“Euskal Gazteria lehen lerrora ekarriko duen bultzada martxan da”

  • Gasteizen Euskal Herriko txoko guztietatik joandako Ernaiko kideak bildu dira larunbatean, gazteek jasaten duten prekarietatea salatzeko. Hainbat mahai inguru, ekintza, martxa eta tailer egin dituzte Bizitzak biziarazi ekimena bukatzeko, eta honekin, Euskal Herrian Bizi dinamika ixteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 17an - 21:24

Ostegunean eta ostiralean egin diren tokian tokiko ekimenen ostean, Gasteizen borobildu dute Bizitzak biziarazi ekimena larunbatean. Eguerdiko hamabietan asanblada egin dute egunaren nondik norakoak azaltzeko eta baita eskualde eta herrietan egin dituzten ekintzak azaltzeko ere.

Honen ostean, berehala hasi dira hainbat borroka ezagutarazteko asanbladak, eta hainbat eragileren esperientziak partekatu dira bertan. Hauekin batera tailerrak ere egon dira Artium plazan, besteak beste.

Egunak aurrera egin ahala, gazteek hainbat ekintza egin dituzte prekarietatea sustatzen duten negozioen kontra. Telepizza, higiezinen agentziak, Foxter’s Hollywood, joko aretoak eta Stradivarius izan dira markatutako batzuk.  Horretarako, plazatik hainbat martxa abiatu dira; neska gazteen martxa, mugimendu prekarioarena eta joko aretoen kontrakoa, hain zuzen ere.

Bukatzeko, ekitaldia egin dute Ernaiko kideek. Musikak hartu du plaza eta dantzak ireki du bidea. Ukabila margotzen aritu diren bitartean, Euskal Herrian Bizi dinamikak emandakoaz aritu dira, eta hasieratik gaurkora arte egin duten bidea goraipatu dute: “Hainbat eta hainbat eragile zein kolektibo ezagutu eta elkarlanean aritu gara, bide eta borroka oparo baterako lehen urratsak eman ditugu. Horren adibide garbia da gaur Gasteizera hurbildu garen hamaika txokotako proiektu eta borroketako kideak. Elkarlan honi esker indartsuagoak gara”.

“Eremu ezberdinetan lanean gauden gazteon indarrak batuz soilik lortuko dugulako prekarietatea lehen mailako arazotzat hartu, eta horren aurkako borrokak aktibatzea”.

Irakurketa positiboa egin dute gazteek eta aurrera begira, saretzea ezinbesteko erreminta izango dela azpimarratu dute: “Badakigu indarren saretze eta aliantzek indartuko gaituztela bide honetan aurrera egiteko. Gaurkoa ez baita ikasturte baten amaiera soila, edota dinamika baten goia. Gaurkoa beste urrats bat da, prekarietatearen aurkako borrokan beste urrats bat, bizitzak erdigunean jarriko dituen herri baten eraikuntzan beste pauso bat”.

Euskal Herrian Bizi

Duela urtebete Euskal Herrian Bizi dinamika martxan jarri zuten, “Oraina Borrokatzeko Koordenadak” deituriko dossierrarekin: “ Ondorioztatu genuen prekarietateak gazteon bizitzak definitzen dituela, baita Euskal Herrian ere. Gure bizitzak ezaugarritzen dituela diogu, gure bizitzetako esparru guztiak zeharkatzen dituen elementu zentrala delako”.

Bestetik, azaldu dutenez, prekarietatea ez da arazo koiunturala, “sistema kapitalista basati hau mantentzeko tresna garrantzitsua” dela, beraz. Eta horrez gain, prekarietatearen kontrako borrokak kolektiboa izan behar duela argitu dute: “Hainbat eremutan lanean ari garen gazteon indarrak batuz soilik lortuko dugulako prekarietatea lehen mailako arazotzat hartu, eta horren aurkako borrokak aktibatzea”.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


2024-11-28 | Leire Ibar
Jasotako isun bakoitzeko helegiteak aurkeztu dizkio Ernaik Eusko Jaurlaritzari, guztira 133

Epaiketa prozesua abiatu du ostegun honetan gazte antolakundeak. 2023an egindako bi ekimenen ondorioz 290.500 euroko zigor ekonomikoa jarri dio Eusko Jaurlaritzak. Ekonomikoki "ito eta desagerrarazteko" mekanismoa dela salatu du Ernaik.


2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-10-10 | Leire Ibar
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik

"Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  


2024-09-13 | Ahotsa.info
Urriaren 12an Tafallan eginen du manifestazioa Ernaik “españolismo eta faxismoaren aurka”

“Españolismoaren eta faxismoaren normalizazioan” Hispanitatearen egunak jokatzen duen papera salatzeko urriaren 12an Tafallan mobilizatuko da Ernai. “Gu, Nafarroako etorkizuna gara, haiek, aldiz, iragana. Faxismoak herri honetan lekurik ez duela argi... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Ibone Alonso eta Aizpea Uranga, Ernaiko kideak
“Gu beldurtu eta zapaltzeko mekanismo bat izan dira isunak”

Ernai Gazte Antolakundeko 133 kideri isunak jarri dizkiete, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratzearen aurka mobilizatzeagatik. 290.500 euro dira guztira, eta diru bilketa bat jarri dute martxan, herriak ere ekarpenen bat egin dezan. Ibone Alonso eta Aizpea Uranga... [+]


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude