Euskal Hedabideen Behategiak 2017ko Urtekaria aurkeztu du ostegun honetan Durangoko Azokan, amaitzen ari den urtean komunikazioaren inguruan gertatutako aldaketen kronika eta begirada sakona.
Aurkezpenaren aurretik, kide berri bat batu zaio Behategiari: Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak osatu dute, gaur arte, Behategia, Hekimen elkartearekin batera.
Ekitaldian lau unibertsitateetako errektoreak eta arduradunak izan dira: Nekane Balluerka (UPV/EHU), Jose Maria Guibert (Deustuko Unibertsitatea), Vicente Atxa (MU) eta Iñaki Alegria (UEU); baita Behategiko koordinatzailea eta Hekimen Elkarteko zuzendaria ere, Libe Mimenza eta Alberto Barandiaran. Halaber, hedabideetako ordezkariak eta unibertsitateetako ikerlariak. Udako Euskal Unibertsitateak Behategiarekin bat eginda, ikerguneak bultzada berria jaso du euskal hedabideen jarduna aztertu eta ikerketa bultzatzen jarraitzeko. Hain zuzen ere 2018ko urtea giltzarri izango da sektorearentzat ikerketaren alorrean. Euskal hedabideen Datutegiaren bidez, Behategiak inoizko datu funtsik handiena jarri du ikerlarien esku, eta sektoreak etorkizunari begira egin nahi duen gogoetarako ezinbesteko tresna izango da hedabideentzat ez ezik, unibertsitateetako ikerlarientzat eta administrazioentzat ere.
2017an komunikazioaren alorrean gertatutako aldaketen kronikak abiatzen du Urtekaria, Alberto Barandiaran Hekimeneko zuzendariak egindako berrikuste periodistiko baten bidez. Kazetagintzak jasandako zentsura eta kontrol erasoak hizpide, mugarik gabe hazten ari diren Interneteko kazetaritza ereduak aztertu dira artikuluan. Komunikazio-espazioen eraketaz hausnartzeko bi artikulu dakar, halaber, Urtekariak. Alde batetik, Mondragon Unibertsitateko HEZIKOM ikerketa taldeko Eneko Bidegain Airek, Andres Gostin Elorzak eta Aitor Zuberogoitia Espillak «Ikus-entzunezko Kontseiluaren eragina komunikazio-espazioaren eraketan: begirada bat Kataluniari» lana sinatu dute. UPV/EHUko NOR ikerketa taldeko Josu Amezaga Albizuk, beste alde batetik, «Aurrera begira jarrita: komunikazio estrategia bat behar dugu» lana proposatu du, etxe barrura begira egin beharreko gogoetarako abiapuntua izateko proposamena.
Gaindegiako Imanol Esnaola Arbiza eta Asier Otxoa de Retanak «Tokiko hedabideen ingurumari sozioekonomikoa, egoera eta balizko bilakaera» artikulua sinatu dute, xehe- xehe deskribatuz komunitate gero eta komunikatuagoetara doan jendarte honetan tokiko komunikabideek dituzten erronkak. UPV/EHUko HGH ikerketa taldeko Amaia Alvarez Berastegi, Alazne Aiestaran Yarza, Beatriz Zabalondo Loidi, Antxoka Agirre Maiora eta Txema Ramirez de la Piscina Martinezek “Euskarazko eta katalanezko hedabideen joera berritzaileak» aztertu dituzte, Berria, Argia, Goiena, Ara, El Punt Avui eta Vilaweb oinarri hartuta.
Komunikazio eredu digitalean barrena, bi artikulu. Alde batetik, CodeSyntax enpresako Josu Azpillaga Labakak eta Mikel Lizarralde Asurmendik sinatutako «Hekimeneko webguneen trafikoaren analisia Hekimen Analytics tresna oinarri», euskarazko komunikabideen Interneteko jardunaren nolakotasuna argitzeko: saio kopurua, saioen sakontasuna, trafiko iturriak, gailuen alderaketa, mugikorren indarra eta beste. Bestetik, “Euskarazko komunikabideak Facebook sare erraldoian» lanean, Behategiko koordinatzaile Libe Mimenzak euskarazko hedabideek sare sozial horretan dituzten ezaugarriak aletu ditu. Azkenik, EiTBko ikerketa saileko arduradun Rebeka Garai Basterretxeak eta UPV/EHUko NOR ikerketa taldeko kide Edorta Arana Arrietak elkarrekin idatzitako artikuluan telebista da protagonista. «Adinak eta euskarak telebista ikusteko ohituretan daukaten eragina» lanak egungo euskarazko audientziaren profila ezagutzeko ahalegina dakar, hain zuzen ere horixe baita lehen urratsa euskarazko emisioen audientzia zabalagoa eskuratzeko.
Urtekaria Durangoko Azokan bertan eskura daiteke, euskal hedabideen erakusmahaietan, eta baita Behategia.eus atarian ere.
Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.
Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]