, kudeaketa eta funtzionamendu orokorrari lotuak (%15,6) edo komertzial lanetan ari dira (%10,9). Hemen ere badira aldaketak, euskarrien arabera.Nazionaletan gehiago dira produkzioan ari direnak, lautik hiru langile, eta tokikoetan, berriz, %63,5.
Urtean 23,5 milioi euro inguruko aurrekontua dute Hekimeneko hedabideek; gastu horren erdia baino gehiago egunkariek (%35,1, 8,3 milioi euro) dute, eta tokiko aldizkariek kudeatzen dute %21,9: 5,1 milioi euro. Aldizkariei (%14,3, 3,4 milioi euro) eta tokiko telebistei (%12, 2,8 milioi) dagokie aurrekontuaren laurdena.
Gastuaren %61,4 ekoizpen gastuetan joaten da. Kudeaketarako doan aurrekontuaren portzentajea, aldiz, %16,9koa da (hedabide nazionaletan, berriz, %6,5 baino ez da, ohikotik oso behera). Gainerako gastua banaketari (%10,4), sustapenari (%7,7) edota garapenari (%1,9) dagokio.
Urtean 22 milioi euro inguruko diru-iturriak dituzte Hekimeneko hedabideek; horietatik %61,2 dira diru-iturri propioak eta %38,8 diru-iturri publikoak.
Diru laguntzen pisua nabarmen altuagoa da irratien sarreretan (%60,3), tokiko internet atarietan (%48,0), internet atari espezializatuetan(%49,5) eta tokiko aldizkari (%45,2) eta bestelako aldizkarietan ere (%44,3).
Beraz, oro har, autofinantzazioa %61,2 da Hekimeneko hedabideetan, eta portzentaje hori %70era iristen da hedabide nazionalen kasuan.
Iturri propioei dagokienez, harpidetzak dira diru iturri nagusia sektorean, %39,1. Publizitate pribatua %27,6 da, eta publizitate publikoa, berriz, ez da %10era iristen. Hemen ere, aldaketa esanguratsuak dira izaera eta euskarriaren arabera. Hedabide tematiko eta nazionaletan, harpidetzetatik jasotzen den diru kopurua handiagoa da beste sektoreetan baino, %61 eta %56 hurrenez hurren, eta tokikoetan publizitate pribatua da diru iturririk garrantzitsuena: %40.
Diru iturri publikoei dagokienez, Eusko Jaurlaritza da diru laguntzaile handiena, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) bidez laguntzen %52,1 banatzen baitu. Atzetik datoz udalak, ekarpen publikoaren laurdena egiten dutenak (%24,2) eta, ondoren, Foru Aldundiak %15,8. Hedabide nazionalen kasuan, HPSrena da ekarpen ia bakarra, %94, baina tokikoen kasuan, udalak dira finantzatzaile nagusienak, ekarpenen %40 egiten baitute.
Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.
Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak
Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak,... [+]
Hedabideak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak aurten egindako bi dirulaguntza deialdi aztertu ditu herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak, eta ondorioztatu du “baliabide handitze nabarmena” behar dela sektorea egonkortzeko, berrikuntza prozesuak sustatzeko eta... [+]
Jabetza intelektuala beti da garrantzitsua, sarri arazo iturri ere bai, eta horregatik mundu osoan ondo araututa dagoen esparrua da. Merkatua jaun eta jabe, eta salerostea eta lehia horren garrantzitsua den kapitalismoan, jabetza intelektuala batez ere copyright zigiluarekin... [+]
Ikus-entzunezkoen Espainiako legea onartzeko prozedura azken txanpan dela, une erabakigarria dela eta “gure hizkuntzaren presentzia duina bermatzeko” legeak hainbat puntu jaso beharko lituzkeela gogoratu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak,... [+]
Bingen Zupiria sailburuak Legebiltzarrean eman dituen azalpenak entzun ondoren, Hekimen elkarteko zuzendariaren arabera ezinbestekoa da COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzea.
Eusko Jaurlaritzak COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko asmoz zenbait komunikabideri emango dien laguntza gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatzen du Hekimen Euskarazko Hedabideen Elkarteak.
Donostia, irailak 14, Bingen Zupiria Kultura sailburua Euskarazko Komunikazioaren EHUko ikastaroetan: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”. Ez da egokia argia izan behar duena ilun agertzea. Sikiera aukera izan bagenu... [+]
Euskarazko komunikazioa 2020ko hamarkadan, horixe izan zen EHUko Udako Ikastaroetan irailaren 14an eta 15ean Donostian landu zen gaia. Euskal Hedabideen Behatokiak antolatu zuen gogoeta, Hekimen herri ekimeneko hedabideen elkartea eta EHUko Nor ikerketa taldearekin batera... [+]
Dirulaguntza eredu berria adostu dute Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru foru aldundiek eta herri ekimeneko hedabideen Hekimen elkarteak. Itunak 2019-2021 urteetarako balio du.